www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Loiolako oroitza txiki bat
Jose Ignazio Arana
1888

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Loyola-co oroitza txiki bat, J.I. Arana-coac. 2-n aldiz: Lopez-en moldiztegian, 1888.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LOYOLAKO
OROITZA TXIKI BAT

 

        Iraurgiko ibar erdian, Urola ibaiaren ertzean, gure aurrekoak utzi diguten jaiera ta kristautasunaren oroimen miragarri au, edo Loiola deritzaiyon, nabarrizko etxekida andi ta galanta begiztatzen da gomuntatzean; iru gauza, berez bezala, bururatzen zaizka pensalari on bati; eta dirade, anziñako aitakietxe ta jauregiya, oso-oso oraindik, altiste baliozko bat bezala, Alkartegi erreal da andikoiaren barruban dirauena; Alkartegi bera bere egal biyak zabalik, arranoaren gisan, beraren barruski ta koroitzat Eleiza leundu biribilla kupoi urreztatuarekin dauzkala; eta ondoren kristau arte aiñ miraritsu orren erakai nausiya, edo leku agurgarri onetako Seme argidotarra, «Loiolako San Inazio, Jesusen Lagundiaren Moldatzallea».

        Ori albistatzen dutenen irakaste protxuskorako, eskaintzen degu «Loiolako oroitza txiki au».

 

aurrekoa hurrengoa