www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Loiolako oroitza txiki bat
Jose Ignazio Arana
1888

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Loyola-co oroitza txiki bat, J.I. Arana-coac. 2-n aldiz: Lopez-en moldiztegian, 1888.

 

 

aurrekoa hurrengoa

I.
LOYOLA ZAR DA
ORAINGOAREN BERRI ZERBAIT,
BERE JAUN ETA
BURUZAYEN IZENAKIN

 

        Ala San Inazioren aitaki-etxea gaurdanean eder da jaieraki «Loiolako Etxe Santua» deritzaiona, nola amarena Azkoitian Balda izenarekin arkitzen dana, txit nobleak dirade biyak Gipuzkoan, Aide Nagusienetakuak deitzen ziranak, eta eziñ-oroi-alako anziñatasunekoak.

        Loiola-etxe txit agurgarriari ditxekanez, onen kondairatxoa bi denboralditan erdibitzen da berezki; zeñak izenda giñazke Loiola Jaundarra eta Loiola Erlijiosoa. Lenengoak beragantzen du Oñaz ta Loiolako Jaunen kondaira, amairugarren eunkidatik asita 1682 urteraño, zeñetan asi zan Alkartegi Errealaren egitea, eta Etxe-Santuaren donagurtza bereziya, bertan S. Inazioren semeak bizi ziradela; bigarrenak berriz etxegintza artatik gaurdarañokoa.

        Oñaz-ko bereki-etxe anziñenetakoa, zeña Oñez da Oiñiz-en izenarekin ere izkribu zarretan arkitzen baida, Aita Henao-k dionez, Azpeiti mugapean Loiola inguruko mendi Oñazmendi-n zegoan, Oñaz bereko San Juan Ermita oraindik dirauenaren onduan. Oñaz ta Loiolako Martin Garzia San Inazio beraren anai zarrenak, bere ezkutu ta armarrietan garaitokiya Etxenausi Oñazkoarenai ematen diyo, ura dala bere aitonetakoa esanaz.

        Aitatu degun A. Henaoren da beste agirikaietatik moldatu degu onako amazortzi Jaunen izen-illera au, zeñak Loiola-etxe ta gaztelukotzat ezagutu izan diran.

        Garai artan bi kapilla zeuzkaten Loiolako Etxe Donean bizi ziranak; txikitxo bat erdiko bizitzan, eta beste aundiago bat goikoan. Bietako kapillautzat 1682 baño leenago izendatubak, bi bakarrak gaurdaño azaldu ditugu; bata, era berean Azkoitiko Alkartegian Erretore zan Aita, eta geroago beste Apaiz jaun bat. Oien biyen izenakin asitzen degu bada ondorengo izentegia, edo

 

 

Amairugarren eunkidatik asita,
Loiolako Etxejaunen erreskada

 

