www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Justuen Ispillu argia
Agustin Kardaberaz
1764

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

SAN ESTANISLAO KOSKAREN BIZITZA

 

        San Estanislao San Jacinto gloriosoaren aideetatik, edo odoletik zetorren. Biak Poloniako joia prezioso onragarriak. Biak beren aingerutasunean elkarren antz ederrekoak. Biak Ama Birjiñaren seme estimatuak. Biak Relijio berri banatan, beren, ta orien ditxa andirako sartuak. Jacinto bere Relijioan artu zuen Santo Domingo gloriosoak, eta Estanislao S. Franciscu Borja andiak.

        Nobizio biak Poloniako, ta orien artzalle biak gure Españako onra paregabeak. Jacinto, ta Estanislao antz andikoak: ta ez bakarrik lurreko sustrai batean; bai ta ere zerukoan: ez bakarrik beren santidade, ta bizitzan; bai ta ere zeruko sustraiean, edo eriotzan. Biak aingeruen Erregiña, bien ama maiteak zerura deitu zituen, ta abiso gozo onekin biak ill, edo zerura igo ziran: ara Ama Birjiña igo zan egunean; biak bere Koroazioko egunik andiena zelebratzera eraman, ta bere semeak bezala onraz, ta gloriaz biak koroatu zituen.

 

 

S. Estanislaoren jaiotza, ta aziera

 

        Santuaren aita, Joan Koska, ta ama Margarita Krioska, beren noblezian jakiñak, eta berdiñak izan ziran. Bost seme izandu zituzten, ta gure Estanislao, beste Benjamin bat bezala, atzenekoa. Onezaz Margarita aurdun zanetik, prodijio andiaz bere sabel gañean Jesus izen dibinoa, kolore gorri eder biziaz, eta giran raio, edo erreñu argiaz apañdua, ta josia ikusi zuen; Jesus maiteak aren sabeleko frutua bere Konpañiarako markatu zuen: eta onela Estanislao mundura etorri baño ere lenago zeruak señalatu zuen. Au jaio zan gurasoen gazteluan, urriaren ogei ta zortzigarrenean, eta milla ta bosteun ta berrogei ta amargarren urtean: eta bereala Pranizko ziudadean, ta S. Adalbertoren parrokian bateatu zan.

        Emen zeruko beste marabilla bat ikusi zan. Bateo santuko grazia betiko artu zuenean, aita pontekoak aurra besoetan artu, ta zeruko inspirazioz, ta debozio guziaz aldare nagusira joan, ta bere Estanislao Jainkoari biotz guztitik agindu, ta konsagratu zion. Aingeru onen ofrenda zeñ gustoz Jaunak artu zuen gero ondo ikusi zan: bada kosako Eleizaren etsai gogorrak sartu ziranean, parrokia oni su eman, da guztia erre zan; ezpazan santutxoa bateatu zan pontea, ta aldarea zeñean Jaunari konsagratu zitzaion: biak prodijio andiaz libratu ta konserbatu ziran.

        Jainkoaren seme preziosoa bezala gurasoak Estanislao azi zuten, eta arrazoiaren usora laster etorri zan, edo diotenez Jainkoak ori bere eskuan, ta kontura zeukanak bezala, aurreratu zion. Zierto dakiguna da, Estanislaok berak Erroman gero esan zuena: arrazoiaren argia bere biotzean sentitu zuenean, lenengo egin gauza izandu zala, argi dibinoaz Jainkoa bertatik ezagutu, eta bere anima, biotz guztitik betiko eman, ta Jaunaren borondateari konsagratzea. Prodijio au nola izandu zan, ta ofrenda eder ori nola Jainkoak eragin zion, santutxoak obeto daki orañ glorian, orduan lurrean baño. Santuaren inozenziatik, ta beraren bizitzan ikusten degunetik dakiguna da Jaunak Estanislaoren anima eskojitu zuela, ta bere jakintasunaren etxe edo tenplo bizi egiteko, doai dibinoaz apañdu zuela. Aurtxo gozo oni zazpi pillare bezala, txikitatik zazpi pribilejio andi Jainkoak eman ziozkan.

        Lenengoa: anima guziz eder garbi bat Jaunaren graziazko inozenzia beti gorde zuena.

        Bigarrena: berariazko argi dibino bero bat, Jainkoa ezagutzeko, amatu, ta serbitzeko, ta aren borondatea beti egiteko.

        Irugarrena: zeruko atearen, da ondasunen giltza, zeña dan orazioaren doaia, fabore guztiak orrekin alkanzatzeko.

