Xoria kantari
Marijane Minaberri

Ikas, 1965

 

 

Amarendako

 

                  (erdaratik egina)

 

Bihotzean baditut nik

Amarendako gorderik

Kanpo ederrean baino

Aise lore gehiago.

 

Baditu ene bihotzak

Amari eskaintzekoak,

Mundu zabalean baino

Xori eder gehiago.

 

Baditut ere gordeak

Amari eman beharrak,

Egiten ahal den baino

Potta ezti gehiago.

 

 

Xoria kantari
Marijane Minaberri

Ikas, 1965