DOKTRINA KRISTIANA
Munduian den gizon orok behar luke pensatu
Jangoikoak nola duien batbedera formatu,
bere irudi propiara gure arima kreatu,
memoriaz, borondatez, endelguiaz goarnitu.
Ezein jaunek eztu nahi muthil gaixtoa eduki
ez pagatu soldatarik zerbizatu gaberik;
Jangoikoa ari duzu hala hala gureki:
gloriarik ez emanen hongi egin gaberik.
Muthilek gure zerbitzutan deramate urthia,
soldata aphur bategatik harzen pena handia;
Jangoikoak behar luke guk bezanbat balia;
Zerbitzatu behar dugu emaitekoz gloria.
Ogirik eztakusat bilzen hazi erein gaberik;
nork zer hazi erein [baitu] biltzen dizi komunki.
Obra honak ukhenen du goalardona frangoki,
baietare bekhatuiak punizione segurki.
Zeren Jeinkoa egun oroz ongi ari baitzaigu,
guk ere hala behar dugu harzaz unsa orhitu,
gure hatse eta fina hura dela pensatu,
goiz et'arrats orhituki haren izena laudatu.
Arratsian
Arratsian etzitian gomend'adi Jeinkoari
eta othoi begir'ezan peril guzietarik;
gero irazar adinian orhit adi bertarik
zenbait ere orazione erraitera debotki.
Goizian
Albadagik joan adi elizara goizian,
Jeinkoari han gomenda bere etxe sainduian;
han sartzian pensa ezak aitzinian nor duian,
norekila minzo izan han agoen artian.
Ilherrian
Hilez unsa orhit adi ilherrian sartzian,
hi nolako ziradela bizi ziren artian;
hek bezala hil behar duk eta ez jakin orduia;
othoi egik Jeinkoari deien barkamenduia.
Batheiarria
Elizara izanian so egik bateiarrira;
pensa ezak han duiala rezebitu fedia,
Jeinkoaren grazia eta salbatzeko bidia;
hari egin albaiteza lehen ezagutzia.
Gorputz sainduia
Bertan gero so albaitegi non den gorputz sainduia;
pensa ezak hura dela hire salbazalia;
ador'ezak debozionez eta galde grazia
azken finian eman diazan rezebitze dignia.
Kurutzea
Kruzifika ikhus eta orhit adi orduian
nola izan redemitu haren odol sainduiaz;
hark erio haritu dik hiri leian bizia;
pensa ezak nola eman hari bere ordia.
Andre Dona Maria
Andere hona den lekhura ailtxa itzak begiak;
mundu oro eztakidik hura bezain balia;
Jeinkoaren hurranena hura diagok glorian:
graziak oro bere eskuian nahi duien orduian.
O andere gloriosa eta ama eztia!
zutan dago bekhatoren esperanza guzia.
Ni zugana niatorkezu, bekhatore handia,
arimaren salbatzera zu zakiztan balia.
Sainduier
Sainduier ere egin ezak heure ezaguzia,
singularki nortan baituk heure debozionia;
zein sainduren besta daten orhit egun berian
eta noren izenetan fundatu den eliza;
orhituki othoi egin, dakizkian balia.
Orazione igandeko
Miserikordiaz bethe ziraden jaun eztia!
othoi, enzun iazadazu neure orazionia;
bizi nizan artian eta erioko phunduian
zuk idazu, othoi, oso neure endelgamenduia,
alteratu gabetarik zure fede sainduian
gauzen unsa egiteko neure azken finian.
Eta orduian zuk idazu indar eta grazia
bekhatuiez ukheiteko bide dudan doluia,
perfektuki egiteko neure konfesionia,
neure bekhatuiez oroz dudan barkhamenduia,
bai digneki errezebi zure gorpuz sainduia,
baietare behar diren berze sagramenduiak.
Etsai gaitza jinen baita tentatzera orduian
nontik engana niroien bere arte guziaz,
othoi, jauna, enguztazu lagun zure sainduiak
en'etsaiak benzi enazan neure azken finian.