        1. Lope de Oñaz. 1180

        2. Garzia Lopez de Oñaz. 1221

        3. D. Lope Garzia de Oñaz y D.ª Ines de Loyola. 4261

        4. D. Juan Perez y D.ª Ines de Loyola. 4280

        5. Jaun Juan Perez de Loyola y doña Maria Perez de Loyola. 1321-1344

        6. D. Beltran Yañez de Loyola y doña Ochanda de Leete. 1387-1402

        7. D. Lope Garzia de Lazcano y doña Sancha Yañez de Loyola. 1418

        8. Juan Perez de Loyola y D.ª Sancha Perez de Iraeta. 1438

        9. Beltran Yañez de Oñaz y Loyola y D.ª Marina Sacra de Licona y Balda. 1467-1507

        10. Martin Garzia de Oñaz y Loyola y D.ª Magdalena de Araoz. 1498-1538

        11. Beltran de Oñaz y Loyola y doña Juana de Recalde. 1538

        12. D. Juan de Borja y Aragon y doña Lorenza de Oñaz y Loyola. 1552-1587

        13. D. Pedro de Centellas y Borja y D.ª Leonor de Borja, Oñaz y Loyola. 1585-1613

        14. D.ª Magdalena de Borja Oñaz y Loyola, hermana de D.ª Leonor. 1614

        15. D. Pedro de Zuazola Oñaz y Loyola y D.ª Maria Nicolasa de Eguiguren. 1626-1644

        16. D. Matias Ignacio de Zuazola Oñaz y Loyola y D.ª Ana de Lasalde. 1668-1676

        17. D. Jose Ignacio de Zuazola Oñaz y Loyola. 1663-1677

        18. D. Luis Enriquez de Cabrera y doña Teresa Enriquez de Belasco y Loyola, Marqueses de Alcañizas y Oropesa. 1678-1681

 

        Andre Markes Alcañizes-ko ta Oropesa-k seniberetu zuen Loiola-etxea, On Jose Inazio Zuazola-koa il zanean, zeren zetorren Martin Garzia Loiola-tar Jaunagandik; au alabaña, San Inazioren illoba, aren anai zaarrenaren semea zan, Txile ta Peruko irabazkidetan otsandikoa, eta Peruko Buru-agintari edo Enperadore azkenengoaren arreba batekin ezkonduba, zeñen ondorengoak baidirau Markes Alcañizazko ta Oropesak. Seniparte berri au artuta andik pixka batera, 1681-garren urtean, Errege Guziozkiro Carlos bigarrenaren ama zan, Doña Mariana Austriatar Españako Erregiña goiargidotarrak eskatu zion beretzat Andre Markesari etxe-berezkoi Loiolakoa, Jesusen Lagundi edo Konpañiari emateko asmoarekin, an onek, aspaldi nai zan bezala, Alkartegio aundi bat egiñerazo zezan. Lendabizi Andre Markesak emaitza au egiteko zailtasun pixka bat bazedukan; bañan gero, nola oraindik semerik etzedukan, agindu zuen emate ura egingo zuela, baldiñ Jainkoak seme bat ematen bazion, bere aide done Inazioren bitartez; eta ala andik bederatzi illabetera, opa zuen seme bakarrak izan zuben, zeñari izena jarri zioten On Luis Enrikez Cabrerakoa. Bere eskañia leialki bete zuen, eta eskuratu zion benetan Erregiñari, eskatzen zan dana-guzia, baña erabide on batzuekin; leenengo, Eliz-atariko etxarpegi gañean, Erregeren armarripian, ipiñi zitezela nabarrietan, izkira, bere emate libre gogo onezkoa adirazten zutenak. Eta orregatik gaurko egunean bertan erregezkutuaren azpian irakurten da onako au:

        «Jaun da Andre bikañenetako On Luis Enrikez Cabrerakoak eta doña Teresa Enrikez Velascorena Alkañizezko Markesak, Erregiña Dª Maria Ana Austriatarrari gogo-berekiz Etxe-Santua eta bere patroitza eman zioten 1681-n urtean».

        Beste erabide leenenkoi batzuek ere jarritzen ditu bere Loiolaren agerbide 1851-an argitaratuan Ikasola-errealeko etxegille-maixu Don Fernando José Etxeberriakoak.

        Gañera-berriz, Erregiña Doña Maria Ana Austriakoak baimen berriya edo emaitza aldeaurrez Jesusen Lagunkidari 1682-n urteko otzaillaren 19an egiten ziola, au bear ziran zuzenbide danakin, bertatik gaut Etxe Santuba deitzen dan Etxeberekiaz eta Alkartegi-erregekia altxazitzeko bearren zirren lur-ingurubaz jabetu zan, Aita Miguel Lazkibarkoaren bidez, zeña une artan Azkoitiko Bizietxeko Buruzai bai-zegoan. Etxe-Santuban bada leenengo aldiz 1682-n urteko Abuztuaren 14-an asita, bizi izando ziran lau Jesuita, oetako bat eta are bikañena zalarik A.B. Jeronimo Cordobakoa, zeñak edergarritu ta aberastu zuen asko Kapilla nausiyena, iritxirik ere gañera 1689-garren urtean bertan asiazitzea, gaur bertan miresten degun Eleiza baliotsua.

