www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Justuen Ispillu argia
Agustin Kardaberaz
1764

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

SAN LUIS. GONZAGA GAZTEEN ISPILLUA

 

 

Santuaren erretratoa, ta pribilejioak

 

        San Luis izan zan aurtxo alde guzietara prodijioso bat, eta S. Joan Batistak bere amaren sabelean alegriazko saltoak eman zituen bezala, Luisek zeruko joia eskojituak bezala amari sabelean sentitu zuenetik, birtuteen amorezko señaleak eman ziozkana.

        Luis izan zan aurtxo Jainkoaren eskuak bere kontura artu zuena, eta jaio baño ere len. Munduan sartu nai ezpalu bezala, Jaunaren grazia bidera irteten ezpazitzaion, eta Espiritu Santuaren doai ori bateoko ur garbian artzen ezpazuen. Ala graziazko erremedio dibino onek Luisen, ta bere amaren bizitzak irrisku anditik libratu zituen.

        Luis izan zan aurtxo Espiritu dibinoaren sugar bizi, suabeak bezala, besoetan artzen zutenen biotzak bereala debozio gozo batean irazaki, ta urtutzen zituena.

        Luis izan zan santu bat Jaunaren argia artu ezkero, gorputz, edo aragia, aflijitzeko baizen, zuela etziekiena.

        Luis Job santuaren gisa izan zan, andreri arpegira ez begiratzeko legea bere begiai agindu ziena: bai eta andrearen gereizetik iges egitea ere erakutsi zuena.

        Luis izan zan ondo gazterik, etxeko Prinzipadua, ta Koroa bere burutik kendu, ta Jesu Kristoren oñetan utzi zuena.

        Luis izan zan Jesus maiteari biotzeko laztan estu bat emateko, bere ondasun, da anditasunak, senideak, eta gurasoak, bai ta orien memoria ere, pozik larga zituena.

        Luis izan zan, Relijioan añ umill sartu baño ere lenagotik, zeruko inozenziaren, ta lurreko penitenziaren erretrato bizi bat, munduko penetan, ta bere gorputz garbiaren arki al zitzan tormentuetan, martiri miragarri bat egiñik, bere Jaunaren amorez, ta miñez beti iltzen bizi izan zana.

        Luis izan zan jirasol eder bat, Jesus bere eguzki dibinoari amoriozko sakramentuan, lurreko goraberen artean beti jiraka jarraitu ziona, ta bere biotz guztia Jesusen Biotzak ebatsi ziona.

        Luis izan zan Ama Birjiñaren semerik erregalatuena, bere dei amorosoaz gure Konpañiara erakarri, ta emen sartu, ta sortu zuena.

        Luis izan zan karidadezko martiri eskutatu prodijioso bat: bada karidaderik fiñenaren ezpata zorrotak izurri, edo pesteaz iltzen ziranai laguntzen, Luisi bizia kendu, ta betiko bizira, edo zeruko gloriara bialdu, edo aldatu zuen.

        Luis izan zan prinzipe gai doatsu bat, anziñako bere gurasoetatik noblezia, ta ondasun andiak zituena, ta ariñago zerura igotzeko oriek utzi, ta andik bere ondorengo aideak noblezia, onra, ta ondasun andiagoaz bete zituena: eta azkenik ditxa andiaz, S. Luis, ta S. Estanislaoren aideak odol batekoak egin ziran.

        Bere eskutikako doai estimagarri oiekin bere Luis Jainkoak señalatu, ta gure Relijiora bialdu zuen. Len, da gero onen bizitzan jende gazte, ta kristau guzienzat egiazko santidadearen berariazko ispillu, edo imajina bizi bat, Jaunak gure begien aurrean paratu nai zuen. Eta egia esatera, santuen artean, bear bada asko izango eztira Luisen gisakoak, edo erraz, ta guztientzat, birtuterako traza ederrago, edo molde egokiago diranak, S. Luis txit suabea, ta txit maitagarria dan baño.

        Santu onen bizierari kanpotik, edo agiri zan azalari begiratzen badiozu, mundukoen begiak betetzen dituen gauza andirik ikusiko eztezu. Giza artean ots asko, ateratzen duten egiteko nabarbenetan S. Luisek jardun etzuen, bada gaztea, edadearen lorean zeruak eraman zigun. Baña Jaunaren graziak prestatua bezala, bere bizi laburrean, ta egunoroko gauza txikietan santidade andi baten modurik egokiena beti gorde zuen: Luisen birtutea etzegoen gauza andi asko egitean, baizen bere estaduko gauza txikiak espiritu andiaz egitean. Espiritu dibino barrengo erregla zuzenaz gobernatu zan: argatik filigranazko birtute fiña, mea, ezkutatu, barrenkoia onen bizia izan zan.

        Zeruko lezio, ta bearren au Luisek ematen dizu: zure debozio, ta obra santuetan munduaren begietatik iges egiten erakusten dizu: santidadea eztala kanpotik, ezpada barrendik, edo biotzeko intenzio garbi, ta amorio santuan dagoela. Kanporonzko obra andiak barrengo espiritu ori gabe, anima gabeko gorputza bezala dira. Zure ditxa eztago gauza andiak agirian egitean; ezpada egunoroko gauza txiki jakiñak, zure estaduak beti daraman ori, Jainkoak ala nai duelako, ondo egitean: zure lan, edo bear guzietan, lurreko trabaju, ta gurutzeak, Jaunaren izenean eramatean: zure projimoak, ta are geiago zere burua sufritzean.

        S. Luisen espiritu suabea beti bat, berdiña, guzian igo ala izan zan: bere borondatea guzian ukatu, edo mortifikatu, ta Jainkoarena guzian billatu, ta egitea: Jesusen antzeko espiritu nas-gabe, garbi, umill, ezkutatu, gozo, maitagarria izan zan. Luis Jesus maitearen biotzean beti bizi zan: or bearren dan pazienzia, ta amorezko lezio ori ikasi zuen: orrietan firme beti egon zan. Zu seguru, ta bentaja andiakin salbatzeko bearren dezuna da santuak bezala, zure burua egunoroko guzietan ukatu, zure estaduko gurutzea egunoro artu, ta Jesus onari biotz guztiaz jarraitu: onen begietan, onen ondoren beti ibilli. Beste gabe S. Luis denbora gutxian, ogei ta iru urterekin alako santidade altura igo zan añ goiz, añ laster, añ ariñ Jaunak eraman zuen, eta bere egun andi señalatuan, edo orañ Jesusen Biotzeko solemnidadea zelebratzen degun egunean.