Ene arima orduian har, othoi, zure glorian,
nola baita redemitu zure odol sainduiaz,
eta nik han dakusadan zure begitartia
eta sainduieki lauda zure majestatia.
Goiz et'arrats egiten duk buluz eta beztitzia,
gorputzaren zerbitzutan barazkari afaria;
arimaren salbatzeko Jeinkoaren ohorian
etzaiala, othoi, neke gauza hoien egitia,
egun oroz ezin bada aste oroz igandian.
Gure artian haur dakusat itsutarzun handia,
nola dugun zerbitzatzen hanbat gure etsaia;
Jangoikua deskonozi gure salbazalia
eta orok ezagutzen dela bidegabia.
Anhitz jendez miraz nago, neure buruiaz lehenik,
nola gauden mundu huneki hain borthizki josirik
hanbat jende dakuskula hunek enganaturik;
oranokoak igorri'tu oro buluzkorririk
eta eztute gerokoek hantik eskapatzerik.
Person'oro hil denian hirur zathi egiten:
gorpuzori usteltzera lur hotzian egoizten,
unharzuna ahaidiek bertan dute partitzen,
arima gaixoa dabilela norat ahal dagien;
hain biaje bortitzian konpainia faltatzen.
Orhituki igandian behar dugu pensatu
zenbatetan egin dugun aste hartan bekhatu;
orhit eta Jeinkoari barkhamendu eskatu,
atorra nola arim'ere aste oroz garbitu.
Bi pundutan diagozu gure gauza guzia:
hongi egin badazagu segur parabizuia,
bekhatutan hil dadina bertan kondenatuia.
Bertze biderik ezin date; hobenari begira.
Ehon ere eztakusat hain laxo den artzainik,
otsoa khentzen eztuienik bere ardietarik;
gure arimaz kargu dugu Jangoikuak emanik,
nola gobernatzen dugun batbederak so begi;
kondu hersi behar dugu harzaz eman segurki
nori baitu bere odolaz karioki erosi;
hala zinets eztazana dauke enganaturik.
Kontenplatu behar dugu pasione sainduia
eta sendi bihotzian haren pena handia;
nola zagoen kurutzian oro zauriz bethia,
huin eskuiak izaturik eta buluzkorria,
ohoineki urkaturik, nola gaizkigilia,
eta arhanzez koroaturik mundu ororen jabia;
haren gorputz prezioso eta delikatuia
gaizki eskarniaturik eta zathikatuia.
Elas! orduian nola zagoen haren a[ri]ma tristia,
haren ama maitia eta mundu ororen habia,
pena hetan ekusteaz bere seme maitia
eta hilzen begietan mundu ororen bizia.
Biotzian diraustazu gertuz, ama eztia,
zure orduko doloriak eta bihotz zauriak:
begiez nola zenakusan zure jabe handia
orotarik lariola odol preziatuia;
hek nigatik ziradela ari nuzu khonduia.
Orhit adi nola duian egin anhitz bekhatu,
heien kausaz merexitu anhitzetan hondatu,
bere miserikordiaz nola huien guardatu
eta dolu ukhen baduk bertan oro barkhatu;
eta agian hik eginen bertan berriz bekhatu.
Orhit adi Jengoikoaren majestate handiaz,
zeruia, lurra, itxasoa dadutzala eskuian,
salbatzia, damnatzia, erioa eta bizia,
estendizen orotara haren potestatia;
ezi eskapa hari ehor, dauginian manuia.
Mundu honetan badirogu batak berzia engana,
bana berzian egiatik batbedera joanen da;
nor nolako izan giren orduian ageriko da,
egin, erran, pensatuiak, ageriko guziak.
Orhit adi Jeinkoaren justizia handiaz,
nola orok behar dugun eman khondu hersia,
egin oroz rezebitu gure merexituia,
erioa dauginian, baita haren mezuia.
