www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Liburutxoa
Jose Ignazio Arana
1870

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen Biotz Sagraduco Billera-Santu edo Congregacioaren gañeco gauza cerbaitzuec dacazquien Liburuchoa. Viuda de Egaña e Hijos, 1870.

 

 

aurrekoa  

BIGARREN PARTEA

 

JESUSEN BIOTZARI KANTA ETA ALABANZAK

 

 

LENENGO KANTAK

 

        Eztago zerura

        Beste biderik

        Jesusen Biotza

        Bezelakorik.

 

Zeruko gloria

Grazia egiñik,

Lurrera etortzen da

Biotz artatik.

 

        Eztago zerura...

 

Aita Betikoa dago

Begira goitik,

Bere ispillu eder au

Ikusteagatik.

 

        Eztago zerura...

 

Espiritu Santu.

Guzia andik,

Aitak ematen du

Semeagandik.

 

        Eztago zerura...

 

Jaungoikotasuna

Dago or jarririk,

Biotz ori Jargoi

Eder egiñik.

 

        Eztago zerura...

 

Zerua ta lurra

Daude arriturik,

Biotz eguzki eder

Argi orregatik.

 

        Eztago zerura...

 

Birjiña Amak ez du

Beste atsegiñik,

Biotz onez baño

Andizigorik.

 

        Eztago zerura...

 

Aingeruak daude

Zeru guztitik,

Biotz eder oni

Onde iritzirik.

 

        Eztago zerura...

 

Jesusen Biotza

Begiraturik.

Guretzat ez dauka

Errukia baizik.

 

        Eztago zerura...

 

Paradisu au dauka

Beti zabalik,

Pekatarientzat

Itxi gaberik.

 

        Eztago zerura...

 

Naizute, Kristauak,

Sartu bertatik?...

Zerurako ez dago

Bide obeagorik.

 

        Eztago zerura...

 

Ate au idiki ta

Gu zartzeagatik,

Sakramentu orretan

Dago itxirik.

 

        Eztago zerura...

 

Gau ta egun daukagu

Beti bakarrik,

Jatxi barrez ere

Guri zerutik.

 

        Eztago zerura...

 

Gurutze santua

Dauka gañetik,

Arantzak ta llagak

Alde guztitik.

 

        Eztago zerura...

 

Su-gar amorezko

Naigabezkotik

Konsolatzeko iñor

Ez du lagunik.

 

        Eztago zerura...

 

Amorez ta penaz

Ta oñazez illik

Nola daukazute

Orren azturik?...

 

        Eztago zerura...

 

Beraz ez du izango

Alibiorik,

Gure biotzak bere

Egin bagerik!

 

        Eztago zerura...

 

Fedez ta amorioz

Biotz guztitik

Jesus geratzen da

Oso alaiturik.

 

        Eztago zerura...

 

Ori eskatzen digu

Bere aldaretik;

Billa dezagula

Gure onagatik.

 

        Eztago zerura...

 

Iger dabillenak

Jesus-engandik

Gero ez du izango

Zeruko aterik.

 

        Eztago zerura...

 

Ez dago munduban

Bezte biotzik

Gureak artzeko

Bere parerik.

 

        Eztago zerura...

 

Biotzen Jabea!

Arbitz emendik

Guzien biotzak

Bereagatik.

 

        Eztago zerura...

 

Or iduki bitza

Bere aldetik

Zera eder orretan

Onde gorderik.

 

        Eztago zerura...

 

Adora dezagun

Gu irabazirik

Biotz Santu ori

Oraiñ ta beti. Amen.

 

                        (A. Kardaberaz-enak)

 

 

BIGARREN KANTAERA

 

Jesus onaren Biotz maitea!

Gauza bat arren indazu;

Zugandik iñoiz aparta ez nadiñ,

Zuregan artu nazazu.

 

Eziñdu ez iñork esango, Jauna,

Eztakiela bidea:

Soldaduaren lanza gogorrak

Idiki ezkeroz atea.

 

Kanpoko lore guziak baño

Ederragoa izanik

Zergatik, nere lore ederra,

Zaude arantzaz beterik?

 

Alde guztitik artzen zaituzte

Arantzak eta gurutzeak;

Oyek dirade lur gaizto onek

Eman dizkitzun loreak...

 

Idikirikan zure Biotza,

Sartu nai nazu Zeruan:

Zeru orretan nai det nik bizi

Orduan, eta puntuan.

 

Sakramentuan katibu daukat,

Ai! nere Erredentorea

Amorioaz: Ezta besterik

An preso daukan katea.

 

Santuen gozo, Santuen sari,

Santuen zori-on guzia,

Biotz onetan gorderik dago

Santu guzien gloria.

 

Amorioaz amorioa

Pagatzen bada munduan,

Zori onean ordaña naizu

Nigandik, Sakramentuan.