        Onetan S. Luis kristau guzien ejenplar, edo traza paregabea izan zan: eta zuk irakurlea, Jainkoaren aurrean aitzakiarik eztezu, Jesusen Biotzeko eskola onetan beraren antzeko amore, pazienzia, ta lurreko goraberen artean, santuaren animako igaldade, sosegu, ta pakea ez ikasteko. Pake au gabe lurrean gauza onik izango eztezu: munduko bullizioen artean, Jaunaren pake ori arkituko eztezu. Onen espiritua paketsua, edo pake zalea da, ta Jesus ezkutatuaren biotzean, ta zure barrenean, S. Luisek bezala arkituko dezu.

        Orregatik, bere biotzeko kutun, edo prenda estimatua bezala Jaunak bere onra, ta gloria andiaz zeruko prinzipeen artean koroatu zuen, eta santu añ miragarria zeruan da lurrean egin zuen. Aita Santuak ere admirazio andien artean S. Luisen inozenzia, intenzio, ta amorio miragarriaren espiritu birtutez apañdua, ta onen milagro guziz asko, ta andiak ikusirik, alabantza, ta pribilejio txit partikularez onratu dute. Estudianteen ejenplar, eta patroi egin dute: eta beste santuak ez bezala, bere sei igandeetako debozioa S. Luisi egiten diotenai sei egun orietan induljenzia plenaria eman die. S. Luis suabe gozatsuaren debozio au gure alde oietan sartu da. Ejerzitante asko santu onen bizitza, milagroak, ta Jesusen Biotzari zion amore, ta debozioa irakurri, eta txit onen debotoak geratu dira. Au euskaldunak jakin dezaten, santuaren bizitza eman nai diet.

 

 

San Luisen jaiotza, ta aziera

 

        San Luisen gurasoak izan ziran Don Ferrante Gonzaga, ta Doña Marta Tana. Aita Erromako Inperio Sakroan prinzipe exzelentisimoa, eta Españako Grandea, ta ama palazioko dama, ta erregiñaren konfianzarik andieneko kutuna zan. Oiek Madriden, errege Don Felipe, ta Doña Isabel erregiñaren txit kontentu andiaz, ta biak Apaidin zirala ezkondu ziran, eta Trentoko Konzilio sagraduaz batean Españan lenengo eginzan ezkontza, au izandu omen zan: ta Doña Martak ezkontza Jainkoaren gustora egiteko, meza asko Trinidade Santisimoari, Espiritu Santuari, Ama Birjinari, ta aingeruai esan erazo zituen. Ezkontza egin zanean, gogo txit santu bizi bat artu zuen, andik aurrera biotz guztitik Jainkoa serbitzeko.

        Erregiñak Doña Marta berekin nai zuen, baña pena andiaz bazan ere, onra, joia, ta erregaloz beterik erregeen estimazio andian, Madridtik beren markesadura senar emazteak joan ziran, ta beren estaduak gobernatzen asi ziran. Emen Doña Martak bere pake, ta bakarrean Jaunari biziro erregutzen zion, arren eman ziozala seme bat bera Relijioan osoro serbitzeko, ta guztia Jainkoarena izateko. Onen orazioa aditu zuen Jaunak: eta ama bere semean ditxarik andienekoa egin zuen. Bera Relijioan serbitzeko Luis eman zion, eta amak gure Konpañian sartzeko lagundu zion, ta andik laster bere sabeleko seme maitea santu egiñik ikusi, ta aldarean adoratu zuen. O ama paregabea, ta bear bada bigarrenik munduan izandu eztuena! Amak bere semea aldarean ikustea.

        Ditxa andieneko ama onek zazpi ume egin zituen, eta nagusiena, lenijaio edo primua gure Luis izan zan: au jaiotzeko eguna etorri zanean, alako doloreak artu zuten, non medikuak etsirik zeukaten, ama, ta umea erremedio gabe ilko zirala. Doña Martak bere eriotzako estuan, senarraren lizenziarekin Loretoko Ama santisimari, promesa egin zion bere etxe santura joango zala, baldin libratzen bazuen. Boto au egin da bereala aurra jaiotzen asi zan, ta ill zedin bildurrez, emagiñak lasterka bateatu zuen, eta Jainkoaren grazia artu zuen bezala, Luis erraz jaio, ta ama sendatu zan: eta onek bere semea Gurutze santuaren señaleaz armatu zuen, eta Jaunaren bendizioz bete zuen.

        Bere Luis maitearen aziera amak txit bere kontura artu zuen, eta lenengo itzak, Jesus Maria esaten, gero ziñatzen, da orazioak berak erakutsi ziozkan. Txikitatik onela azi, ta Luisen debozio, modestia, ta Jaunaren bildurra etxekoak beti ikusi zuten; eta aurra besoetan artzen zutenak bereala barrengo debozio gozo bat sentitzen zuten: eta askok au gero juramentuaz seguratu zuten. Pobreai txit asko nai zien, eta al zuen limosna egiten zien. Bera ia zibillenean askotan Oratoriora joan, eta erretiroan sartu oi zan. Santuaren señale oiekin, da amaren konsuelo andiarekin Luis azi zan.

        Lau urtetik aurrera aitak soldaduen artera eraman zuen: eta an polboraren artean peligro andietatik Jaunak libratu zuen. Geroago, zer esaten zuen etziekiela, soldaduai aditutako itz libre, edo izkuntza txar batzuek eransi zitzaiozkan. Baña bere aioak abisatu zuen ezkero, sekulako utzi zituen: eta lotsa, ta bildur txit andia artu zuen. Luisek bere maisu, edo konfesoreari Erroman esan zionez, aren bizi guztiko kulparik andiena au izan zan, ta onegatik negar asko egin zuen.

