Autobiaren Aurkako
Huitziko Akanpadako partaidea
Gaurko euria ez da garbia
gaurko euria malkoak dira
gaur ibaia ez dator alai
uren ordez odolez blai
gaur hasi dira bizitza hiltzen
gaur hasi dira harana bortxatzen
zerua negarrez odoletan mendiak
hasi dira harriak oihukatzen
hasi dira zuhaitzak garraxika
ez zuen inoiz haranak egin
baina ari da irrintziak ikasten
irrintzi bat entzun da
haranaren barne
kaletar eta artzaiek
zahar eta gazte
hegazti eta ardiek
gizon ta emakume
hau denok defenda behar den
neurririk jarri gabe
gure lurra hiltzen bada
hilko bait gara gu ere
gaur ez dago eguzkirik zuentzat
zuentzat gaur haranean dena
etsai bihurtu da
|