 

Pena bat beti idukiko det

Len Zu ez ezagutuaz:

Atzera-penak aztuko ditut,

Aurrera Zu billatuaz.

 

Oraiñ daraño ibilli banaiz

Gurutzeagandik igesi:

Gurutze orretan josirik nai det

Betiko zurekin bizi.

 

Egondu bada nere biotza,

Bizi guztian idikia,

Zu artu eta idukiko det

Beste guzienzat itxia.

 

Au da, Jabea, ill arteraño

Ematen dizudan itza;

Au ausi baño lenago, Jauna,

Galduko nuke bizitza.

 

                        (A. Kardaberaz-enak)

 

 

JESUSEN BIOTZAREKIKO
BEDERATZI LANBIDEAK
ZORTZIKO ETA LAUKOETAN

 

Lenengoa.— I. ERAGILLEA

 

O Biotz Jainkozko ta

Maitagarriena!

Ai! Zu amatzen garturik.

Neroni lenena,

Eskeñi albanizuke

Danik sutuena,

Gizon guztiak duten

Amoreik piñena!...

 

Arren, lagun zazute,

Jargoi Aingeruak,

Su-gar oyek ditezen

Izan zabalduak:

 

Ta egizu zuk: Jesusen

Txit Biotz maitea!

Zure ainbeste mesedez

Gizona az aaztea.

 

II. ZUZENTZALLEA

 

O ze miñantz ta pena

Nere Jesus ona!

Bada aiñ gutxi da oroitzen

Zu amatzeaz gizona!

Dirudi ofenditzeko

Dagola itxodana

Zure Jainkozko Biotz

Aldarean dagona!

 

Aingeru-Almentzu ederrak!

Lagun zadazute:

Damu onezko negarrez

Urtu nazazute:

 

Bai, Jesusen Biotza,

Barka bear diguzu:

Beti gaurtik aurrera

Zureak gaituzu.

 

III. ADORATZALLEA

 

Jesusen Biotz eder

Animen Artzaya,

Diguzuna guztioi

Betiko onginaiya!

Gu amorez zututzeko

Zerade ardagaya;...

Geitu bedi arren gugan

Zu adoratu naya.

 

Adoratu ditzagun,

O Aingeru-Jabeak,

Jesusen Biotzaren

On paregabeak.

 

Agur bai, Jesus, agur:

Zure Biotzean

Nai degu bizi oraiñ da

Betitasunean.

 

IV. MAITATZALEA

 

Nola ez, Jesus, zatitu

Naigabez biotzak

Zuganonz ikusirik

Gizonak aiñ otzak!

Jesus! zure mesedeai

Aiñ gerade arrotzak

Ze, amorez gartu bearrez,

Beti gaude izotzak!...

 

Bai, Jesus, egingo det

Alegiñez lana

Bildutzeko gizonen

Biotzak zugana.

 

Lagundu zaiguzute,

Serapiñ Sutuak,

Sututzeko Jainkoaren

Amorez munduak.

 

V. IKASLEA

 

Dezu, Jesus, Biotza

Zeru ta lurrean

Parerikan gabea

Jakintasunean!

 

Aurrerazi gaitzatzu

Zeruko bidean,

Eta egi betikoai

Zintzo jarmitzean.

 

Aingeru-Jakintiyak,

Lagundu erregutzen,

Ta Jainkozko jakintzaz

Mundua argitutzen.

 

Erreguz alkarturik,

Lan egin dezagun,

Jakiñezenak ere

Zerura ditzagun. Amen.

 

VI. JAUSKAÑIYA

 

O Jesusen Biotza

Gizon maitakorra,

Zeñagati artu dezun

Eriotz gogorra!

Nai dizut guztien ordez

Nik pagatu zorra,

Eskañirikan beintzat

Nere biotz dollorra...

 

Zure Biotz erdiko

Jauskañi ederrakiñ

Bat egiten naitzatzu

Zeru-Bertuteakin.

 

Barkatu deigula arren

Aita Betikoak,

Yori isuririkan

Grazi Jainkozkoak.

 

VII. SERBITZARIA

 

Amoriozko kates

Gugatik loturik

Sakramentuan zaude,

Jesus, humildurik.

Nola gu ez gera egongo

Zurekin pozturik?...

Eta, ez daude guztiyak

Zureganaturik?...

 

Goiaingeru galayak,

Lagun zaiguzute,

Jainkoarenak biotzak

Izan bear dute.

 

Zeregana gaitzatzu

Bai, Jesus maitea;

Libretasun onena

Da zu serbitzea.

 

VIII. ERREGUZALEA

 

Jesusen Biotz gozo,

Erruki utsa bera,

Gure amorez jetxia

Zerutik lurrera!

Nora egatu gureak

Ezpada zurera,

Aingeru ta gizonen

Gordairu ederrera?...

 

Zuregana gatoz bai

Grazi guztien eske;

Aingeru goardakoak

Lagun zaiguzute.