        Zazpi urtera zaneko Luisen animari Jainkoak argi andi bat eman zion bera ezagutzeko, ta biotz guztitik amatzeko: ala puntu artatik, pribilejio andiaz, Jaunari betiko bere burua agindu zion. Luis ezagutu zuten gizonik andien, ta jakinsuenak, Jaunaren argiaz esan zuten, Luis beti santua, edo Jainkoaren grazian konfirmatua izandu zala. Eleiza batean luis zegoela gaizkiñak esan zuten: ara aurtxo bat: ark bai zerura bear duela, ta gloria andia izango duela. Au aditu ta guziak arritu ziran, ta Castellon guzian deabruen esan ori banatu zan. Santua bezala, bere amandrearen aldean, ta bere aioaren mendean azi zan. Gero aio onek kontatzen zuen, Luisek, bere bizian, ark agindu zion gauzarik utzi etzuela, edo aren esan guzia beti egin oi zuela.

        Orduko Luisek Ama Birjiñaren ofizioa, ta beste debozio asko belauniko errezatu oi zituen. Emezortzi illa betean kuartana gaisto batzuek igaro zituen, baña Jaunaren erregaloak bezala, pazienzia txit andiarekin: eta orregatik bere ejerzizio santuak, beti egiten zituen. Nola amandreak askotan esan oi zuen, nai zukeala txit, seme bat guztia Jainkoarena Relijioan izatea: Luisek beñ batean esan zion: Amandre: ori askotan esan oi du. Bada ni izango naiz seme ori. Gaztetxoa zan orduan, baña ori gero ikusi izan zan. Denbora artan markes Don Ferrante gerretatik bere etxera biurtu zan, eta Luis ta Rodulfo bere semeak Florenziako Kortera eraman zituen.

 

 

San Luisen bizitza Florenziako kortean

 

        Duke andiak bere palazioan estimazio guziaz irurak artu zituen, ta markesa joan da ere, seme biak berekin iduki nai zituen. Baña aitak orien aziera onagatik, ta estudiorako, dukearen gustoko etxe batean, Aingeru kalean, beren aio, maiordomo, ta maisu sazerdote ejenplar batekin ifiñi zituen. Bederatzi urte Luisek zituen, da urte bi luze an egon zanetan, latinez ikasi, ta bere buru egokiaz txit aurreratu zan. Jai egunetan palaziora joaten zan, eta aioari gusto emateagatik, noizean beñ joko onestoren batean dibertitzen zan. Baña dukesak oi zion gero, berak, eta bere aizpa Doña Maria, Franziako erregiña gero izan zanak gazteak zirala, jardin, edo palazioan dibertitzera Luis konbidatzen baldin bazuten, onek esan oi ziela, bere debozioetan egon naiago zuela.

        Emen Ama Birjiñaren debozioan txit aurreratu zan Anunciada esaten dan imajina guziz Florenzian beneratuaren aurrean, eta are geiago, gure padre batek Ama Birjiñaren debozioko atera zuen libru batekin. Au irakurri, ta amorez irazaki zan; eta beñ libruarekin zegoela, luisen biotza argi bero bizi batek artu zuen. Ama Birjiñaren seme izateko deseo santu onekin, aren aldare aurrean, birjiña guztien erregiña imitatzeko, ta bere birjinidadea osoro beti gordetzeko Jainkoari boto egin zion: eta ama santisimaren eskuetatik Luisen ofrenda preziatu, au, ta onen kastidadearen lore ederra txit bere gustora artu zion, da beraren graziaz santuak pribilejio miragarriaz gorde zuen: eta gorputz gabea baliz bezala, ez onen, ta animaren tentaziorik bere bizian izan etzuen.

        Baña orregatik ere Luisen modestia alakoa izan zan, non andreri arpegira beñere begiratu etzion: ta bere gelan zegoela, baldin amak mandaturen bat damakin bialtzen bazion, lasterka, Luis kanpora erteten zan, ta begiak lurrean josi, mandatu, aditu, ta gelan itxitzen zan. Txikiago zala egin zuena geiago da: prendetako jokoan beñ zebiltzala, penitenzia Luisi eman zioten, an zebillen dama, edo aur baten gereizeari apa, edo musu ematea. Baña Luis arritu, ta ikara, ta lotsa andi bat artu, ta iges joan zan, eta sekulan guziago alako jokotara, ta ez bestetara biurtu etzan, eta argatik bere garbitasun ederra osorik beti gorde zuen. Florenziako aita erretorearekin bere konfesio jenerala egin zuen: ta bere konsuelo andiaz Jaunari bere burua agindu, ta inklinazio ta pasio guziai gerra bizia egiten asi zan, ta logratu zuen.

        Amabigarren urtera zijoan Luis eta aitak Mantuara eraman zuen, ta gaitz andi batek artu zuen, ta dieta andiarekin kuratu zan: arraultza bat jatea gauza andia zeritzan, ta bere etxera biurtu, ta orrela debozioz prosegitu zuen. Jainkoak bere espirituaz gobernatu, ta bere kontenplazio altu batean sartu za. Gure aita Canisio maisu andiaren orazioko libru batean erreglak ikasi zituen: eta Jesus onaren Pasioko pauso, ta misterioetan suabidade andiaz negarrez uztutzen zan, ta are geiago mezan konsagrazioa ezkero: eta doai onek beti iraundu zion. Bere burua, gogo ta naiak espirituko indarraz beti ukatzen zituen: munduko gauzak ezer ez bezala oñpean zeuzkan, eta guztiro Jaunari emana bere orazio, ta penitenzia arrigarrian bizi zan.

        Onetan S. Carlos Borromeo bisitadore apostolikoa Luisen errira etorri zan: eta Luisek egin ziozkan bisitetan santua onen anima preziosoan Jainkoak erakutsi ziozkan doai andiaz guziz admiratua, ta konsolatua gelditu zan: San Carlosek txit asko animatu zuen, ta aingeru bat bezala prestaturik bere eskutik lenengo komunioa Luisi eman zion, ta konseju ere bai, aurrera sarri komulgatzeko: ala egin zuen, ta egunero sakramentu dibinoaren amorioan geiago irazaki izan zan. Casal zeritzan erri batera aitak deitu zuen, eta Luis ibai andi baten erdian igarotzen zala, kotxea puska bi egin zan, ta erdia zaldiak eraman, da Luis, ta bere aioa beste puskan urak eraman zituen. Baña nola Jainkoak añ berea zuen Luis, milagroz bezala zur andi batek gelditu, ta libratu zan.