Ordu hartan afer date hari apelatzia,
hark ehori eztemaio oren baten ephia,
ezetare estimazen xipia ez handia;
batbederak egarriko orduian bere haxia.
Orduian zer eginen dut, gaixo bekhataria?
Arartekoak faltaturen, kontra juje handia;
abokatzen eztakike ehork haren gortian,
ogen oro publikoki agerturen orduian.
Elas, othoi, orok egin orai penitenzia,
behar orduian eztukegu gero agian aizina;
anhitz jende enganatu doa luzamenduiaz,
seguraturik ehork eztu egun baten bizia.
Gu girade egun oroz herioaren azpian;
behar dugu prest eduki gure gauza guzia,
gure gauzez ordenatu, oso giren artian,
gero eztugun egiteko hezaz azken finian;
arimaz aski egiteko badukegu orduian.
Pensa, othoi, nola gauden bi bideren erdian,
salba bano damnatzeko perileko punduian;
ehor fida eztadila, othoi banitatian;
sainduiak etziraden sarthu banitatez glorian.
Elas, othoi, hunat beha bekhatore guzia;
bekhatuiaz damnatzen du Jangoikuak munduia;
zeren hanbat bekhatutan deramagu bizia
eta guhaurk gure faltaz galtzen gure buruia?
Artzain orok biltzen ditu ardiak arratsaldian,
lekhu honerat eramaiten eguraldi gaizian;
batbederak pensa beza arimaren gainian
nola salbaturen duen hura bere finian.
Bekhatorek ifernuian dute pena handia,
pena handi, izigarri, ezein pausu gabia;
sekulakoz egon behar hango sugar bizian;
zuhur denak, hara eztohen, egin penitenzia.
Harmak erioaren kontra
Erioa jaugiten da guti uste denian
eta agian ez emanen konfesione ephia;
hirur gauza albaditu ehork ere egiaz,
nola ere hil baitadi, doha salbamenduian.
Lehen egia
O jaun hona, aitortzen dut bekhatore nizala
eta gaizki egitiaz ogen handi dudala;
nik baitzitut ofensatu bide eztudan bezala,
dolu dizit eta damu zure kontra eginaz.
Bigarren egia
O jaun hona, gogo dizit oren present honetan
goardazeko bekhaturik bizi nizan artian;
othoi, jauna, zuk idazu indar eta grazia
gogo honetan irauteko neure bizi guzian.
Heren egia
O jaun hona, gogo dizit garizuma denian
egiazki egiteko neure konfesionia,
baietare konplitzeko didan penitenzia;
othoi jauna zuk konfirma ene borondatia.
Eta hoiek egiazki ehork hala ezpaditu,
albailiaki duda gabe ezin dateiela salbu
bere bekhatuiak oro baditu ere konfesatu;
eta hala zinhets beza nahi eztenak enganatu.
Apezek ez apezpikuk ezetare aita sainduk
absolbatzen halakoaren ezein bothererik eztu;
Jangoikua bethiere bihotzera so diagozu,
guhaurk bano segurago gure gogua diakutsu;
gogua gabe hura baitan hizak oro afer tuzu,
Regla ezak egun oroz onsa heure etxia;
eure gauza guzietan emak dilijenzia;
eta eure trabailuia duian penitenzia,
Jangoikua lauda ezak gauza ororen buruian.
Honekila albaiteza bethi ere konbersa,
gaixtoeki ezin aite gaizki bezi probetxa;
berzer egin eztazala nahi ez ukeiena
ezetare falta ere hiaurk nahi duiana;
lege honi segi bedi salbu nahi duiena.
Hamar manamenduiak
Ador'ezak Jangoiko bat onhets oroz gainetik;
haren izena ez jura kausa gabe banoki;
igandiak eta bestak sanktifika debotki;
aita eta ama ohora izak, bizi izan luzeki;
ehor erho eztazala ezetare gaitzetsi;
nork beria baiezila emazterik ez hunki;
berzerena eztazala ebatsi ez eduki;
fama gaitzik eztemala lagunari falsuki;
berzen emazte alabak ez desira gaixtoki,
ezetare unhasuna, lekot bedi justoki.