        Laugarrena: santisimo sakramentuan Jesus amorosoa ezagutzeko, ta biotz guztitik adoratzeko, ta amatzeko egarri bizi bat.

        Bostgarrena: Ama Birjiñaren seme, laztan gozoaren marka, ta biotzeko debozio txit irazaki erregalatu bat.

        Seigarrena: bere traza eder egoki, ta modestia birjinalaz batean aingeruaren kastidadea, onen da beste birtuteen zeruko usai txit suabea zekarrena. Gure aurrari begiratzea, ta deboziozko pensamentu garbiak edozeñi ematea, guztia bat zan.

        Zazpigarrena: birtuterako bezala, jakinderako, berariazko gaia Espiritu Santuak egin zuen: ala beti edo geienean orazioan bazegoen ere, aingeruen jakinde zerutik emanikakoa bere estudioetan iduki zuen: laster txit, eta argiro gauzak ikasteko, ta bear zuena ondo jakiteko grazia Jainkoak eman zion.

        Jaunaren fabore, ta doai señalatu oiek agertu, ta ikusi ziran Estanislaoren bizieran: ala begizko testiguak bezala, santutxoa serbitu zuten kriaduak, eta Aioak gero aseguratu zuten. Bere natural on egokiagatik, bere gurasoakiko, ta beste guztiakiko txitez estimagarria izandu zan: ta estimazio au beneraziora laster igaro zan. Edertasuna, autoreak diotenez, giza semearen baño geiago zan, edo aingeruarena zirudien; ta ori modestia pare gabearekin. Jaun andi asko gaztelura etorri oi zan: baldin orietatik iñork maian edo bestela Jainkoaren ofensako jolas, edo izketaren bat esaten bazuen, bereala santuaren aita jolas ori ebakitzera erten oi zan. Ea, Jaunak, ez orrelako gauzarik esan da ez onara ekarri. Emen dago gure Estanislao, ta onen adiskide izan nai duenak, ez orrelakorik onen aurrean esan. Bestela biotzeko miñez, korde gabe, edo arrobaturik geldituko da.

        Ala zan, ta orren jakiña etxean, santutxoak Jaunaren ofensako gauzak eriotza baño ere geiago sentitzen zituela; eta orrelako jolas itsusietan illa bezala geratzen zala. O aingeruzko inozenzia! O gazteentzat zer ejenploa! Eskola ondo ikasi, ta Gramatikan aurreratzen zan. Orduan Austriako Vienan asi zan gure Seminarioaren berrionak, eta fama andia banatu zan, eta aitak Estanislao bere anaiarekin ara ondo azitzera, bialteko animoa artu zuen. Amak bere Estanislao txikiari zion kariño andiagatik, ori joatea nai etzukean. Baña nola gurasoen obligazio estuena dan, beren umeak Jaunaren bildur santuan ondo azitzea, aitaren arrazoiak amak ondo artu zituen.

        Adierazo zion ondo, beren umeen kontu ona Jainkoari emateko, zer ditxa andia zan, oriek Seminarioan seguru, ta Jainkoak nai duen bezala gizongai egitea. Munduko ondasun guziak baño, aziera onak geiago balio zuela; eta onetan lurreko ondasunak gastatzea, Jainkoaren borondatea egitea, ta zerua irabaztea zala, eta orretako berak ematen zituela. Au guzia Margaritaren piedadeak ezagutu, ta baiezko eman zuen: ta Paulo, ta Estanislao joateko prestatu zituzten. Seminarioko legeak agintzen zutenez, kriadu bana, ta aio kanonigo bat, ta bear zan guzia eman zitzaion, eta anaia biak joan ziran.

 

 

Santuaren bizitza seminarioan

 

        Vienako kortera biaje on bat egin zuten, ta Seminarioan sartu, ta bereala Estanislaok bizimodu santu bat asi zuen. Jainkoaren tratua, ta estudioko jarduera santuaren betiko ejerzizioak izan ziran. Jainkoarekin erretiroan, gizonakin bullan baño, naiago zuen jardun. Gau, ta egun orazioan pozik egongo zan; baña Jaunaren borondatea egiteagatik bera utzitzean, baziekien, obeto bera arkitzen zala. Bere maisuai guztian obeditzen zien, ta onetan guztien ejenploa zan: lagun guzientzat berdiña, ta guztiakin igoal gozatsua, edo afablea. Santuaren espiritu, edo barrena agertzen bereala asi zan: eguzkiaren argi guziak baño argiago ta ederragoak ziran aren birtuteen ejenploak, ta zeñ Jainkoaren faborezitua zan, guziak zekusten.

