www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Liburutxoa
Jose Ignazio Arana
1870

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen Biotz Sagraduco Billera-Santu edo Congregacioaren gañeco gauza cerbaitzuec dacazquien Liburuchoa. Viuda de Egaña e Hijos, 1870.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO PARTEA

 

JESUSEN BIOTZARI JAYERA TA ESKAERAK

 

 

Sartu aurrerako jakinbide
edo oarkerak

 

        1. Erromako Sancta Maria ad Pineam deritzan Elizan, mundu fedeosodun guziko kristau leyalentzako, legez eta bidez ipiñia arkitzen da Billerasantu au; eta bere egitekoa da (duen izenak ere dionez, eta argiago oraindik emen gero ezarriko dan, beraganatzeko orazio edo otoitzetik igerri leikeanez), Jesu-Kristo gugatik gurutzean illaren, eta bere Biotz irazeki, aldareko Sakramentu guziz Santuan gugatik amorez sutua dagoanaren gloria geyago ta geyago aurrerazitzea ta geitzea; eta amorezko misterio edo ezkutamen onetan egiten zaizkan ez-bearrak ta txarkeriak onez ordaintzea.

        2. Billera-santu onetan inskribatuak daudenai ezarritzen zaiyeten eginbearra da, egunero Aita-gurea, Abe-Maria, eta Kredo bat. Jesusen Biotz-done edo Sagratuari jayaraz errezatzea, esanaz gañera biotzez otoitzalditxo edo oraziotxo labur au:

 

                Nere Salbatzallearen

                Txit Biotz maitea!

                Partu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

        3. Egiten du Billera santu onek, artarako siñalatua daukan Elizan, bakoitzaren lenengo jaiegun edo igandean diakinde edo funtziotxo bat, zeñak, Jauna-patenterekin, ta sermoita guzi, ordu-bete gutxi gora beera iraun oi du. Eta ill bakoitzaren lenengo domeka edo jayean konfesatu ta komulgatzea, Aita Santuaren gogorako erregutuaz, bere kongregante edo Billerakoai enkargatzen diye; orrela egiñarekiñ agindua daukaten induljenzia edo barkamendu ona irabazi dezaten; eta ala egiaz, beren artean oitura eder au gordetzen dute.

        4. Baditu gañera Billera onek beste eginbide santu asko, nola diran, Biilerako edo kongregante ziranentzako Mezak kanterazitzea, urtean bein Meza nausi bat esanazitzea, aurrez edo ondorean Jesusen Biotz Sagraduari bederatziurrena egiten zayola etc.

        5. Jakiñ bear da ere zearo ta garbi, Billera Santu onetako betebearrak eta egiñgizunak ez dutela iñolako moduz berenez obligatzen edo beartzen pekatu ez larri ta ez benialtxo baten ere azpian, eta ala, bertan izkribatua dagoanak, ez dio bere konzienziari kalterik eta akatz pitiñ bat ere egiten, gauza bat edo beste utzi arren, eta oandik geyago dana, berenez ezta guztia oso utzita ere.

        6. Jesusen Biotz Sagraduaren Billerakoak irabazi al ditzageten induljenzi edo barkamen osoak bi moduzkoak dira; batzuek irabazteko naikoa da, ezarritzen dan obra ona egitea, ta konfesatu, komulgatu eta Aita Santuaren gogorako erregutzea.

        Irabazten dira aurrenengoak, zeñak baidiran Purgartorioko animai ezarrikorrak, onako egun betan:

        1. Ostegun Santuz.

        2. Pistuera edo Erresurrekzioko Pazkoa Igandean.

        3. Aszensio-jayan edo Jesukristo G.J.en zeruratze egunean.

        4. Eguarri-egunean.

        5. Ama Birjiñaren pesta-egun Sortzeguziz Garbiko, Berri-on edo Anunziazioko, Eliza-sartze edo Purifizioko, eta Jasoera edo Asunzio-koetan; Santu Guztien Jayan, eta Anima bedeinkatuen oroipen egunean; San Joseren, San Pedro ta San Paulo Apostoluen, eta San Juan Bautista Ebanjelariaren egunetan: jakiñaren gañean ordea, esan dan Eliz-bisitatzea eziñ bada egin, gaisotasun, miñantz, edo beste eragozmen arrazoizkoren bategatik, konpesoreak señalatzen dion obra onen bat egitea naikoa ta orobat dala, induljenzi oriek irabazteko.