        Beste beñ oian gaxo zegoela, debozio bat egiteko argia artu zuen, ta ori akabatu orduko, bere doloreakin loak artu zuen, eta argitik oia su andi batek. Aingeruak bere Luis esnatu, ta jaiki zaneko bonbonada izaugarri batekin oia erre zan: eta santua, Jaunaren faborea alabatzen gelditu zan. Onela bere ejerzizioetan bizi izan zan urte oietan. Amairu urtekoa zala, ta araño ezer egin ezpalu bezala, bizimodu berria artu zuen. Guztia zan erretiroa, guztia zeruko kontenplazio, ta guztia arrigarrizko penitenzia. Beti txit gutxi jan oi zuen, baña barau gogorrak, astean iru, ta ostiraletan ur ta ogi, ta au ere gutxi: disziplinak egunoro, ta gero iru bider egunean, guztiak odolezkoak. Lo gutxi, ta gabak ere orazioan: eta erri aietan izotz arrigarriak egiten bazituen ere, oietik jaiki, ta alkandora utsean belauniko, edo argalez, lurrean auzpez orazioan egoten zan. Jainkoak daki bere gorputz birjinal garbia nola tormentatzen zuen.

        Denbora onetan Doña Maria Enperatrizari laguntzen Madrida Luis bere gurasokin etorri zan: eta Erregek Luis, ta Rodulfo, prinzipe Don Diegoren paje, edo menino egin zituen. Onek beñ balkozean Luisekin zegoela, aize gogor bat zeren asi zan, enfadatu, ta esan zion: aizea, nik agintzen dizut, geldi zaiteala. Orduan Luisek juizio, ta grazia onarekin: Jauna, esan zion, berorrek gizonai agintzeko eskua badu; baña elementuai ez: oriek Jainkoari obeditzen diote, ta besteak bezala berori aren legeen obedienzian dago. Luis kortean, da palazioan, Relijioan, edo eremuan bezala bizi zan, betiko bere penitenzian, da orazioan: onetan lau, ta bost ordu egoten zan, ordu bat bederik batere diberti gabe, bete artean. Egunoro Enperatriza ikustera joaten zan, baña sekulan arpegira begiratu etzion. Bere orduetan prinzipearekin kunplitu, ta Logika estudiatu zuen: eta Eskritura sagradua gogo ta debozio andiaz irakurten zuen.

 

 

Nola Jesusen Konpañiara Ama Birjiñak Luis deitu zuen,
eta santuaren trabajuak

 

        Bere ejerzizio santuen artean, mundua utzi, ta Jainkoa obeto serbitzeko deseo andietan Luis sartu zan: eta zeruko argia, ta Jaunaren borondatea seguru logratzeko Ama Birjiñagana biurtu zan. Bere prinzipe Don Diego orduko Jainkoak eraman zuen, eta palazioko arazoa kendu zion. Asunzioko fiesta andia zetorren, ta egun orretarako, penitenzia, ta orazio askorekin prestatu zan ama santisimari aziertoa eskatzeko. Egun orretan konfesatu, ta komulgatu, ta graziak ematen zegoela, bere biotz guztiaz, ta Ama Birjiña bitarteko zuela, Jaunari bere borondatea egiteko bidea, ta grazia eskatu zion: eta Ama maiteak txit klaro otsegin, ta esan zion, Jesus bere semearen Konpañian sartzedilla, ta len baño len; eta bere konfesoreari kontu eman ziozala. Zeruko mandatua pozik artu, ta bereala egun artan guztia konfesoreari esan zion, ta bere amandreari guztia kontatu zion: konfesoreak eranzun zion, deseoak Jainkoarenak zirala, baña aitaren lizenzia gabe, ezin izango zala.

        Amandreak debozio guztiaz zeruko mandatua aditu zuen, eta biotz guztitik, Ana santak bere Samuel maitea bezala, bere Luisen ofrenda Jaunari, bera serbitzeko egin zion: eta amak berak Luisen bokazioa aitari kontatu zion. Onek naigabezko aserrerik andiena artu zuen, ta penaren pasioz nork daki zer esan, ta zer egin zuen. Bere Luis preziatua Jainkoaren doaiez, ta prenda ederrez apañdua ikusi, ta lurreko amorioaz bere etxearen onrarako munduan nai zuen. Jainkoak bai, ta bestek eztaki, Luisek alde onetatik eraman zuena. Eliza santak, ta S. Luisen bizitzak diote, iru urteko gerra bizia tormentu, ta martirio modu gogorrak pasatu zituen: itz gutxian, ez eta askoan ere, ezin esan diteke, zer naigabeak, zer penak, zer aldarteak, zer goraberak, zer jornadak, edo araonako ibillerak, zer gizon andi askoren egsaminak, pruebak, zer tentazio, ta persekuzioak, zer peleak, zer lanze, ta tranze latzak, ta zer gurutze tristeak eraman zituen.

        Aita markesak beti atzerapenak ematen ziozkan: amandreak berriz bere Luis seme santua guziz estimatua bazuen ere, Jainkoari agindua bezala, konseju oneko Ama Birjiñaren esana egiteko aurreratzen zuen. Onela S. Luisek bere santidade, pazienzia, negarrezko orazio, ta odolezko diziplinakin geroenean aitaren biotza bigundu zuen. Bere Jesus maitea txit estu artu zuen, ta negarrez orazioan urtutzen zan, ta odolezko azotekin bere gorputz inozentea desegiten zuen. Etxekoak, baita kanpoko jaun batek, ere zirrikaitu batetik, beren biotzetako penaz beterik au guzia ikusi, ta aitari kontatu zioten: au gotaren miñaz ezin ibilli zan, ta silla batean zirrikatura eraman zuten, ta Luis bere seme santua santo Kristo baten aurrean bere burua azotez puskatzen ikusi zuen. Luisi deitu, ta gelan sartu ziran, ta lurra odol inozentez beterik arritu, ta ikusi zuten.

        Aitari biotza erdiratu zitzaion, ta deitu, ta pena andiaz bazan ere, bere bendizioa, ta Konpañian sartzeko lizenzia eman zion. Luisek bere animako gozorik andienaz Enperadorearen baiezkoarekin, bere prinzipadua, ta estaduak Rodulfo bere anaiari, larga ziozkan. Markesak berak, gure aita Claudio jeneralari guzia eskribitu zion, eta onek Luis erromara deitu zuen. Aitaren, da amaren bendizioa artu, ta bere basalloai konseju santuak eman, ta Erromara igaro zan. Aita Jeneralaren oñetara lasterka joan zan. Erromako estazio santuak ibilli, kardenal bere aideak ikusi, ta Sisto Aita Santuaren oñetara joan zan. Onek Luis prinzipe santua amorio guziz andiarekin artu zuen: eta aren zeruko deia, ta deseo santuak asko alabaturik, bendizio apostolikoa eman zion: eta Luis aingerua Konpañian sartzeko prestatu zan.