        Onetan seguratu ziran geiago begiz ikusi zuten marabilla batekin. Santua Jainkoarekin luzaro egon, ta libru deboto batean loak artu artean, irakurten egon oi zan. Gau batean lo andi batek onela artu zuen, ta argiak oia irazaki, ta guzia erre zuen. Baña santua gordetzeko gelako lagun bat aingeruak esnatu zuen: au deadarka asi, ta sugarren artetik Estanislao libratu zan. Su ori itzali zanean, lagunak begiratu, ta librua, ta oieko erropa zan guzia auts egiñik ikusi zuen, ezpazan Estanislaoren gorputzak betetzen zuen lekua: orobat almoadetan guzia erre, ta burua egon zan lekua osorik. Lagun zintzoak santuari begiartu zion, zerbait erre ote zan; baña illetxo bat ere falta etzuela arkitu zuen. Testigu onek prozesoetan juramentuaz ala seguratu zuen.

        Santuari bere birtuteen ejenploakgatik txit asko nai zioten, eta onen orazioaz guztiak arriturik zeuden. Askotan aingeru bat bezala, kordegabe belauniko airean arkitzen zuten, eta elkarri deitu, ta ikustera joaten ziran: ots egin, da tiratzen zioten: baña santua zeruko estasisean gelditzen zan: eta berak beñere jakin etzuen, lagun guztiak Jaunaren fabore, ta erregalo oien begizko testigu zirala. Txikiago zala ere orobat izan zituen, ta estasis oien testigua Aioa izandu zan. Onenean, Jainkoak ala nai, ta guztiak Seminariotik irten bear izan zuten, eta Paulo anaiak senadore baten palazioa bizitzeko artu zuen: jaun andi au ereje itsu bat zan.

 

 

Santuaren bizitza seminarioaz kanpora

 

        Palazio onetan, eremuan bezala, aparteko gela batean bere Jainkoarekin Estanislao bizitu zan. Orazioa, ta penitenzia gogorrak aren egiteko bakarrak ziran: eta orregatik, ta zeren Paulo, ta Aioa bestela bizi ziran, ta orien jolas, fiesta, ta peligroetan santuak ibilli nai etzuen, biak agitz persegitzen zuten. Ereje desditxadu onen etxean eraman zituen tormentu gogorretan, Jainkoa, ta bere ama santisima santuaren anparo seguruak izan ziran. Jakiña zan, estudiora baño len, ta ori akabatu ta bereala, etxean orazioan ezpazegoen, gure eleizan, Jaunarekin atsedeten: ta gozatzen, edo etxeko pelearako armatzen arkituko zala. Orregatik anaiaren, da etxekoen gerra bizia egunoro, ta andiago zan.

        Gaizki esaka pisuetatik eskuazko tratu gaistoetara igaro zan, eta anaia galduak, Jainkoaz azturik, zeren munduko gauzetara Estanislao ezin arrastatu zuen, arrastaka, ta golpeka erabiltzen zuen: eta Aioak santua anparatu bearrean, aren kontra deadar gogorrekin biurtzen zan. Tormenta desegin onetan orazio geiago, ta penitenzia andiagoak egiten zituen. Fiesta zoro, ta jolasetara besteak bezala zijoala, anaiaz esaten zion. Baña santu jakintsu edo aingeruak eranzun oi zion: «Ni ez naz lurreko gauzak gozatzeko; ezpada zerurako egiña». Onela Jaunarekin bere erretiroan pozik arkitzen zan. Neke pisu oietan, tratu gaistoen, ta penitenzia arrigarrien artean Jainkoak bere santutxoa gaitz andi batekin probatu zuen, erregalo andiagoak gero egiteko.

        Gaitz orrek txit azpiratu zuen, ta añ biziro, non da aren biziaz etsi zan: eta bere Aioak gau ta egun, amar egunean aren buruko aldetik aldegin etzuen. Ori baño len anaiak, ta onek txit aflijitu zuten, ta deadarka esaten zioten, berak zuela kulpa, bere barau, ta rigore eragabeakin ala eriotzara bere burua ekarri zuela. Iltzeko zorian zegoen: bere Jesus amorosoa biatikotzat, edo zeruko biderako artu nai zuen. Eskatu, ta artzeko alegiñak egiten zituen; baña alperrik; bada luterano itsuak nai etzuen. Desgrazia onek, ta anaiaren, ta aioaren peligroak, bere gaitzak baño ere geiago estutzen zuten. Naigabe onetan deabruak aren anima garbian parte edo lekurik etzuela ikusi, eta arzanora, edo zakur amorratu itsusi baten figuran etorri, ta santua ito nai zuen. Baña gurutzearen señaleaz bereala kendu zuen: bigarren, da, irugarren aldian infernuko zakurra agertu zan; baña bere Jesus onaren armakin bereala ondatu zuen.