        Irabazten dira bigarren barkamen edo induljenzi osoak egun oyetan.

        1. Billeran sartuera egiten dan egunean.

        2. Jesusen Biotz sagraduaren pesta-egunean.

        3. Ill bakoitzaren leenengo ostiral edo Igandean.

        4. Ill bakoitzaren egun bat edozeñean.

        5. Irabazten dute ere barkamendu osoa eriotzako zorian, benetan damuturik, Jesusen izen gozoa esaten edo deitzen dutenak, dala mingañez, dala, ori eziñean, biotzez edo gogoz.

        Entero asko dira Billerazaleai agindurik dauden barkamen partezkoak, eta era askotara iraba leizkeanak. Oetatik bata da irureun eguneko barkamendua; zeña irabazten da errezatuaz iru Gloria etc. goizean, eguardian eta illuntzean Irutasun edo Trinidade guziz Santuari, Ama Birjiñari bere Zeruetarako Jasoera gloriazkoan egin zizkan doay ta graziakgatik eskerrak emateko.

        Gañera irabazten da barkamendu osoa, anima bedeinkatuai ezarrigarria, Jesusen Biotz Doatsuaren pesta-egitean Eliza, Kapilla edo Erregutegiren baten, pesta-egunean bertan, eta orobat sei ostiral edo Domeka aurrekoetan, toki santu hura bisitaturik; ta konpesatu, komulgatu eta Aita Santuaren asmorako erreguturik.

 

 

Billera santu onetan
sartzeko eskaera

 

        Ni... Jesukristo gure Jaun, gugatik gurutzean ill zanaren, eta bere Biotz irazeki, Aldareko Sakramentu guziz-Santuan amorioz gugatik suturik dagoanaren gloriya ta omena geyago ta geyago aurrerazitzeko, eta amoriozko ezkutamen onetan egiten zaizkan bidegabekeriak ordaiñtzeko eta desiraiñtzeko; bat egiten naiz Billera Jainkozko onetan alkarturik dauden guziakin parte artu nairik ere, berari emanak diran barkarnen santuetan, eta goza nairik bertan egiñ oi dan onezpirituzko guzti guztiaz nere bekatuen ordañean eta Purgatoriko animen sufrajiorako.

        Ar itzatzu, Jesus nerea, zere Biotz donean Jaungozko batzarkida onetan batutako danak, zure maitetasun Jaungoizkoan irazekia izan ditezen, eta zere agindu santuak ta beren bizimoduko betebearrak oso-oso gorde ditzaten. Amen.

 

 

Goizeroko eskaera

 

        O Jesusen Biotz guztiz maitagarria! Zereganatzen dizut egun onetan nere biotzaren erdi-erditik sortutzen zaidan leenengo arnasa au; erreguturik ziñez eta menaz, diña zaiteala arren zuzentzeaz gaur nere gorputz eta animako egite guziak; zeñak obetu eta garbitu ditzala zere Biotz oso gozatsuak, zereakin bat egiñ ta eskañirik, sekula guziko alabanzan, zere Aita Betikoari. Ala izan dedilla.

 

 

Lotara aurreko otoitza edo orazioa

 

        O Jesusen Biotz guztiz gozoa! Ematen dizkitzut humillkiro zere kontura gau onetan nere biotz ta gorputza, zeregan gozatsu atseden dezaten. Baña, nola nere lo-bitarte onetan eziñgo zaitudan alabatu, alako moduz zerorrek ordeztu nazazu, non, zenbat aldiz nere biotzak dardaratzen duen, anbat bider Irutasun guziz Santuari nigatik alabanzak eskeini diozkatzun; eta zenbat asnasa artzen ditudan, anbat eskeronezko emanaldi ta amore-irazekizko sentiera beraganako izan ditezen. Ala gerta dedilla.

