www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aphezen dretxoak eta eginbideak eletzionetan
Laurent Diharasarri
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Aphezen dretchoac eta eginbideac eletzionetan, Laurent Diharassarry. Laserre liburu egilearen baithan, 1890.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESKUALDUN MAITEAK,

 

        Aphezek deus ikustekorik ez dutela eletzionetan, aphezek beraz ez dutela eletzionetan deus erran ez egin behar, zenbat aldiz ez duzue aditu! Gezur hori egia izaitea ongi nagi bailukete erlisionearen etsai guziek! Bainan gezurra dela, hala dela beti eta beti hala izanen dela, nasaiki frogatu diote, duela hilabetetsu bat, Deputatuen Ganbaran, Murde Freppel, Angereko jaun aphezpikuak. Jaun hori Frantziako aphezpikurik famatuena da, hedadura eta jakitate handiko gizona, zaintzatzaile ederra eta garbia.

        Ez ditake harrek baino hobeki erakuts, zer dretxo eta zer eginbide dute aphezek eletzioneri buruz. Eta horra zertako nahi izan diozkatedan haren erranak eskual-herriko boz emaileri irakurrarazi. [...] hunek dakharzka eskuararat itzuliak, ez nahi bada hitzez hitz, bainan bizkitarean diren azal-bezala, xuxen xuxena, deusetan ere [...]kurtu gabe.

        Bertzalde nere lana Murde Freppeli berari ezagutarazi diot, hitzez hitz, xehe xehea frantsesez ezarririk; galdegin diot lan horren hedatzeko baimena; eta huna zer ihardetsi dautan:

 

        «JAUN ERRETOR MAITEA,

        »Ongi gogotik onhesten dut, eskuatarat itzulirik heda detzazun Deputatuen Ganbaran, kasuak hala emanik, adiarazi izan ditudan solasak, erraiteko zer dretxo eta zer eginbide duten aphezek eletzioneri buruz. Gauza ona eta beharra da, boz emaile giristino guziek ezagut dezaten irakaspen hori. Irakaspen hori hain segura eta hazkarra da non, orain arterainokoan, nihor ez baita kordokatu beharrez abiatu ere. Noiz eta ere guziek, beren eginbidea duten bezala, irakaspen horrek dakharkena eginen baitute, orduan orai ez bezala izanen da gure Frantzia.

        »Laudorioak darozkitzut, jaun erretor maitea, egin duzun lanarentzat, eta gelditzen naiz bihotzetik zure zerbitzari.

        »Ch. Emile Freppel,

        »Angereko aphezpikua.»

 

        Eskerrak diozkut Angereko jaun aphezpikoari letra eder horrentzat; letra hori gu guzientzat argi eta indar berri bat da.

        Eta orai, Eskualdun maiteak, har zazue papertto hau fidantziarekin; irakur zazue artharekin; ordutik, segurki jakinen duzue zoin diren aphezen dretxoak eta eginbideak eletzionetan.

L. DIHARASARRI,

Kanboko erretora

 

aurrekoa hurrengoa