        Santuak eleizakoak nai zituen. Lurreko desengañua ikusi, ta bere ama santisimagana biurtu zan, zeren onen debozio, ta amorioaz bizi zan. Ama Birjiñaren kongregazioko estudiante nobleen prefekto, edo buru Estanislao zan, guztien artean estimatuena bezala. Birjiña Sta. Barbara dute bigarren bitartekoa, ta Estanislaok urteko Santa zuen: ta onen egunean debozio guztiaz konfesatu, ta komulgatu zan eskatzen ziola sakramentuak arturik, bere anima Jaunari emateko faborea. Eriotzako estutasunean ori bera santari, ta Ama Birjiñari eskatu zion, ta bereala aditu zuten.

 

 

S. Estanislaoren zeruko erregaloak

 

        Orazio au egiten zegoela ikusi zuen, nola santa Barbara birjiña ederra aingeruakin batean zetorrien, ta aingeru batek Estanislao komulgatzeko santisimoa bere eskuan zekarren. Zeruko glorian bazegoen bezala, santua animatu, ta prestatu zan, eta aioari esan zion: belauniko jarri zaite. Aingeruak ni komulgatzeko gure Jauna dakarte. Aioak arriturik iru bider: Domine non fum dignus, aditu zuen: aoa idikitzen, ta itxitzen ikusi zuen. Santua zeruko soseguan geratu zan, fabore argatik bere biotzean eskerrak Jaunari ematen: eta orra bertan grazia, ta fabore berria.

        Aingeruen erregiña bere seme dibinoa besoetan zuela etorri zitzaion, da Jesus bere semea Estanislao maiteari erregaloz bere eskuetan eman, da utzi zion. Luzaro erregalatu, ta esan zion: ene seme Estanislao, Jesus nere semearen Konpañian sar zaite. Bi fabore paregabe oiekin gloria bizian gelditu zan: eta bertan zeruko osasuna, ta indarra artu zuen. Ama Birjiñaren esana bereala egin nai zukean: alegiñak egiten asi zan, da bere konfesoreari kontu eman zion. Baña etxe andietako semeak Jainkoa serbitzeko, edo Relijioan sartzeko arazo, ta enbarazo andiak oi dituzte. Ala Estanislaok alde guzietatik, ta gurasoen errespeto, ta bildurragatik izan zituen.

        Ate, ta bide guztiak itxirik ikusten zituen, ta alegiñik bizienak egin ezkero, padreak artuko etzutela an ezagutu zuen. Bitartekorik poderosoenak ere etzioten balio. Orduan biotz guztitik Jainkoagana biurtu zan, bere orazio luzeago, ta penitenzia andiagoakin: barau, ta azotez bere gorputz inozentea desegiten zuen: ta bere pena, ta deseoen artean, Ama Birjiñaren esana egiteko, boto andi bat Jaunari egin zion; eta biaje, ta neke guztien kostuan bazan ere, Konpañian sartuko zala. Etxeko gerra bizia beti bezala, eta Paulok jakin zuenean, lengo penitenziak berrirotu zirala, tratu txarra, ta gaistoa ematen zion. Onezaz, Jainkoak lagundu ta iges egiteko, ta munduaren kabuan bazan ere bere botoa kunplitzeko bide segurua santuak artu zuen.

        Egun batean Paulo txit aserre, ta agitz gaizki esaka zegokiola, zeruko resoluzio batekin Estanislaok esan zion: «Nik eztakit anaia bat orrela tratatzeko, zer motibo dezun. Nik alerik ematen eztizut: eta alere begiz ezin ikusi nazu: azkenean zure begietik iges egitera obligatuko nazu: ta gero nere aitari, ta amari zuk kontu eman bearko diezu». Paulok, alakorik izango etzalako, utzi ta aldegin zuen. Baña santuak Jaunari txit gogotik erregutu, ta padreen kartak artu, ta paper bat eskribitu, ta aioak ikusteko libru batean utzi zuen. Peregrinoaren soñeko bat prestatu, ta ixiltxorik bere biajea egiteko animoa artu zuen. Konfesatu, ta komulgatu zan: ta gau guzia orazion igaro, eta egun sentian etxetik irten zan.