 

Arren barkazioa,

Jesus, biziyentzat,

Eta Purgatokiyan

Dauden animentzat.

 

IX. ZELATARIA

 

Biotz guzti-guztien

Euzki ta ispillua,

Gure amorezko garrez

Labe goritua!

Ai, Jesus, gar oyekin

Baneuka mundua

Oso zuganatzeko

Dana inguratua!...

 

Besteak zuregantzen

Zelatari piña,

Bai, Jesus, egingo det

Gaurtik alegiña:

 

Aingeru Lenenkoiak,

Neri arren lagundu,

Jesusen gloria dediñ

Zabal munduz-mundu. Amen.

 

 

JESUSEN BIOTZ SAGRADUARI
BESTE KANTALDI BATZUEK

 

        O Biotz Santu

        Maitatiya!

        Zu gure Errege

        Jaun aundiya...

 

Guazen, Kristauak,

Aiñ da Munduan

Nola Zeruan

Agurgarri...

 

Guazen guk ere

Adora zagun

Ta alaba zagun

Biotz ori...

 

        O Biotz Santu...

 

Suturik zaude

Beti gizonen,

Naiz gaiztoenen

Amorean.

 

Zergatik, Jauna

Su-gar biziak

Dauzkatzu itxiak

Biotzean?

 

        O Biotz Santu...

 

Zu zera, Jesus,

Maite maitea,

Nere Jabea

Ta Jainkoa.

 

Natorkizu ni

Naigabeturik,

Ta oso humildurik

Zere aurrera.

 

        O Biotz Santu...

 

Zabal itzatzu

Gar eder oyek,

Lurreko loyek

Kiskaltzeko.

 

Begira, Jauna,

Gaistoen lana;

Ai dira aldana

Gaitzerako...

 

        O Biotz Santu...

 

 

Zure amoreek

Nola du eraman

Munduak da aman

Oztasunak?...

 

Ezpañak beiñzat

Erruki zaite

Lur gure maite

Zuk emanaz.

 

        O Biotz Santu...

 

Atoz onera

Zere jargoya

Zerurakoya

Paratzera.

 

Zu zera Errege

Nausi ta Jabe;

Bizi zu gabe

Gu eziñ gera.

 

        O Biotz Santu...

 

Zu, Biotz gozoa,

Zera Aingeruen,

Eta Santuen

Alegriya...

 

Noiz ote dizut

Nik ezarriko

Beti betiko...

Bai! begiya!...

 

        O Biotz Santu...

 

Adiskidetzaz

Niganatzera

Zere Biotzera

Natorkizu.

 

Sar nazazu erren

Barrunbe oyetan

Ta eunki guzietan

Zurea nazu.

 

        O Biotz Santu...

 

Ortxe egarria

Kendu nezake...

Nork au dezake

Zuk ez bestek?...

 

Bai, nere Jesus,

Da nai nerea

Bizi ta iltzea

Zure amorez...

 

        O Biotz Santu

        Maitatiya!

        Zu gure Errege

        Jaun aundiya...

 

 

II.

KOMUNIOA EMAN DENBORAN
KANTATZEKO ITZNEURTUAK

 

Zure Gorputz txit Santua

Izan bedi gure lagun,

Berekiñ aurki dezagun

Bildur gabe Zerua.

 

Zure Gorputz txit Santua

Indarra da makalentzat,

Janaria sendoentzat,

Da bekatarien ona.

 

Zure Gorputz txit Santua

Da gozo paregabea,

Da osasuna ta pakea,

Da animaren bizitza.

 

Zure Gonputz txit Santua

Da usai-eder Zeruzkoa,

Garaitzen duena nardoa

Eta Taborko lora.

 

Zure Gonputz txit Santua

Da biotzen bizileku,

Non arkitzen duten leku

Zu amatzeko, o Maitea!

 

Zure Gorputz txit Santua

Autatuenzat dezu abiya,

Nun duten bizigarriya

Zure maitetasuna.

 

Zure Gorputz txit Santua

Jan dezagula eriotzan,

Ill arte zere amorean,

O Jesas maitatsua!...

 

 

III.

ATZEN-AGURRA
JESUSEN BIOTZ SAGRADUARI

 

        KORUAK

Agur Jesusen Biotza

Gure bizilekua!...

        ERRIYAK

Bekar, Jesus txit laztana,

Bekar bendiziyua.

        KORUAK

Agur Jesusen Biotza

Gurutzez zamatua!

        ERRIYAK

Bekar, Jesus txit laztana,

Bekar bendiziyua.

        KORUAK

Agur, Jesusen Biotza,

Gugatik zauritua!

        ERRIYAK

Bekar, Jesus txit laztana,

Bekar bendiziyua.

        KORUAK

Agur, Jesusen Biotza

Gureaz jabetua!

        ERRIYAK

Agur, Jesus txit laztana,

Bekar bendiziyua.

 

A. M. D. G.

 

aurrekoa