        Santa Katalina egunean Aita Jenerala, S. Andresko nobiziadura joan zan, ta patriarka Gonzaga, gero kardenal izan zanak meza eman, ta Luis komulgatu zuen, eta aita Claudiok bere eskuz janzi, eta Konpañian artu zuen. Gloria bizian Luis sartu zan, ta zerukoa bezala egun ori beti zelebratu zuen. Nobiziaduan santuago izatea gutxi kosta zitzaion; bere lekuan bezala, ejerzizio santuen zentro artan arkitzen zan Konpañiako erregla santuetara, maisu onak asko, laguntzen ziola, bereala egin zan, ta Jainkoaren borondatea guzian egiteko, obedienzia bere neurri segurutzat artu zuen. Lenengo utzi zuen erropa guztia odolez betea zegoen: eta padre batek esan zion: emen obedienziak orazio, ta penitenziak laburtuko zituela. Luisek, aitortu zion: orañ egiten ditudan penitenziak nere etxeko, edo lengoen aldean ezer eztira. Baña esan zuen: obedienzia zeruko ontzi seguru bat da: ta ontzian ainbeste dabill geldirik dagoena, nola bear asko egiten duena. Eta orra nere kristaua, zure borondatea ukatu, ta Jainkoarena egitea zer dan.

        Penitenzia andiak, oitu nola, eskatzen asi zan; baña maisuak largatzen etzion. Ur ta ogi barautzeko lizenzia beñ eskatu, ta eman zion. Santuak txit gutxi jan zuen: ta mortifikatzeko maisuak esan zion: bigarren maiera joan, ta besteak bezala jan zezala. Jaten jarri zan, ta batek esan zion: ori ere kontu ona degu, barautu bearrean, mai bietan jatea. Santuak farraz eranzun zion: ni astotxo baten gisa, baña beti Jaunarekin: aren borondatea au da. Egun asko zan nobizio zala, ta A, erretorearen asientoa errefitorian zeñ zan etziekien. Masti batera nobizioak joan oi ziran: beñ batean beste batera joan ziran. Lagun batek esan zion: ea etxe au, edo besteetako obea zeritzan? Santutxoak eranzun zion: nik uste nuen, lengoa bera zala. Beste beñ galdetu zioten, zenbat senide zituen: eta Luis mundukoaz azturik zegoena bezala, akordatzen etzan, eta eranzuteko senideak kontatzen asi zan. Munduko berririk etziekien, ta aiderik ezpazuen bezala, Jesusen Biotzean beti bizi zan.

        Denbora onetan Luisen aita Jainkoak deitu zuen, da Jaunari graziak eman ziozkan, eta amandreari konsolatzeko ori bera eskribitu zion, zeren aita gurea, zeruetan zaudena obeto esan zezakean: eta ama semeak, eta guztiak zuten, Jauna zergatik alabatu. Markes ori lengo onrak, jokoak, jolasak, eta lurreko gauzak utzirik, Luis Konpañian sartu zanetik, txit trukatu, ta Jainkoagana biurtu zan guztia, ta seme santuaren ejenplo, ta orazioakin, konfesio jeneral andi bat egin, ta Luisen Santo Kristoa arturik, ari guztia zor ziolako, biotzeko damu, deboziozko negar, ta animako konsuelo andiaz ill zan.

        San Luis umildade, ta munduko desprezioan, ta birtute guzietan txit aurreratu zan, ta nobiziadua igaro, ta botoakin zan guzia, Jaunari konsagratu zan. Estudioetan txit kontuz zeruko doaiakin, jarri zan, ta Filosofia guztiko funzio andi bat txit ederki, ta agudeza miragarriaz iduki zuen. Aktu nagusi onetan beste askoren artean bi kardenal, Gonzaga, ta Robere, Luisen osabak presente egon ziran. Luis aingerua ala ikusi, ta pensa diteke bien atsegiña nolakoa izango zan. Teologian sartu, ta Santo Tomas, ta Sant Buenaventurak bezala, orazioaz estudioa asitzen zuen, ta bere Jesus maitean guzia ikasten zuen. Munduko aldarteak dutena, onenean A, Jeneralak bere errira, ta Mantuara, egiteko andi batzuetara bialdu bear izan zuen, eta leku guzietan miragarrizko santidadearen ejenploak eman zituen.

        Castellonen fiesta txit andiakin, beren jauna bezala Luisek nai ezpazuen ere, basalloak artu zuten. Enperadorearen izeba Doña Leonor santak bere kariño gustiaz laztanga Luis artu zuen; baña bere amandrea orretara atrebitu etzan, eta santua bezala bere biotzeko semea belauniko artu zuen; Eta Luisek erreberenzia, ta amorio guztia, amari bezala erakutsi zion. Mantuako kortea, ta erri aietako jaunak zeruko etxizo zoragarri batek bezala sekulako enkantatu zituen bere santidade, ta prenda eskojituakin, ta zeren ikusi zuten, duke andia Luisen aingeru modu ta grazia egokiak guztiro irabazi zuen, ta nai zuen guzia logratu, ta bere estaduak pakean utzi zituen. Orobat Rodulfo bere anaiaren ezkontzako arazoetan logratu zuen, ta Jainkoarentzat zuzendurik anaia, ta aideak ifiñi zituen.

        Bere amandreak esan, ta jai bispera batean probetxu andiko sermoi bat predikatu zuen: eta biaramonean etxekoak, eta zazpi-eun anima konfesatu, ta komulgatu ziran. Santua bere estudioetara biurtu zan: eta ill baño urte betez lenago Jainkoak txit beregana jaso zuen. Bere kontenplazio altuan zegoela argi andi batean adierazo zion, ta ikusi zuen laster ill bear zuela. Abiso onekin Teologiako laugarren urtean sartu zan, ta zeruronz suak, eta garrak aren biotza artu zuten. Lurrean zegoela zeruan bizi zan: eta zenbat zentro onen alderago anbat amorezko gar aldi biziagoak eman zituen. Beti arrobaturik, beti Jesusen Biotzean sarturik bizi zan. Komunio batetik bestera egunoro obeto prestatzen zan. Aingeru bere adiskideen, ta Ama Birjiñaren debozioan urtutzen zan, eta gozoro zeruko gloriaren, eta bere eriotzaren gañean itz egiten zuen.