 

 

Jesusen Biotz guziz Santua
desiraintzeko Egintza

       

        Jesus gozo, Salbatzalle maitagarria, gañezka egiterañoko onginai miragarrienaz, Aldareko Sakramentuan gurekin gelditzera diñatu zeradena! Or bertan ezagutzen zaitugu gure Jaun eta Jangoiko soberanotzat. Adoratzen zaitugunen deratasunezko sentimendu, obeditze uzkur, eta humiltasun ondorik-gabeenekoarekin, eta Sakramentuko idurien estalpean ezkutaturik, zere Biotz Sagraduak agertzen dizkigun amore ta biotz-beratasun azken-gabeagatik, milla ta milloi esker biotz-biotzetik ematen dizkitzugu. Ay Jauna! penaz ta naigabez ososamiñdurik gizonak dizuten tratamendu gaistoaz eta guk gerok izan dizugun esker-beltz eta leyalezaz; nai degu, zere Majestade Jainkozkoaren aurrean auzpezturik, egintza onentxen bidez, guzien aurrean, amodiozko Sakramentu adoragarrionen kontra, leen egin diran, ta aurrera egin leizkean txarkeri, ezbear, donauslekeri, ta gogortasun danen ordaintze agiriko ta otsandiko bat eman. Damu degu, Jauna, dizugun begirune gutxiaz; eta gero zuganako epeltasun ta dollorkeriaz, O Jesus guztizgozo ta gure Erredimitzaile txit maitagarria!... Aparta itzatzu, Jauna, zere begiak gure gaiztakerietatik, eta zure betiko karidadearen gar-bizi irazekietan gure biotzak, Aiñgeru-Serapiñenak bezela, urtutzea iguzu; noizbait merezi dezagun zere graziarekiñ Zu ikustea ta gozatzea, eta Santuekin batean zeruan betikotasun guzian zure alabantzak kantatzea. Amen.

 

 

Jesusen Biotzaren
iduriren baten aurrean
egunero esan edo egin bear dan
eskeintza

 

        Nik N.N. esker-onekoa izan naitzatzun eta nere desleyaltasunak ordaiñtzeko, eskuratzen dizut nere biotza, eta ematen naitzatzu oso-oso zerrori; O nere Jesus maitagarria! eta zere graziarekin, egundaño aurrerakoan ez pekaturik egiteko asmoa artzen det.

        I. oarkera. Egunero Jesusen Biotzaren iduriren baten aurrean Eskeinza au errezatzen duenari, egindu ziozkan Aita Santu Pio VII garrenak eun eguneko induljenzi edo barkamen partezkoa eguneroko; eta barkamen osoa illeroko, edo illean beiñ irabazi leikeana, konfesaturik eta komulgaturik, eta Jainko G. Jaunari Aita Santuaren gogorako eskaturik.

        II. oarkera. Beste orrenbeste barkamen, Purgatorioko animai ezarri leizkeanak, irabazten dira, Jesusen Biotz Eriotzaratuari, egunero iru aldiz ekiten zayon Eskari urrengo onegatik... (Pio IX 1850).

 

 

Eskaria Jesusen

Biotz eriotzatuari,
egunero iltzen diranen alde

       

        O Jesus guziz errukitsua, ta animen maitatzallea! Zere biotz txit Santuaren eriotzako oña zeakgatik, eta Zere Ama Sortzez oso-garbiaren naigabeakgatik, erregutzen dizut, arren garbi ditzatzula zure odolean, oraiñ iltzeko zorian dauden, eta gaur ill bear duten mundu guziko bekatariak. Ala izan dedilla.

        Jesusen Biotz eriotzaratua, erruki zaite eriyetzaz.

 

 

Ori bera latiñez

 

OREMUS

        iO clementissime Jesu, amator animarum! obsecro te per agoniam Cordis tui Sanctissimi, et per dolores Matris tuae Immaculatae, lavain sangine tuo peccatores totius mundi, nunc positos in agonia, et hodie morituros. Amen.