Manamenduiak hoiek dira, Jangoikuak emanik;
hok begira dizagula, salba giten hegatik.
Judizio jenerala
Judizio jeneralaz nola orhit eztira,
bekhatutan bizi dira bethi bere aisira;
egun hartan gal ezkiten, aitzinetik begira,
han orduian eztukegu ehork ere aizina;
harzaz unsa orhitzia zuhurtzia handi da.
Arma! arma! mundu oro judizio handira!
Zeru eta lur ororen kreadore handia
munduiaren jujatzera rigoroski heldu da;
nola gauden aphaindurik bat bederak begira.
Manamendu igorten du mundu guzietarik
jende oro bat dakion Josafaten bildurik;
ehon ere ehor ere eskapatu gaberik
zeru eta lur guzia daude ikharaturik.
Erioa manatzen du, ezein falta gaberik
hilak oro dakatzela aitzinera bizirik,
hantik harat eztukela bothererik jagoitik;
mundu oro jarriren da bi lekutan hersirik:
glorian ezpa ifernuian; ezta eskapatzerik.
Manatzen du ifernuia handi eta bortizki
han direnak igor'itzan luzamendu gaberik,
arima eta gorputzetan nahi tuiela ikusi
eta emanen daraiela zer baitute merezi.
Jende honak, onsa pensa juje hunen gainian
nola duien guzietan potestate handia,
erioan, ifernuian, zeru eta lurrian.
Zeren dabil haren kontra, bada bekhatoria?
Gure artian haur dakusat itsutarzun handia,
nola dugun zerbitzazen hanbat gure etsaia;
Jangoikoa deskonozi gure salbazalia
eta orok ezagutzen dela bidegabia.
Harren bier emanen du sentenzia pizuia
elgarreki pena diten ifernuko garrian,
sekulako suian eta ezein pausu gabian.
Orok, othoi, onsa pensa zer den irabazia.
Egundano ezta izan, ez izanen jagoitik,
judizio hain handirik ezetare borthitzik;
sortu eta sortzekoak, hilez gero pizturik,
orok hara behar dute eskusatu gaberik.
Anhitz gauza behar dira judizio handian:
jujeak duien potestate parte ororen gainian,
demandantak erran dezan bere kausa egiaz,
baietare defendentak bere defensionia;
porogatu datenian nork dukeien zuzena,
sentenziaz eman dezan jujiak nori beria.
Egun hartan juje date mundu ororen jabia,
baitu ororen gainian potestate handia;
akusari bera date eta konzienzia;
bekhatu oro publikoki ageriko orduian.
Bekhatoren kontra date orduian mundu guzia,
zeren duten ofenditu haien kreazalia;
ordu hartan ixil dauke triste bekhatoria;
orotarik zerraturik daude pausu guziak.
Juje jauna iraturik egonen da gainetik,
irestera aphaindurik ifernuia azpitik,
etsai gaitza akusatzen ezkerreko aldetik,
bekatuiak eskuinetik minzaturen publiki:
«hire kontra heben gituk, ihaurorrek eginik».
Gaizkienik kontra date konzienza barnetik.
Estalzeko ez izanen ehon ere lekhurik;
agertzera nork eginen ordu hartan bathirik?
Mundu oro egonen da haien kontra jarririk,
sainduak ere ordu hartan oro egonen ixilik,
jujeak ere ez enzunen ezein ere othoiik;
egun harzaz orhit giten, othoi, hara gaberik.
Non dirate egun hartan hebengo jaun erregiak,
duke, konde, markes, zaldun eta berze jaun nobliak
eta haien armadako gizon sendoen balentiak?
Ordu hartan baliako guti haien potenziak.