        Aingerua lagun zuela, egun artan gure amalau legoa ibilli zan. Era onean pobretxo bat topatu zuen, da ari bere soñeko ederrak eman, da peregrino janzi zan. Etxean nola agiri etzan, ta ez kolejioan, da ez errian, Paulori esan zion arrazoietik, ta santuak lagun on bati señalatu zion paperetik ezagutu zuten, Alemanian Konpañian sartzeko modurik ezin arkitu, eta Augustaronz joan zala. Paulo ta senadorea, aioarekin kotxe batean sartu, ta zaldiak itotzeraño arin jarraitu zioten. Santutxoa zijoan lekura allegatu ziran, ta emen marabilla bi ikusi ziran. Bata: santua nola peregrino janzia zijoan, ikusi, ta ere ezagutu etzuten; eta berak ezagutu zituen. Jainkoagana bere anparoaren eske biurtu zan: eta orra non zaldiak ez atzera, ta ez aurrera bertan gelditu ziran.

        Beste marabilla: peregrino santuak iges egiteko, alde batera artu zuen, ta zijoan bidean ibai andi bat igaro bear zuen. Kamareroak arriturik ikusi zuen, nola santutxoa leorrean baliz bezala urtan ibaiean zebillen, ta igaro zan. Prodijio oiek ikusi, ta etsirik, ta itsuturik bezala guztiak etxera biurtu ziran; eta santua Augustara igaro zan. Bidean erritxo batean eleiza idikia arkitu zuen, eta meza enzun, ta komulgatzeko deseoakin bere ustez sartu zan. Baña luteranoa zala, laster ezagutu zuen. Orien desditxazko Jaunaren ofensakgatik, ta zeren meza, ta komunio santua ezin zituen, negarrari eman zion, ta bere biotzeko deseoak Jaunari erakutsi ziozkan: eta orra.

 

 

S. Estanislaoren zeruko erregaloa

 

        Santua orazio onetan zegoela, fabore, ta erregalorik andiena artu zuen. Zeruko ministro, edo aingeru asko zetozela ikusi zituen. Batek santisimoa, edo komulgatzeko forma zekarren, ta Estanislao nola ederki prestatua zegoen, reberenzia andiaz komunioa eman zion, eta aingeruak bere ditxa guztiarekin utzi zuten. Santuak bere biotz guztiko graziak eman ziozkan, eta janari dibinoak indarrak emanik biderako animatu zan. Aita Kanisio probinziala arkitu, ta kartak eman ziozan. Dilingako Seminarioan, nobizio, edo kriaudurik umillenaren ejenplo ederrak eman zituen, eta jesuita gazte birekin S. Franzisku Borjagana Erromara bialdu zuen, ta bere lagun ditxosoakin, ara allegatu zan. Irureun legoaren aldean oñez, ta nekez gure peregrinoa ibilli zan; baña guzia pozik bere deseo santua kunplitzeagatik.

        Erroman bere burua S. Borja jenerala besoetan ikusi zuenean, aren biotzeko gozaldia nork esan dezake? Irugarren egunean, zeñean amazazpi urte betetzen zituen jeneral santuak gure Konpañian santutxoa artu zuen, eta nobiziaduko erreglak erakusteko lagun eman zion duke Atriren seme Claudio Aquaviva, ogei ta amalau urtean gero jeneral izandu zana. Onek S. Franzisku Borjari esan zionez, berak, eta lagun guztiak, santutxoan zer ikasirik asko izandu zuten. Jaunaren eskutik egiña bezala relijioko ejerzizio guzietan besteen artean señalatzen zan.

        Bere bokazioko espiritu, ta indarra probatzeko, tentazio asko ta andiak izan zituen: eta Relijiotik ateratzeko ala kariñozko, nola aserrezko aitaren kartak: eta jaun andi baten bisita aitzakian batetik, eta bestetik gerra bizia. Guztiai modestia, ta errespetoaz, baña zeruko resoluzio sendoaz eranzun zien, ta Jaunaren graziaz munduko tentazio, ta arazo guztietatik libratu zan; ta bere zentro edo zeru bizian bezala santua arkitzen zan. Guztirako egokia bezala, guztian ederki sartu, ta erteten zan: bere santidadeagatik guzientzat txit on iritzia, ta txit onetsia zan.