        Cor Jesu in agonia factum, miserere morientium.

 

 

Jesusen Biotz done-sagraduaren
honran, izenean eta alabanzan,
jayerazko Koroya edo Erregualdia

       

        V. Deus in adyutorium meum intende, etc.

 

LENENGO ALDIA

        O nere Jesus, oso maitagarria! Pensatzen ta gomuntatzen adi naizela zere Biotzaren gañean, eta ikusirik dala bekatarientzako onginai ta gozotasun utsa; neronena senti det alaitzen zaidala, eta zeregandik ondo artua izango dalakoaren usto oso-osoak betetzen du. Ai zeiñ pekataria, nere zorigaiztoan, izandu naizan!... Baña oraiñ, San Pedro eta Magdalenaren antzea, da muturik egiaz, gorrotatzen ditut nere pekatu aiñ negargarriak batez ere zure kontra diralako; o nere ontasun gustizkoa...! Bai, bai, idazu arren barkazio osoa; zere biotz agatik eskatzen dizut; bada milla bider ill nayago det, zu ofenditu baño; eta bakar-bakarrik zu amatzeko ta maitatzeko bizi nai det. Amen.

        Aitagurea, ta bost Gloria Jesusen bost zauri edo llaga eta Biotz sagraduaren honran ta alabanzan.

 

                Nere Salbatzallearen

                Txit Biotz maitea!

                Gartu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

BIGARRENA

        Bedeinkatzen det, O Nere Jesus! zure Biotz guztiz humilla, eta esker milla, Jauna, zeren, bera nere ispillu ta ejenplotzat ematearekiñ, ez bakarrik zerorri jarraitzeara portizki eragiten didazun, ezpada gañera zere humillatze ainbesterekin nere bidea erraztu ta launtzen didazulako. Zeiñ zoro ta esker-beltzekoa izan naitzazun...! Ai zenbat bideutsagite egin ditudan...! Barka egidazu arren. Ez geyago andinaitasunik, ez arrokeriarik; bada segi nai dizut biotz humillarekin humiltazunezko bideetan, eta ala iritxi pakea ta salbazioa. Idazu bada indarra ta graziazko kemena, eta bedeinkatuko det betikotasun guzian zure Biotza. Amen.

        Aitagurea ta bost Gloria &.

 

                Nere Salbatzallearen

                Txit Biotz maitea!

                Gartu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

IRUGARRENA

        Arritzen nau, O nere Jesus! zure Biotz aiñ sufritzalleak, eta eskerrak berriro, utzi ziskigutzun eramankizunik andienetako ainbeste ejenplo miragarrigatik. Zenbat damutzen zadan alperrik oraindaño arpegira eman didaten txapelkerizko maña ta sunaz, zeñak egiten zidan eziñ eramatea desgustorik txikienik ere! Ai nere Jesus maite-maitea! ezarri egiozu arren nere biotzari amore irazeki ta iraunkorra naigabeakganako, eta gurutze, ildura eta penitenziaganako; Kalbariora jarrailzen dizudala, igaro nadiñ Zerorrekin gloriara, Paradisuko pozaldi beti-betikora. Amen.

        Aitagurea bost Gloria &.

 

                Nere Salbatzallearen

                Txit Biotz maitea!

                Gartu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

LAUGARRENA

        Ikaratzen naiz, O Nere Jesus! zure Biotz oso-malso eta gozatsuaren aurrean, ikusirik zeiñ beste modukoa dan nerea, Kontrarik txikienarekin, keñu edo itz kontrako edo zeñekin, bereala sentikor egiten naiz, eta errenkuraturik purrustaka banabill, eta asarratzeraño kejatzen naiz. Ai, Jauna! barka idazu arren nere eziñei amana, eta idazu grazia zure rnalsotasun aiñ irmeari edozeiñ gorabera ta kontrakotan aurrerakoan jarraitzeko; pake santu ta iraunkor batez modu onetan beti goza dezadan. Amen.

        Aitagurea bost Gloria &.