Jurista eta theologo, poeta eta doktoriak,
prokurador, adbokatu, juje eta notariak?
ordu hartan ageriko klarki haien maliziak
eta guti baliako kautela eta parleriak.
Aita saindu, kardenale, aphez eta prelatuiak?
Berez eta ardi oroz eman behar han konduia;
egun hartan handiena izanen da erratuia
eta bardin jujaturen handia eta xipia.
Afer date egun hartan hari apelatzia,
ehon ere eztazagu jaunik bere gainian;
malizia gaitzi zaika eta maite egia.
Elas, othoi, orok egin orai penitenzia,
egun hartan gero eztugun egiteko handia.
Seinaliak jinen dira aizinetik tristerik;
elementak ebiliren oro tribulaturik,
iguzkia, ilhargia odoletan etzinik,
itxasoa samurturik goiti eta beheiti,
hango arrainak iziturik ebiliren jalgirik.
Eta lurra izigarri oro ikharaturik,
zuhamuiek dakartela odolezko izerdi;
tenpestatez, igortziriz, aire oro samurrik;
mendi eta harri oro elgar zatikaturik;
mundu oro jarriren da suiak arrasaturik.
Juje jaunak manaturen bera jaugin gaberik
gauza oro tsahu dezan behin suiak lehenik
satsu eta kirats oro dohen mundu guzitik
eta hala jarriren da lur guzia errerik.
Tronpeta da minzaturen munduguzietarik
hilak oro jaiki huna zuien hobietarik
arima eta gorpuzetan oro bertan pizturik
orok hara behar dugu eskusatu gaberik.
Iustu oro iganen da hertan goiti airian
Eta egonen eskoinetik jujearen aldean
Bekatoreak dolorezki sugarrian lurrian
Hariketa danzuteno sentenzia gainian.
Dagoenian jende oro aizinian bildurik
Iauginen da rigoroski sainduieki zerutik
Iosafaten egonen da airian gora jarririk
Bekatorer eginen du arrangura handirik
Haren hizak ezarriren oro erdiraturik.
Hartu nahi zuienian pasione saindua
Haren kontra jin zenian armaturik jendia
Hiz huts batez iziturik egozitu lurrian
Iuiazera dauginian majestate handian
Nola eztu lotsaturen ordu hartan munduia.
Erranen du bekatorer dolorezki orduian
Nizaz ezineten orhit bizi zinetenian
Hanbat ongi nik eginik zuier zuien mendian
Esker honbat ukhen eztut zuieganik bizian.
Zer ere hon baituzuie oro dira eniak
Gorpuz eta hon guziak baietare arimak
zuiendako egin ditut lurra eta zeruiak
Iguzkia ilhargia eta fruktu guziak.
Suiak bero hurak tsahu hats hartzeko airia
Ainguruiak zuien goarda ararteko sainduiak
zuiegatik ezarri dut gero neure bizia
Hoiegatik orogatik zer da zuien pagia.
Ikusirik anhizetan beharrian pobria
Eri gose egarria eta buluzkorria
Ene izenian anhizetan galdeginik limosna
zuiek ukhen baituzuie hezaz guti ansia.
Bai erhoki konplazitu ene kontra etsaia
Demonio haragia baietare munduia
Orai dela zuiendako maradizionia
Ifernuko suia eta jagoitiko nekia
Eta zuien konpainia demonio guzia.
Ezta anhiz luzaturen etsekuzionia
Bertan date irekiren lurra oren berian
Su hareki iretsiren oro bere barnian
Haur izanen bekatoren undar irabazia.
Elas nola izanen den heben damu handia
Damu handi izigarri remedio gabia
Hanbat jende sekulakoz damnaturen denian
O jaun huna zuk gizazu othoi hantik begira.
Beretara izuliren ditu gero begiak
Goazen oro elgarreki ene adiskidiak
Bethi eta sekulakoz gauden ene glorian
Desir oro konpliturik alegria handian.