        Comandini kardenala bere adiskide andi Estanislao ikustera etorri zan: bere kariñoak zekarren. A, erretoreak gaztigatu zion, kardenal jaunari obra gaistorik, ez egiteagatik, bereala zetorrela. Santutxoa sukaldean ontziak garbitzen ari zan, ta zegoen bezala zazpi zatarrakin arin joan zan. Ea ala zetorren, erretoreak esan zion. Santuak eranzun zion: bereala etortzeko esan didate, ta obeditzeagatik, nengoen bezala etorri egin det. Beste beñ Claudio, ta Estanislao kozinariak egur eske bialdu, ta esan zien: onenbeste egur bakoitzak ekarzute. Estanislaok bereak kontatuak artu zituen. Lagunak esan zion: ariñak dira, ta sukaldean falta egiten dute: geiago eraman ditzagun. Santuak orduan: nik ez geiago: falta ori Jainkoak erremediatuko du. Naiago det nik obeditu, ta Jainkoaren esana ondo egin. Onela munduaren desprezioan, umildade, ta obedienzian aurreratu zan, ta txit mea, ta puntuala izandu zan. Oien, da beste birtuteen ispillu bizi bat lagunak santuan zekusten. Relijioso luzaro izandu baliz bezala, aren pobreza munduko pobreena beti ikusi baliz bezala. Aren kastidadea pribilejiatua, aragi, edo gorputzik ezpazuen bezala; ta ori bazuen, bakarrik zuen, bere gorputz inozentea, barau, azote, zilizio, ta beste penitenzikin urratu, ta desegiteko. Aren modestia aingeru antzekoa, ta orrela tratu guztia. Estanislao ikustea zeruko serafin bat aragiz janzi, edo estalirik lurraren gañean ikustea zan.

        Sakramentu dibinoaren, da Ama Birjiñaren debozioan, esan al baño geiagokoa zan: bien amorioz erretzen zan, ta bien miñez beti iltzen bizi zan. Bietatik zer faboreak, zer erregaloak, zer suak, eta garrak, zer bisitak, zer argi dibino, ta estasis gozoak! Jesus, ta bere ama maitearen amorez irazaki, ta urtutzen zala santua, guztiak ziekiten. Alako biotzeko suak askotan ematen zioten, non da kordegabe gelditzen zan, ta ill etzedin zapi ur otzetan bustiakin aren biotzari sokorru eman bear zitzaion. A. Manuel Sa zijoan beñ Estanislaorekin, ta Ama Birjiñari asko nai zion galdetu zion. Ai! Asko naiko eztiot bada, nere ama maitea bada? Santuak esan zion. Bereala Ama Birjiñaren sugar amorosoak santua artu zuten, ta au beregana biurtzea A Sa maisuari ondo kosta zitzaion.

        Konpañian sartu zan ezkero, Jesus, ta Maria beste aita, edo amarik nai etzuen, ez eta lurrekoen gauzarik aditu ere. Aren izketak zeruko gauzen gañean ziran beti: eta bere modestia birjinalaz batean txit berariazko grazia Jainkoak eman zion, egokiro, ta guztien gustora ederki itz egiteko. Baña santutxoaren gustorik andiena ama santisimaren egzelenzien gañean itz egitea zan, eta onetan bere parerik etzuen. Eztizko erregaloetan zegoen orduan. Ori lagun guziak ondo ziekiten; eta aren konsuelorako, ta guzien probetxurako, Ama Birjiñaren gauzaren bat berariaz asitzen zuten, aingeru bat egiñik Estanislao aditzeko. Bere Ama santisimagandik seme maiteak bezala, nai zuen guzia alkanzatzen zuen. Orregatik nobizioen maisuak esan oi zuen: Omnipotentea da Estanislao, edo nai duen guzia bere eskuan dauka. Orregatik beste nobizioak beren eskari, edo memorialak Estanislaoren eskuetatik, edo onen bitartez, Ama Birjiñari, ta Jainkoari presentatu nai oi zituzten.

        Bere Santidade andiagatik maisuak, eta nobizioak onela begiratzen zioten: eta beste marabillen artean miragarria da nobizio, berearen adiskide bati gertatu zitzaiona. Onek Jainkoa bere biotz guztiaz amatu, ta serbitu nai zuen; baña tentazio gogor batek txit agitz aflijitzen zuen, eta ori ezin kendurik txit estuan zegoen. Orazio, diziplina, zilizio, ta beste penitenzia asko egiten zituen; baña ezin libratu zan. Azkenik Estanislaoren birtute, ta poderioa ondo ziekienak bezala, santuari bere animako pena guzia kontatu zion. stanislaok orduan bere adiskide ori artu, ta Ama Birjiñaren aldarera eraman zuen: aren aurrean biak orazioan jarri ziran: eta Estanislaok bere Ama maiteari begiratzea, ta laguna tentaziotik libratzea, guztia bat izan zan: eta anima aflijitu ura sosegu andian, ta Jaunaren pakean betiko geratu zan.