 

 

S. Luisen eriotza preziosoa

 

        Urte onetan Italian, ta are geiago Erroman gose andia, ta eriotza asko izan ziran. A, Jenerala, ta guztiak ospitaletara pobreai laguntzera zijoazen. S. Luis bere karidadeaz gaxo apestatu, edo izurrizkoak serbitzera bereala ofrezitu zan, ta besteak onen ejenplora. Prinzipe andi Luisen adiskide bat Aita Satuagana etorri zan: eta lizenzia eskatu, ta erropa zar bat, eta bere alforja artu, ta jaun ori ikustera joan zan: onek Luisen ejenplotik animaren probetxu asko atera zuen, eta santuari bere pobreentzat limosna andi bat eman zion. Lastima gogorra zan, ainbeste pobre erio egiñik ikustea; eta anima ortzetan zutela, oñen gañean ezin egon, ta illak erorten ziran. Ango kiratsak naskatu, ta ill zezakean; baña Luis karidade gozoz beterik guztiak garbitzen, oiak, eta bear zan guzia egiten zebillen: eta zenbat, eta atiago, Luisen poza geiago. Onela zerurako deseoakin zebillela, Marzoaren irugarrenean, gaxo lastimagarri bat S. Luisek besoetan artu zuen, ta bereala gaitza erantsi zitzaion.

        Erromako juezak au ikusi ta esan zuten, S. Luis karidadearen martiri bere burua egin, da illtzala. Santuak peligroa ikusi, ta zerurako gogo andiak artu zituen, eta geiegi ote ziran eskrupuloa egin zuen, eta galdetu, ta bere konfesore aita Belarminok esan zion: Jainkoarekin bat eginik egoteko deseoak santuak zirala, aren eskuetan guzia largatzen zala. Zazpigarren egunean gaitzak txit azpiratu zuen, ta sakramentuak debozio, eta edifikazio guziz andiaz artu zituen, orazio guziai eranzunaz, ta kolejioko guztien pena gogorraz.

        Egun onetan ogei ta iru kunplitzen zituen, eta etsi zan zerura zijoala. Baña merito andiagorako, ta ejenplo eder asko emateko epe luzeagoa eman zion Jaunak, eta geldika desegin zan. Izurri andiagoaren bildurrak ziran Erroman: ori aditu, ta Luisek aita Jenerala ikustera etorri zitzaionean lizenzia eskatu, ta baldin Jaunak osasuna ematen bazion, gaxoai laguntzeko boto andi bat egin zuen. Kardenal jaun bere aide biak askotan Luis ikustera zetozen, onen zeruko platikak aditzera, ta beren animen probetxu andirako. Amandreari zerurako despedidan karta bi, ta aiek alakoak egin ziozkan. Zeruko abisoak edo rebelazioak iduki zituen. Egun ditxazkoa alderatu zanean nola prestatu zan esatea erraz ezta. Zer umildade, pazienzia, debozio, ta amorezko ejenplo ederrak eman zituen? Azkenik diziplina bat artzeko, ta lurrean iltzeko lizenzia eskatu zuen.

        Jesus kruzifikatua bere besoetan, ta biotzean zeukan beti. Aita Belarmino bere konfesoreari galdetu zion: Purgatoriora gabe zerura zuzen iñor igotzen zan? Bai, eranzun zion: eta orietatik bat zu izango zerala, deritzat. Bereala Luis arrobatu, ta gozaldi andi batek eman zion: eta zeruko argi bizi batean ango gloria ikusi zuen, eta txit luzaro: bere eriotzako egun, da ordua jakin zuen, ta esan zuen bezala, ikusi zan. Askok esaten zion, zerura igotzen zanean Jaunari enkomendatzeko: eta santutxoak ia an zegoenak bezala txit pozik, baietz agintzen zien. Errebelazio ori ezkero, zortzi egun aietan glorian zegoela zirudien. Korpuseko oktaban askotan esan zuen: gau onetan ill bear det. Biatiko santua eskatu, ta, aita erretorearen eskutik bere Jesus maitea artu zuen. Aita Santuak kontuz galdetu zuen Luis nola zegoen, eta propio motu berez bendizio apostoliko bialdu zion.

        Kolejioko guztietatik txit alegere, ta laztanga despeditu zan: eta gauerdian, Jesusen Biotzeko eguna sartzen zala, ta Jesus gozoro esaten zuela, aingeru bat bezala pakean, ta ill ezpaliz bezala, zerura joan zan, ogei eta iru urte, iru illabete, ta amaika egunekin, bagillaren ogei ta bat-garrenean. Zerurako eriotza prezioso au ikusi zuten padreak beren biotzetako debozio gozo batez beterik geratu ziran, eta erregalo onek asko iraun zien. Santuaren edozeñ gauza relikiatzat artzen zan eta. Estudianteak orretan asko aurreratu ziran, eta ateak itxierazo ziran. Aita Jeneralak dispensatu, ta Luisen santidadeagatik, kaja batean, Sto, Kristoaren kapillan gorputz santua ifiñi zan. Erroman, ta leku askotan santuaren fama banatu zan, ta debozio andiaz aren sepulkrora egunoro ta jende geiago zetorren. Ango gizonik andienak, obispoak, ta kardenalak, batez ere Belarminok, eta Baroniok Luis santutzat predikatzen zuten.

        Aita Santuak berak esan zuen, ditxosoa zala Luis, zeren glorian kontentuz beterik zegoen. Ala Santa Maria Madalena Pazisek rapto andi batean Luis zeruan ikusi ta esan zuen: Luis Ignazioren semea, santu andi bat zala, ta esan al baño gloria andiagoa zuela. Luis martiri ezkutatua izandu zala, eta bere burua martiri egin zuela: gloria ori guzia Luisek zeukala, zeren Jesusen Biotzean, ta bere barrengo amoriozko ejerzizioetan bizitza ezkutatua egin zuen. Santuaren bizitzako libruak atera ziran, ta beraren debozioan jendeak txit berotu ziran. Milagro señalatuak egiten asi zan. Baña nondik, edo nola? O Luisen pribilejio paregabea. Munduak bear bada sekulan ikusi eztuen moduan. Nongo santu miragillek bere amarekin zerutik lurrean milagrorik egin du? Bada S. Luisek zerura igo, ta lenengo egin zuen milagroa, bere amandrearekin egin zuen: eta oni asko zor bazion, ondo pagatu zion.