 

                Nere Salbatzallearen

                Txit Biotz maitea!

                Gartu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

BOSTGARRENA

        Merezi du, bai, O Nere Jesus! zure Biotz oparoak sekula-guzian alabatua izatea, eriotzaren da Infernuaren garaitzallea dalako. Oraiñ, Jauna, egundaño baño geyago lotsatzen naiz, haiñ kemen-gabea ta txaldana nere biotza ikusteaz, bada erozer zomorro-antzekin bildur da bereala. Ez geyago kemenezik, O Nere Jesus! Idazu, Jauna, bear dedan indarra, ausardiya, mundu onetan peliaturik eta baza irabazirik, alaitazunez gero zerorrekin zeruan garailari bizi nadiñ. Amen.

        Aitagurea bost Gloria &.

 

                Nere Salbatzallearen

                Txit Biotz maitea!

                Gartu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

 

Zuzentzen geradela oraiñ
Ama Birjiña-ganonz eta
bere serbitzura oso berriko
ematen gaitzaitzkala,
eta bere Biotz amatsuagan
konpiantza bete-betearekin
esan deyogun

       

        Zure Biotz oso-gozoaren doay eder guztizkoakgatik, iritxi idazu, o Jainkoaren ta nere Ama Birjiña Maria! jayera egiazko sendo bat zere seme Jesusen Botzsagraduaganako: au nere pensamentu ta sentiera guziakiñ sarturik, bete ditzadan ondo nere eginbear danak, eta biotz alaiyarekin beti eta batez ere gaur, Jesukristo gure Jauna serbi dezadan. Amen.

        Oarkera. Biotz damuonezkoaz Jesusen Biotz Sagraduaren honran koroi edo erregualdi oek ondo errezatzearren, emanak daude irureun eguneko barkamen edo induljenziak. Eta egunero errezaturik irabazi leike illean beiñ barkamen-osoa, illaren egunen batean, orretarako konfesatu ta komulgatu ezkero, eta erreguturik Aita Santuaren asmo santuetarako. Barkamendu edo induljenzi oek Purgatorioko animai ezarri leizkeanak dirade.

 

 

Jesusen eta Mariaren
Biotz guziz Santuak alabatzeko
bederatzi eginbide edo opizio

       

        Obeto kontu piska batekiñ Zeruko bederatzi Aingeru-taldeen antzera ta leyan Jesusen eta Mariaren Biotz guziz sagraduak honratzeko, maitatzeko ta alabatzeko; persona on askok bederatzi lagunen artean bete oi dituzte, bakoitzari dagokion eran, emen ipiñirik dauden bederatzi langai edo eginbide labur. Oek txandaka edo txotx eginda artzen dira ill bakoitzaren leenengo ostiral goizean, edo orobat aurrean; eta bakoitza, irten zayon eginbide txoaill artan zintzo betetzen sayatzen da Jesusen ta Maria Birjiñ Amaren amorez, ta biyen gloriarik andienerako.

 

LENENGO LANBIDE EDO EGITEKOA:

ERAGILLEA

        Eragilleak, batekiten dala gogoz ta biotzez Tronuak edo Jargoyak deritzaten. Aingeru-taldearen alabanzaldiakin, sayatu bear da Jesusen eta Mariaren Biotz Sagraduenganako jayera edo debozioa or-emen zabaltzen ta egozten bere ejenplo ta izketa onakin, eskaturik ere Jaungoikoari bere erregualdietan, barreatu dedilla jayera aiñ eder ta santu au.

        Bere bertutea bada izango da, itz onakin eta batez ere obra onakiñ lagunai ejenplo ta espillu bezela izatea.

        Jaiegunean egingo die Jesus Sakramentatuari ta Ama Birjiñari bisita edo ikustaldi bat, iru Aitagure ta iru Salbe errezatuaz; eta orobat egunero errez al badu, ta bere beargayak uzten badiye.

        Egunero jaikitzean oiratzean eta noitzean beiñ egun bitartean esango die:

 

                Jesusi

                Nere Salbatzallearen

                Txik Biotz maitea!