        Santutxoak onela guztien begiak, eta biotzak miragarrizko bere bizitzaz bereganatzen, ta etxizatzen zituen lurrean; baña Jainkoak bere prenda, ta joia estimatua bezala, berekin nai zuen zeruan. Jende gazteen, da nobizioen ispillu biziaren aingeruzko ofizioa txit ederkiro egin zuen, ta nobiziaduko amar illabete kunplitu baño len, zerua Estanislaoz zaletu, edo enamoratu zan ta Jaunak bere gloriara eraman zuen: Zerurako sazoi ederrean Estanislao arkitzen zan, ta Jesus maiteak eta bere amak beren zeruko Konpañian ikusi nai zuten.

 

 

Santuaren eriotza, ta milagroak

 

        Abustuaren lenengo egunean aita Canisio maisu andi, ta Estanislaoren ezagunak platika ferboroso bat nobizioai egin zien, ta ori aditu ta bereala santutxoak, lurreko kateetatik libratu, ta zerurako egoak artu nai izan zituen: egun aietan lagunai esaten zien, arentzat platika ura izan zala, ta ala iltzeko, ta zerurako prestatu nai zuela. S. Lorenzo bisperan diziplina errefitorioan artu, ta padre, ta nobizioai oñetan mun egiten umildade guziaz ibilli zan: bere kulpak esan, ta limosnaz eskatu, ta mai pean jan zuen. Penitenzia andiagoak egin nai zituen; baña maisuak larga etzion. S. Borja jeneralak illoroko santuak gure bitartekotzat artzea guztioi ipiñi zigun, eta Estanislaori S. Lorenzo ill onetan gertatu zitzaion.

        Gau artan Jaunaren amorioz, ta Ama santisima zeruan ikusteko deseoz itsutua bezala, erreparorik ezertan arkitu gabe, karta guziz amoroso bat bere Ama maiteari eskribitu zion: biotz guztitik eskatzen zion bere Asunzio, ta Koroazioa zeruko glorian zelebratzera, arren eraman zezala. S. Lorenzo egunean komulgatzeko, Ama Birjiñaren memorial, edo karta ori kolkoan eraman zuen: eta Jesus dibinoa komunioan artu, graziak eman, ta Ama santisimari amorezko egoakin bere biotza, ta karta bialdu ziozkan. Egun artan lizenzia eskatu, ta sukaldean laguntzera joan zan. Ango sua ikusi, ta S. Lorenzoren, parrilletako tormentura bereala igaro zan: ta aren amorio dibinoan pensatzen zegoela, amorezko suak, eta garrak artu zuten, ta bertan santutxoa korde gabe gelditu zan.

        Oiera bereala eraman zuten, ta bere kordera zanean, zeruko berri onak, eta mandatua zuenak bezala, klaro esan zuen: Nik onetatik ill bear det: emendik jaikiko ez naiz. Nere Ama santisimaren festa zelebratzera joan bear det. Ala izan zan. Medikuak ezer etzala zioten, baña santuak, baietz, eta sakramentuak bereala estu eskatu zituen, ta aingeru baten gisa artu zituen debozio txit andiaz. Aita erretoreari eskatu zion, lurrean illtzen arren utzi ziozala, eta azkenik bere eskari ta erregu umillakin koltxoi, edo oial batean lurrean santisimoa artu, ta ari bere anima eder garbia sekulako ematea logratu zuen. Onela Jaunari graziak eman, da izketa txit gozo, edo kolokio amorosoak ala Jesus onari, nola Ama maiteari egin ziezten, eta an zeudenak aren debozioaz admiratzen, ta txoratzen ziran.

        Oleazioa berak eskatu, ta artu, ta ledaniak ederki berak eranzunaz enzun zituen: A, erretoreak esan zion: ea prest, eta Jaunaren borondatearekin batean zegoen? Zeruko modura. Santutxoak eranzun zion: Paratum cor meum Deus, paratum cor meum: prest dago, Jauna, nere biotza: zure borondatea egiteko prest dago. Gero estasis andi batean luzaro egon zan; eta birjiñen erregiña bere Ama maitetsua, birjiña eder askorekin bisitatzera etorri zitzaion, ta arpegi txit alegere batekin egon zan: eta beregan zegoela, Asunzio goizeko irugarren orduan pake gozoan gelditu zan: eta zerura joan, edo ill ta ere, bizia bezala zegoen. Onela Ama Birjiñak Estanislao laztana bere Koroazioa zelebratzera zerura eraman zuen: onelako egunean zeruko Erregeak bere santutxoa gloriaz ta onraz koroatu zuen.