 

 

S. Luisen milagroak

 

        Markesa amandrea eriotzko gaitz andi batek artu zuen, eleizakoak egiñik, medikuak etsi, ta utzirik, biotzeko estuaz iltzen zegoen; eta orra non S. Luis bere seme gloriosoa etorri, ta nere ama txit maitea, esaten ziola, konsolatu, ta bereala sendatu zuen: eta amairu urteko biziza eman zion. Beste gauzen artean esan zion, berak utzi zuen prinzipadua, ta etxea zenbat faborez Jainkoak beteko zuen, ta aurreratuko zan. Guzia Doña Martak bere osasunan, da amairu urteetako bizian ikusi zuen. Bere sabeleko seme Luis; bere sabeleko Luisen relikia adoratu, ta aren festako prozesioa, meza, ta sermoia enzun zituen. O ama semeen ditxa, ta gloria esan al baño andiagoa.

        Bere koñata Doña Elena bizitza santa baten ondoren illzeko zegoela, S. Luis zerutik etorri, ta esan zion, andik iru egunera, ta zer orduz zerurako presta zedilla, ta ala iltzan. Bere anaia Don Franzisko fabore andiz bete zuen: eta Luis ezagutu zuen Aita Santuak oni esan zion: badakit, prinzipea, bizitzaren peligro andietan arkitu zerala ta guzietatik Jainkoak marabillaz atera zaituela. Baña zer milagro, Luis zure anaia santua zeruan zure fabore, ta bitarteko badezu. O zure ditxosoa prinzipea, ta guziz ditxosoa! Onela Aita Santuak debozioz, ta negarrez beste gauza asko esan ziozkan. Gero S. Luisen bizitzak dionez egunoro milagro andiak egin ditu bere estaduetan, Austrian, Polonian, ta mundu guzian: eta gorputzetako osasunan egin dituenak andiak, eta asko badira, milagro espiritualak, edo arimen fabore egin dituenak andiagoak dira. Orien artean marabilla bi luzaro iraun dutenak laburtxo badere kontatu nai ditut, zeren milagrozko aralde eder bat izandu diran.

        Bata Ubolfango zeritzan Babierako batekin. Onek sazerdote egin, ta Jainkoa serbitzeko deseoz, estudioak asi zituen, ta txit gogotik. Baña burutik berako andi batek begietara eman zion, ta itsuturik gelditu zan: erremedio asko, ta luzaro egin, ta guzia alferrik izan zan. Denbora onetan itsuaren lagun batek S. Luisen lanparako olio gutxi bat ekarri zuen, ta onen milagro andiak bien maisuari kontatzen asi zan: itsuak zion, A S. Ignazio, S. Xabier, S. Luis, ta S. Estanislao agertu zitzaiozkala, ta S. Luisen debozio andia artu zuen. Konfesatu, ta komulgatu, ta A Jorge Espaigero bien maisuak olioaz begietan emateko prestatu zan. Olio milagrosoa eman, ta begietan, ta animan suabidade andi bat sentitu zuen. Bigarren egunean olioaz eman, ta zorne, edo umore ori izugarrizko balsa andi bat begietatik bota zuen. Irugarrenean egin, ta Ubolfango oñaze gogor batzuek bere kordetik ateratzen zutela eman zioten. Bere estuan S. Luisi deadarrez, ta biotzetik deitzen ziola, sosegatu zan, ta bertan bere lengo bista oso garbiarekin gelditu, ta irakurten asi zan.

        Milagro au beren begiaz ikusi zuten testigu guziakin bereala S. Luisen aldarera joan zan, bere milagrozko bista santuari agindu, ta graziak eman ziozkan. Monja bat itsuturik zegoela baziekien, ta olio piska bat bialdu, ta bere milagroa gastigatu zion. Au monjak begietara orduko bere bista osoarekin, S. Luis alabatzen gelditu zan. Baña santua gelditu etzan bere milagroetan. Ubolfango kanonigo egin zuten: bista osoa zeukan baña estudiatzeko buru argala. S. Luisi fede osoarekin estudiatzeko burua, ta grazia eskatu zion, ta bereala eman zion, ta ondo, ta asko ikasi zuen, santuaren faborez. Bigarren milagro au, ta beste gauza andiak S.Luisen bizitzak dakartzi. Bere S. Luis adoratzera Erromara bakarrik, biotzeko debozio guztiaz joan zan.

        Ereje galdu batzuek bidean topatu, ta orietatik bat lotsa, ta bildur gabe, Jaunaren ofensan gaizki esaka asi zan: Ubolfangok alegiña egin zuen, baña orduan blasfemoa gaistoago. Orduan bere S. Luisi eskatu zion, ereje infame ori isillerazo zezala: santuari eskatzea, ta erejea zalditik erori, ta bordoieko iltzea, oñean sartzea, guztia bat izan zan. Zeruko kastigu onekin odolez ustu, ta kuratzen bidean geratu zan, ta bera S. Luisekin joan zan. Andik laster laugarren milagroa.

        Baso txit itxi, ta lapurtegi batean zijoan; ta bildur andi batek eman, ta estutu zan. Nere S. Luis, esan zion: baldin libratzen banazu, etxean dedan guztia zurea da, ta kapilla bat, zillarrezko zure bultoarekin egingo dizut. Au esatearekin orra non sei lapur basotik irten, da zuena kendu, ta loturik basoan utzi zuten. Nere S. Luis, non zera, esan zuen, onela uzten nazu? Orduan santuak: Zer naizu? Eta lapurrai: zer da au? nor zerate? Eta sei lapurrak guzia utzi, ta arriturik joan ziran. Nik lagunduko dizut bidezko santuak esan zion, ta ala egin zuen. Ostatuetan txit erregalatzen zuen, ta bideetan zeruko jolasak, eta Jainkoaren alabanzetan zijoazen. Onela Erroman sartu, ta S. Luisen sepulkrora eraman; eta, gero artean, esan zion.

        Ubolfango S. Luisen amorioz urtu, ta bere biotzetik graziak ematen egon zan, ta angoa egin, ta S. Luis lagun zuela etxera txit ondo biurtu zan. Bereala kapilla, ta zillarrezko estatua egin ziozkan: eta Inglestadion beste bulto eder bat. Oiek egin, ta peregrinoa bezala bigarren aldian Erromara joan zan, eta S. Luisi bere faboreakgatik, zuena, ta zana guztia eman zion. Sazerdote egin da meza esaten zegoela, S. Luis etorri, ta esan zion, bere kriaduetatik bat lapurra zala, ta zer egin zuen: ta erremedia zezala. Baña atrebitu etzan. Bigarrenean S. Luis aserre bezala etorri, ta esan zion bereala, bereala erremediatzeko; bestela anaia etorri, ta lapurra illko zuela. S. Luisek esan zion bezala, diru andia ostu zuen kriaduak, ta bereala bialdu zuen. Anaiak diruaren falta ikusi, ta lapurra ill nai zuen. Baña S. Luisen fabore ta milagroa aditu ta sosegatu zan.

        Beste mutil bat lizenziarekin, ta bere lagunakin festa batera joan, ta ardoak edo deabruak artu ta biurtu zan: ezpata artu, ta etxekoak ill bear zituela zebillen. Ea, zaude geldi esan zion Ubolfangok, bestela nere S. Luis zure kontra da. Esan da egin. Bertan gaitz andi batek artu, ta ilzer zan. Baña S. Luisi eskatu, ta beste milagroa egin zuen. Ea, ondo zaude: jaikizate: zoaz S. Luisen aldarera, barkazioa eska zaiozu: konfesezazu zure pekatua, ta komulga zaite an, ta S. Luisek osasuna emango dizu: ta ala egin, da eman zion.

        Eleizaren etsai deabruzko Gustabo bere tropakin etorri, ta Landisuto Ubolfangoren errian kalte asko egin, ta bera preso eraman zuen: txit aflijitu zan, ta meza esaten zegoela S. Luisek esan zion: ni zurekin izango naz. Gaitz asko ikusi bear dezu; baña zoaz. Mandatu onekin joan zan sazerdote debotoa. Baña erejeak Augustan egin zioten tratu gaistoarekin, trabaju andi luze batek artu, ta iltzeko egon zan. Berrogei ta amabi sangria ito etzedin, egin, da etsi ta medikuak utzi zuten. Baña zeruko bere mediku S. Luisi deitu, ta bertan sendatu zuen, jaiki, ta meza esan zuen; baña debozio txit andiarekin, ta irugarrenean Erromara joateko promesarekin: ala kunplitu zuen.

        Medikuak ikustera joan, ta arriturik zeuden: S. Luisen milagroa ikusi, ta milagroz baizen ezin sendatuko zala, gaitzaren relazio luzea, santuaren onrarako batak eman zion: bestea judua zan, ta eman nai etzuen; baña Ubolfangok esan zion: emazu testimonioa; bestela begira nere S. Luisen kastigua; nere gaitzak, edo andiagoak zure kontra or dira. Au aditu, ta sinistu, ta S. Luisen milagroa probatzeko sei kartapazio eskribitu zituen. Obispoaren aurrean guziak pasatu, ta bere oriekin Erromara irugarren aldian joan zan. An bere biotzeko S. Luis adoratu, ta testigu guzien esanak ofrendatu ziozkan. Bere etxera ondo biurtu, ta pulpituan, ta platika guzietan S. Luis maitearen marabillak predikatzen bizitu zan: ta onen debozioa mundu guziari emateko libru bat atera zuen, aingeru S. Luis nolako goarda, ta patroi ongillea dan erakusten zuela. Eta orra milagroa franko, edo kanonigo onen bizitzan betiko milagro bat.

        S. Luisen beste onen gisako, ta betiko milagroa da, irin famatuaren geitura, monja pobre batzuekin txit luzaro egin zuena: fama andiko irin milagrosoa, ta txit leku askotara eraman, ta marabilla guziz asko ta andiak egin dituena, S. Luisen bizitzan luzaro kontatzen da. Napolesko dendari pobre batekin egin zuen milagroarekin nik akabatu nai det. Onek berrogei dukat zor zituen, ta txit pobre, ta estu zegoen; S. Luis eguna zan, ta eleizako atean aren imajina ikusi, ta non zan etziekela esan zion: ai bada, nere santutxo ederra! Ta zor onetatik ni libratuaz, zer galduko zenduke zuk? Beste gabe aurrera joan zan. Biaramonean pobreen lekura zijoala bik esan zioten: etxera zoaz: zure zorra jesuita gazte batek pagatu du. Ala zan, ta arriturik galdetu, ta S. Luis nor zan, ta zer milagro andiak egiten zituen, jakin zuen. Pobre onekin andiago are egin zuen. Bere nekeen artean deabruak tentatu, ta galtzera zeramala, S. Luis agertu, ta esan zion: ori deabrua da, ta ni zu libratzera etorri naz. Egunoro bost Pater-noster, da Abe-Maria erreza zaizkidatzu: eta debozio onekin pobretxoa S. Luisen alabantzak kontatzen bizi izandu zan.

        Iru prinzesa, Cintia, Olimpia, ta Gridonia, Rodulforen alabak, ta S. Luisen illobak izandu ziran, santak bezala bizi, ta ill ziranak. Oiek osaba santuari jarraitzeagatik, lurreko ezkontzak, eta ondasunak utzi, ta beren birjinidadearen lore ederra Jesus beren esposoari konsagratu zioten. Gure kolejioen gisa Jesusen kolejio bat egin zuten, eta S. Luis beren osabaren anparoan beste señora askorekin santidade andian bizitza akabatu zuten. Ogeita amar urte ta geiago igaro, ta iruren gorputzak osorik arkitu ziran. O S. Luisen illoba, ta imitatzalle ditxosoak! O Luis gozatzu miragarria! O Luis maitetsu, ta maitagarria! Arren alkanza zaguzu, zure penitenzian, zure animako martirioan, zure biotzeko igoaldadean, Jesusen biotzeko amorioan, Ama Birjiñaren debozioan, ta beste birtuteetan zuri jarraitzeko grazia: bizitza santu bat zure ondoren lurrean egiteko, ta zurekin, gure Jauna zeruan beti alabatzeko. Amen.

 

 

aurrekoa hurrengoa