                Sutu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

                Eta Ama-Birjiñari

                Birjiñ-Ama, arren gorde

                Nazazu gaitzetik.

                Pekatu galgarri ta

                Lagun gaiztoetatik.

 

BIGARREN EGITEKOA:

ZUZENTZALLEA

        Zuzentzalleak, bat egiñik gogoz ta biotzez zeruko Aingerutalde Almentsuen edo Potestadeen izena daukaten erregu ta alabanzakin, eskatuko dio Jaungoikoari gizonak yandi Sakramentu txit Santuan artzen dituen ezbear, txarkeri, ta begiraezen barkazioa, ta batez ere, Komunio txarrena.

        Bere bertutea izango da, karidadearen, isiltasunaren, ta zintzotasunaren kontrako utzegiterik txikienik ere ez egiteko, kontuz ta arretaz ibilltzea.

        Astelenean, eta egunero al badu, Sakramentu guziz-Santuari ta Ama-Birjiñari bisitaldi bat beintzat egisigo die, fedezko itxedomenezko eta karidadezko egunitzak esanaz eta Birjiñaren letaniak errezatuaz.

        Egunero jaikitzean, oiratzean eta noizean beiñ egun bitartean esango die:

 

                Jesusi

                Nere Salbatzallearen

                Txik Biotz maitea!

                Gartu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

                Eta Ama-Birjiñari

                Birjiñ-Ama, arren gorde

                Nazazu gaitzetik.

                Pekatu galgarri ta

                Lagun gaiztoetatik.

 

IRUGARREN EGITEKOA:

ADORATZALLEA

        Adoratzalleak parte arturik biotzez Aiñgeru-Jabe edo Dominazioen alabanzetan batez ere irutasun guziz Santuari Jesus eta Mariaren Biotzak beti ematen ai diranetan, egongo da Eliza, Kapilla eta beste leku sagraduetan arkitzean, arreta ta begirunerik aundienarekin nunai Jainkoaren aurrean gaudela oroiturik.

        Bere bertutea izango da modutsua ta egokia, ta batez ere, leku santuetan begirunetsua izatea.

        Asteartean bisitalditxo bat edo beste Sakramentu txit Santuari ta Ama Birjiñari egingo die, eskatzen diola Andre Maria Birjiña Sortzez oso Garbiari bere Seme Jainkozkoa biotz prestu ta garbiz beti maitatu ta bear bezeia adoratzeko grazia ta laguntza; errezaturik bien Biotz txit Santuai iru Aitagure ta iru Abe-Maria.

        Egunero jaikitzean, lotakoan ta beste aldiren batzuetan esango die:

 

                Jesusi

                Nere Salbatzallearen

                Txik Biotz maitea!

                Gartu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

                Eta Ama-Birjiñari

                Birjiñ-Ama, arren gorde

                Nazazu gaitzetik.

                Pekatu galgarri ta

                Lagun gaiztoetatik.

 

LAUGARREN EGITEKOA:

MAITAZALEA

        Maite edo amanteak aingeru-Serapiñ edo Sutuekin bat egiten dala sayatuko da al duenez ordaiñtzen bere amodiozko egiteakin eta maitetasunarekin, gizonen epeltasun eta atzeratasuna, Jesusen Biotzak dien amore neurrigabeanako, ta batez ere Jainkoari konsagratutako personena; erreguturik sutu ditzala biotz guziak, eta are geyago Kongregazio edo Billerako lagunenak bere amorean.

        Bere bertutea izango da lagun-urkoakganako amore sendo iraunkorra, ondo begiratuaz guziai barkatuaz biotzez gaitz-egiñ edo sentierazi digutenai, adizkitzera sayatubaz etsay edo gorroto diranak, on-egiñaz al duenez beartsu, gaiso edo premian dagoanari &.

        Asteazkenean bisitaldi bat edo beste Sakramentu txit Santuari ta Ama Birjiñari egingo die, erreguturik pistu dezalela mundu guzian Jainkoaren amore su-garra.

        Egunero jaikitzean, oiratzean eta noizean beiñ egun bitartean esango die:

 

                Jesusi

                Nere Salbatzallearen

                Txit Biotz maitea!

                Gartu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

                Eta Ama-Birjiñari

                Birjiñ-Ama, arren gorde

                Nazazu gaitzetik.

                Pekatu galgarri, ta

                Lagun gaiztoetatik.

 

BOSTGARREN EGITEKOA:

IKASLEA

        Ikasleak, Aingeru-jakintzu edo Kerubiñ-ekin batean, eskatuko dio Jainko Gure Jaunari gizon guzei isuri degiela bere egiazko ta zeruzko jakintzaren ugaritasuna, salbazioko bidea ikasi ta jañei dezaten; eta berezat Jesus ta Mari-gandik esanak bezela artuko ditu, ta gomuntatuko ditu Salbatzallearen itz oek: «Discite á me quia mitis sum et humilis Corde». «Ikasi ezazue nigandik, zeren malsoa naizen eta humilla Biotzez...».

        Bere bertutea izango da Jainkoaren itz-isill ta adierai ondo erantzutea arrokerirako griña menderatzea, eta besterekin egiaz humilla, otxana, ta biguña izatea tratuan ta itzetan.

        Ostegunetan Sakramentu txit-Santuari ta Ama Birjiñari bisitaldi bat edo beste egingo die, biotzezko malsotasun eta humiltasuna eskaturik, berezat, eta errezaturik Kredoa ta Salbea azkenean kontriziozko edo damuonezko aktoa egingo du.

        Egunero... jaikitzean, oiratzean eta noizean beiñ egun bitartean esango die:

 

                Jesusi

                Nere Salbatzallearen

                Txik Biotz maitea!

                Sutu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

                Eta Ama-Birjiñari

                Birjiñ-Ama, arren gorde

                Nazazu gaitzetik.

                Pekatu galgarri, ta

                Lagun gaiztoetatik.

 

SEIGARREN EGITEKOA:

JAUSKAÑIYA

        Jauskañi dana, bertuteak deritzan Aingeru-taldearekiñ alkarturik biotzez, eta batez ere amoriozko Jauskañi Jesukristo gure Jaunarekin bategiñik, eskeñiko da Aita-Betikoari, ordaintzeko al duenez Sakramentuan ta leku santuetan gizon guzien, batez ere berari konsagratuengandik artzen dituen txarkeri ta esker-gabetasunak.

        Bere bertutea izan bedi, griña gaistoak ilduratzen ta eskuratzen aurreratzea; bere jenio ta andiusteari gogor egiñik, janean edo edanean neurriz ibillirik, gustoko gauza enbat besteri utzirik, begiai kontuarturik, &...

        Ostiraletan Jesus ta Mariaren Biotz sagraduei bisitaldiren bat edo beste egingo die, desiraiñdurik Jainko Sakramentua, eta erreguturik bekatariak ondu ta salba ditezen, errezaturik atzenean bost Aita gure, bost Abe Maria et bost Gloria.

        Egunero jaikitzean, oiratzean eta noizean beiñ egun bitartean esango die:

 

                Jesusi

                Nere Salbatzallearen

                Txik Biotz maitea!

                Gartu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

                Eta Ama-Birjiñari

                Birjiñ-Ama, arren gorde

                Nazazu gaitzetik.

                Pekatu galgarri ta

                Lagun gaiztoetatik.

 

ZAZPIGARREN EGITEKOA:

SERBITZARIA

        Serbitzaria, Lenen-aingeru edo goi-aingeruakin bategiñik, emango zayo oso ta biotzez Jesukristo G. Jaunari, bere Jainkozko amore kateakin lotua egon dediñ, bera gure onginai ta maitetasunez Aldareetan aiñ guganatua dagoan ezkero; eskaturik bereganatu ditzala biotz guzi-guziak.

        Bere birtutea izango da Jaungoikoaren borondatearekin berea bat egitea, obediturik bear bezela Jainkoak eratu dizkion nagusi, agintari, maisu ta buru dituenari.