Hantik harat ezta izanen bi erretatu baiezi
Damnatuiak ifernuian bethi dolorereki
Salbatuiak Jeinkoareki bethi alegeraki
Iangoikuak dagiela gure partia hoieki.
Zeruia ezta ebiliren hantik harat jagoitik
Iguzkia egonen da orienten geldirik
Ilhargia ozidenten begiz begi jarririk
Egun honek iraunen du eben eta jagoitik
Alabana ez izanen heben gauza bizirik.
O jaun hona zu zirade gure kreazalia
Bekatore bagirere oro gira zuriak
Gure faltaz gal eztadin othoi zure egina
Bekaturik garbizazu othoi gure arimak.
Baldin erideiten bada gutan falta handia
Are duzu handiago zutan pietatia
zuretarik giren othoi egiguzu grazia
zure ama anderia dakigula balia.
Orazionia
Abe maria anderia grazia oroz bethia
Ieinkoaren ama birjen berak ordenatuia
Zeru eta lur ororen erregina dignia
Bekhatoren aduokata eta konfortaria.
Ni zugana niatorkezu bekatore handia
Karioki othoizera zu zakiztan balia
Digne ezpaniz aipazera zure izen sainduia
Ez jitera aizinera zeren bainiz satsuia.
Miserikordiaz bethe ziren andere handia
Enazazula othoi iraiz eta ez menosprezia
zuk gibela badidazu elas ama eztia
Ordu hartan diakusazut galdu neure buruia.
Hanbat nuzu gauza orotan ni berthute gabia
Oren oroz bekatutan nabilena galduia
Eta bethi erratiua nola ardi itsuia
Mundu hunek haragiak bethi enganatuia.
Zu baitzira grazia ororen ama eta iturburuia
Berthute eta hon guzien thesorera handia
Egundano bekatutan makulatu gabia
Berthutetan segizeko egidazu grazia.
Zutan dago bekatoren remedio guzia
Speranza osagarri eta salbamenduia
zuk gibela demazuna nola baita galduia
zure gomenduian dena halaber da salbuia.
Ieinkoak zuri eman dizi potestate handia
Haren ama ziren gero ama ere maitia
Zeru eta lur orotan duzun hanbat balia
Zer zuk galde baitagizu den konplitu guzia.
Eta zure eskutik duten bertze orok grazia
Eta salba zuk dezazun zuri gomendatuia
O andere exzelente ezein pare gabia
Salbatuietarik nizan egidazu grazia.
Zuri gomendazen nuzu hila eta bizia
Neure gorpuz eta arima eta dudan guzia
Othoi behar orduietan ku zakizat balia
Eta othoi zuk goberna ene bizi guzia.
Eta irabaz ieinkoaganik indar eta grazia
Bekatuiez egiteko unsa penitenzia
Eta gero berthutetan deramadan bizia
Eta egin gauza orotan haren borondatia.
Begira othoi meskabutik ene gorpuz pobria
Bekatutan hil eznadin egidazu grazia
Sekulakos damnaturik enoian galduia
Bana zure eskutik dudan salbazeko bidia.
Eta gero dauginian ene eriozia
Arimaren partizeko oren izigarria
Ordu hartan behar baitut eman kondu hersia
Egin oroz rezebitu neure meretsituia.
Eta ez iakin lehen gaoian non daten ostatuia
Ez etare zu ezpazira nor dakidan balia
Ordu hartan hel zakizat othoi ama eztia
Ararteko leial eta neure aiutaria.
Othoi zure gomenduian har arima tristia
Ordu hartan io eztezan ifernuko bidia
zure seme iaunareki egidazu bakia
Bekatuiak barkhaturik didan parabizuia
Eta nik han dakusadan zure begitartia
Eta sainduieki lauda haren majestatia
zeren unsa orhit ziten nizaz ama eztia
Gogo honez erranen dut zuri abe maria.
Orazione haur derrana andredona maria
othoi gomendatu duzun bila eta bizia.
|