        Zeruan betiro bizitzeko lurrean iltzan, milla ta bosteun ta irurogei ta zortzigarren urtean: amazazpi urte, ta bederatzi illak beteak zituela, ta amar illa beteko nobizioa zala. S. Estanislao izandu zan Erroman S. Andresen gure nobiziaduan lenengo iltzan nobizioa. Jaunaren gloria, ta gure onra andia: zerurako primizia estimagarria, ta estreña paregabea. Beste Relijio santuen artean eztakigu, zeñek Erromako, edo bestetako beren nobizioen artean, aurrena iltzana, S. Estanislao bezala, santu kanonizatua daukan. S. Francisco Sales suabeak dio, Estanislao Jainkoaren amorioz iltzala, edo amorezko miñak akabatu zuela.

        Ill da bereala santu onen ospe, edo famak alde guzietara bolatu zuen: alakoa zan aren santidadearen usai gozoa; eta alakoak ziran egunoroko Estanislaoren milagroak. Bigarren urteko santutzat jendeak artu, ta iduki zuten. Bere debotoakin mirari andiak egiten zituen: oien artean andiena bezala esan diteke, anaia Paulo bere persegidorearen egiazko konbersioa. Au Jainkoagana txit biurtu zan: bere Estanislao onela ikusi, ta penitenzia andia, ta biziera santu bat artu zuen, Jaunaren piedadea, ta pekatuen barkazioa, anaia bitarteko zuela billatu nai zuen. Santua aldarean ikusi, ta negar, da deadar egiten zion: aren aurrean belauniko, ta odolezko azoteakin bere burua urratzen zuen. Nere anai santua, esaten zion: anai santu maitea! Zure persegidore oni barka zaiozu: eta nigatik erregu ezazu. Barka zadazu niri: niri, ainbeste golpe, ta tratu gaisto zuri eman nizun oni. O! zer milagro andiagorik! Onela Paulo bizi izan zan, ta anaia santua bezala, Konpañian sartzeko lizenziarekin zerura zan.

        Estanislao kanonizatzeko prozesoak Italian, Polonian, Alemanian, Españan, Franzian, ta leku askotan egin ziran; eta bere lagunak, ezagunak, ta beste askok aren milagroak ikusi, ta aren faboreak artu, ta kontatzen zituzten. Santua gordea, baztertxoan sartua, erretiroan eskutatua bezala bizitzan egon zan: baña ill da bereala aren umildadearen gloria, eta marabillen usa suabea agertu, ta banatu zan. Nola guztia beretzat bizitzan izan zan, ala ill ezkero guztientzat guztia egin da. Santua zerura, ta bereala aren bizitzako libru bi, birtute, ta milagroen gañean irten ziran. Oiek egunoro, ta geiago, ta andiagoak ziran. Marabilla oiek aditu, ta ikusi, ta Aita Santu Urbano 8ak esan zuen: «Estanislao gastetxoa, da aur txiki bat; baña santu txit andi bat».

        Onen bizitzak diotenez, Erromatik asi, ta leku guzietan bere debotoen fabore animako peligroetan, da gorputzeko gaitzetan, milagro guziz asko, ta txit miragarriak santuak egin ditu. Milagro asko aurgitetik gaizki zeudenakin. Milagro asko peste edo izaurriaren peligroetan. Milagro asko sualdi, inzendio edo erretzeko peligroetan. Milagro asko Poloniako bere erreinoa anparatzen: eta patroi poderosoa bezala turkoen, da beste etsaien kontra S. Estanislao gloriosoa airean bereen fabore ikusi izan da. Milagroak eriak sendatzen, ta illai bizia ematen: asko resuzitatu ditu: emezortzi esan oi da: eta onelako beste prodijio asko. Eta ona, irakurlea, gazteen ispillu eder zerukoa. Ona denbora gutxian zeru asko, ta gloria andia irabazteko bidea. Ona zeruagatik gurasoak, ta lurreko gauzak utzitzeko ejenplo ederra. Ona Jaunaren bokazio, edo deiari ondo eranzuteko, ta orregatik neke guziak igarotzeko, eta bizitza, ta eriotza santu bat egiteko lezioa: S. Estanislaori bere birtuteetan zuk jarraitu lurrean, aren lagun zu izateko zeruko glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa