www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal olerkiak
Juan Bautista Gamiz
1748-1773

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Joan Goikoetxea Maiza, Euskera, XIX, 1974, 203-206.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKARAZ GAIZTOETAN

 

        Ofrezimendu batzuk, au, eginza, Garezerako.

 

Ene biotza nekeaz dago

ausenzia luze onetan

ene begiak bustirik

zugatik negarretan.

 

Beti gabez, eta egunez

zaode ene gogoan

zure seriedadea daukat

beti begian aurrean.

 

Begiratu egidazu

lastima andi bategaz

bestela zerren ilko naiz

zugatik neure penaz.

 

Nai baduzu bizi nadi

biraldu eidazu karta

eta an esan egidazu

berori bizi dala.

 

Osasunakin bazaude

ni miñbaga egongo naiz

zeregatik, zure gauzak

guziak eneak dira.

 

Zu gaizki bazaude ni

preziso gaiztuko naiz

zerren bien gorputzetan

bakarrik da arime bat.

 

Albanei ni or egon

joateko paseatzera

atso ura eztegu erango

bakarrik joan bear gara.

 

Joango gara nai baduzu

zubira edo errotara

edo serorean aldetik

azpiti errekaldera.

 

Beste egunen beste aldetik

zure paseo artara

ta errekatxoa igaroteko

emango deust eskua.

 

Ezpadu nai eskua eman

iragoko dut besoetan

eztu zer bildurrik euki

busti zaiztela errekan.

 

Albadaigu beste egunen

joango gara ardanzera

matsik ezpadagoz ere

gustoz ibilko gara.

 

Almorzu ona erango degu

tortilla on bat urdaiaz

probetxu andi egingo duzko

kanpu zabaltasunaz.

 

Sangregorioko aldapatik

goazen berriz aurrera

bidea ezpadaigu galdu

gero itzulzeko atzera.

 

Bero egin badai iguzkiak

juango gara itzalera

ta deskansatuko degu

oliboan azpian.

 

Onela ondo paseatuta

biurtuko gara etxera

ta ondo refreskatuaz gero

ifini jukatzera.

 

Onela iraungo baluke

auxe da bai bizia

baña emengo gusto guztiak

fite akabatzen dira.

 

Esperanzaz bizi gara

egoteko zeruetan

ta an ezta izango ausenziarik

beti egon alkarregaz.

 

Aratxe bai joan bear degu

aratxe ene maitea

orrekin gure amistade

sekulako izango da.

 

Ene groainziak emozute

ene adiskide guztiai

beitiko etxeko jenteai ta

beitiagoko arreba biai.

 

Onekin adios maitea

guarda zaitela Jainkoak

anitz urte osasunakin

nik bear dudan bezala.

 

Iruñetik, gaur egunen

eztakit zer iletan

orain eta sekulako

nai dituzun urtean.

 

Bere eskuak mun egiten dut

txikiain serbitzalea

zure errendimenduetan

afektuozko adiskidea.

 

aurrekoa hurrengoa