L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 5 (1990-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Premonizio polita

 

Hauteskunde biharamunerako irratsaioa grabatuta utzia zuen. Grabaketan nikaracuar garaipenaren goraipamena egiten zen, badakizue: ... pero ahora que ya sois libre, Nikaraguita, yo te quiero mucho más ... elkarrizketa zatiren bat ... sandinismoaren historia apur bat ... musika alaia ... eta abar.

        Baina garaipena ospatzera joan zena, hondamendiaren berri izatean —Violeta Muchomorro omen irabazlea...—, irratira deitu beharrean gertatu zen:

        —Aizue, etzaizuela okurritu ere egin nire programa pasatzea. Musika klasikoa jartzazue, eta zenbat eta tristeagoa, hobe —adierazi zuen, ahal zuen moduan, negar zotinka.

        Baina nonbait diskak trukatu samar zeuden eta musika goibela jarri beharrean Vienako valsik alaienak ipini zituzten.

        Hari iraultzaren jarraipenaren premonizioa zela eritzi        zioten, premonizio polita.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.