AMORE GOGORRAREN DESPITA
Andre eder jentil batez hautatu zait begia
Herri orotan gauza oroz eztu bere paria
Othoize bat banegion larradala egia
Biderikan lizatenez ninzan haren grazian
Respostuia eman deraut luzamendu gaberik
Kortesiaz hon derizut nik zuri hain segurki
Bertzerik nitan eztukezu abisazen zitut nik
Gazte zoroa nizan arren enukezu hargatik.
Zu gaztia bazirere adimendu hon duzu
Nik zugatik dudan pena othoi sendi ezazu
zuretako har nazazu bizi nahi banuzu
Ni zugatik hil banadi kargu handi dukezu.
Ohoria galzen dela plazergitia gaiz duzu
Niri horla erraitia zuri eman eztuzu
Gaixteria egitia laido dela dakizu
Ni erhoa zu iakintsu beha enakidizu.
Zuhaur nahi bazirade ni segretu nukezu
Gure arteko amoria ehork eziakikezu
Sekretuki minzazeko othoi bide idazu
Enekila minzaziaz gaizik ezin dukezu.
Gaizki egin dadinian jendek sarri dakite
Ene gaizki egitiaz enek laido lukeite
zu eta ni elgarreki unsa ezin ginate
zaude ixilik zoaz horrat eta hobe baitate.
Hiz horrezaz erdiratu deraudazu bihoza
Nik zugatik dudan pena hanbat ere handi da
zuzaz beraz ezpanadi orai bertan konsola
Ene arima ialgiren da falta gabe kanpora.
Arimaren ialgitia neke bandia duzu
Orai duzun penegatik zuria egonen duzu
Horrelako banitatez niri segur uztazu
Probexurik eztukezu eta zinhets nazazu.
Zurekila gaizki baniz nola bizi ninzande
Ene bihoz eta arima zurekila dirade
Bihoz eta arima gabe ehor ezin lizate
zu eta ni elgarreki unsa ahal ginate
Iauna gertuz hik dadukat porfidia handia
Ixil endin nahi nikek ala ene fedia
Hiz gutitan adi ezak nahi baduk egia
Hiretako eztiadukat gertuz neure buruia.
Hori horla lizatela nizin neure beldurra
Andriak hon derizanari ezpadaki mesura
Ni lehenik eta gero amoros oro galdu da
Nik zuri hon baderikut gaizzi eztakizula
Egundano izan daia ni bai dixatakorik
Ni amoriak enu maite nik hura ezin gaizetsi
Uste dizit narraiola ezin dukedanari
Zeren bada hon derizat hon ezteriztanari.
Iangoikoa mutha ezak othoi ene bihoza
Amoriaren hark bezala nik eztudan axola
Borxaz ere gaizki bano hongi egitia hobe da
Nihaurk ere uziren dut hon ezteriztadana.
Andre faltaz eniz hilen balinba ni lehena
Oroz etsi behar dizit non baitate hobena
Heki ezin medra naite bai gal neure arima
Bategatik sarri niro diren oroz arnega.
|