        Larunbat edo zapatuetan, albista edo bisitaldia egingo die Jesus ta Mariaren Biotz doatzuai Eliza edo leku santuren baten; eskaturik bereganatu ta lotu ditzatela gizonen biotzak Jainkozko amore-kateakin, aingeruekin zeruko libretasun betikora iritxi arte; errezaturik atzenik Sei Aita-gure sei Abe-Mari ta sei Gloria.

        Egunero jaikitzean, oiratzean eta noizean beiñ egun bitartean esango die:

 

                Jesusi

                Nere Salbatzallearen

                Txik Biotz maitea!

                Sutu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

                Eta Ama-Birjiñari

                Birjiñ-Ama, arren gorde

                Nazazu gaitzetik.

                Pekatu galgarri ta

                Lagun gaiztoetatik.

 

ZORTZIGARREN EGITEKOA:

ESKALEA EDO ERREGUTZALLEA

        Erreguzale edo Eskaleak, Alkar arturik Aingeruekin eskatuko dio Jainkoari isuri ditzala grazi ta ondasun ugariak bere ta besteen batez ere Billera santuko iagunen biotzetara, gordeak izan ditezen gorputzeko ta animako perill guztietatik.

        Bere bertutea bildura ta modutasuna izango da begiratzean, ibiltzean eta gorputzeko mugimentu danetan.

        Igandi edo domekan, bisitatxo bat edo beste Sakramentu txit-Santuari ta Ama-Birjiñari egingo die iltzeko zorian arkitzen diranakgatik, eta Purgatorioko animagatik erregutzen duela; eta errezatuko ditu iru alditz Aita-gurea, Agur Maria eta Gloria.

        Egunero jaikitzean, oiratzean, eta noizean beiñ egun bitartean esango die...

 

                Jesusi

                Nere Salbatzallearen

                Txik Biotz maitea!

                Sutu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

                Eta Ama-Birjiñari

                Birjiñ-Ama, arren gorde

                Nazazu gaitzetik.

                Pekatu galgarri, ta

                Lagun gaiztoetatik.

 

BEDERATZI-GARREN EGINBIDEA:

ZELATARIA

        Zelataria, bederatzi Aingerutaldeak batez ere Lenenkoi edo Prinzipaduak erreguz bereganaturik sayatuko da ta alegiñ egingo du, Jesus ta Mariaren Biotz Sagraduekiko jayera edo debozioa zabaltzen, ta besteai erakusten ta ezarritzen, lagun urkoen ere utsegiteak, era ta egoki al badu, kendurik gauz oetan...

        Bere bertutea izango da, iñork ere Jainkoa ofendi ez dezan arreta, zale, gogo ta eresi bizitza andi bat.

        Jaiegunean, eta astegunean ere egoki balezake, bisitalditxo bat edo beste Jesus Sakramentuko ta Ama Birjiñari egitera joango da eresi ta zelo andiaz; erreguturik gorde ditzala arren Jangoiko G. Jaunak bere adiskidetzan erruezak eta justuak, eta oneratu ditzala bekatari triste-errukarri gajoak. Onetarako bost Aita-gure ta bost Abe-Maria errezatuko ditu.

        Egunero jaikitzean, oiratzean eta noizeañ beiñ egun bitartean esango die...

 

                Jesusi

                Nere Salbatzallearen

                Txik Biotz maitea!

                Gartu ta geitu idazu

                Beti zu amatzea...

 

                Eta Ama-Birjiñari

                Birjiñ-Ama, arren gorde

                Nazazu gaitzetik.

                Pekatu galgarri ta

                Lagun gaiztoetatik.

 

 

ELIZAN SARTZEAN

ETA ANDIK IRTETEAN ESATEKO
OTOITZ-LABUR EDO ESKARITXOAK

 

                Jesus ta Mariaren

                Biotz dontsuak,

                Eizkigutzue gureak

                Zuen antzekuak.

 

                Bestea

                Jesus ta Mariaren

                Jainkozko Biotzak,

                Urtu itzatzute amorez

                Gureen izotzak...

 

A. M. D. G.

 

aurrekoa hurrengoa