L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 5 (1990-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Usoak

 

Tati

 

Nere etxe aurrean dagoen teilatuari begira nago. Bertan dagoen uso taldeko bati, haundiago den uso arro batek, teila, teila, etengabe, jarraitzen dio.

        Usarrak, paparra puztuta eta luze luze eukita, emearen aurrean biraka eta biraka dabil, honek, geldi eta edonora begira dagoen bitartean. Gero, bapatean gelditu eta urrundu egin da, usoak bere atzetik zerbait hurbildu zaiolarik (ez asko). Urrats mota batzuk eman ondoren elkartu direnean, mokoekin jolasten hasi dira: arrak, burua, hegalpetik emearen mokora behin eta berriro mugitzen du (moko-jokokorako). Mokoen jokoa, elkarri jatera emango balira bezalakoa da.

        Une txiki batez, emeak, gainerako usoak ikusten ez zituenean, korrikan usarrarengana hurbildu egin dira. Bainan berriz itzultzerakoan, denak, itxurak egiten, ezer gertatuko ez balitz bezala urruntzen hasi dira, eta batzuk, baita (usoagatik) uxatuak izan ere. Bikotea, berriz elkartu denean, molo-jokoa jarraitu egin du. Eta bat batean emea arraren ondoan etzan egin da, berehela, arra bizkarraren gainean jarriz. Une horretantxe, "gertakizunetik" at zegoela iruditzen zuen eme batek laisterka hurbildu eta bere kide makurtua mokokatu du. Segiduan altxatu eta bere atzetik mokokada latzez jarraitu dio. Berriz ere, besteak aldendu ditu, moko-jokoarekin aurrera jarraituz. "Ekintzara" iritxi direnean, bi uso, zirikatzeko, hegaka hurbildu zaizkie. Beraien atzetik irtetzearen egoera errepikatu egin da, bai eta alditan aipatutako bilakaera hau, berriz hasiera eduki ere. Bainan, oraingoan, nahiz usoa, gogo biziz, saiatu, usarra, oso hotz zegoen. Arrak, denbora gutxiz, jadanik hurbiltzen ez zaizkion emeei jarraitu de, eta azkenik, ia talde osoa alde egin duenean, bera ere, anka egin du, besteek joandako teilatu berberaruntz...

 

                Nik gizakiarengan horrelako

                jokaeraren bat ere...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.