        Loiolako Etxejaunak zeuzkaten Capillagatik, ango Kapillau izandu ziraden Apaizen artean 1682ko urtea baño leenagokorik, gaurdañokoan bi besterik arkitzen ez ditugu; eta oien izenakin asitzen degu ondoren izentegia, edo

 

 

Loiolako Etxe-Santu eta
Biltegi Jesusen Lagundikoan
izandako Buruzagi ta
Kapillauen erreskada

 

        1655: P. Juan Bautista de Santiago (desde Azcoitia.)

        1671: P. Martin de Usabaraza, Pbro.

        1682 á 1683: P. Miguel de Lazquibar, i tambien de la Residencia de Azcoitia.

        1683 á 1685: P. Pedro Jerónimo de Córdoba.

        1685 á 1686: P. Miguel de Lazquibar.

        1686 á 1688: P. Andrés de Zupide.

        1688 á 1689: P. Martin de Ibarra.

        1689 á 1692: P. Francisco de Alesson.

        1692 á 1695: P. Francisco Ballesteros.

        1695 á 1702: P. Andrés de Zupide.

        1702 á 1707: P. Fernando Navarrete.

        1707 á 1709: P. Manuel Atanasio de Olano.

        1709 á 1711: P. Francisco de Necolalde.

        1711 á 1715: P. Pedro Caballero.

        1715 á 1719: P. Salvador de Rivadeo.

        1719 á 1734: P. Francisco de Baza.

        1734 á 1739: P. Juan Escon.

        1739 á 1741: P. Luis de Meneses.

        1741 á 1743: P. Cárlos de Olarte.

        1743 á 1748: P. Francisco Javier Perez.

        1748 á 1763: P. Fernando Ibañez.

        1763 á 1765: P. Antonio Javier Perez

        1765 á 1767: P. Juan Bautista de Mendizábal.

        1767 á 1796: Misa los domingos sin capellan fijo.

        1796 á 1806: P. Agustin de Sanz-berro, Abad de los PP. Canónigos Premonstratenses de Urdaz.

        1806 á 1816: Misa los domingos sin capellan fijo.

        1816 á 1820: P. Faustino Arévalo.

        1820 á 1821: P. Pedro de Goia.

        1821 á 1823: Misa los domingos sin capellan fijo.

        1823 á 1824: P. Diego de Goitia.

        1824 á 1827: P. Juan de Cortazar.

        1827 á 1831: P. José de Etxezarraga.

        1831 á 1835: P. Angel Vicente Zabaleta.

        1835 á 1836: P. José Etxezarraga.

        1836 á 1839: P. Manuel Gil.

        1839 á 1841: P. José Tellez.

        1841 á 1842: Misa los domingos sin capellan fijo.

        1842 á 1843: P. Frai Alejo de Erausquin, Franciscano llamado Praille txikiya.

        1843 á 1852: P. Francisco de Abasolo, Prior Agustino.

        1852 á 1855: P. Antonio Morey.

        1855 á 1857: P. Andrés de Artola.

        1857 á 1858: P. Pedro Portes.

        1858 á 1860: P. Leonardo Olano.

        1860 á 1862: P. Domingo Olascoaga.

        1862 á 1868: P. Pedro Portes.

        1868 á 1871: P. José María de Garciarena.

        1868 á 1869: P. Martin de Goicoechea.

        1869 á 1871: P. Martin de Aurquia.

        1871 á 1873: Ningun capellan y sin misa aun en los domingos, por órden del Marqués de Rocaverde.

        1873 á 1876: P. José Maria Garciarena.

        1876 á 1877: Sin capellan alguno fijo.

        1877 á 1880: P. Venancio de Legarra.

        1880 á 1883: P. Blas de Olano.

 

aurrekoa hurrengoa