Petiri Errekart
Historia 1
Ene herrian zaharrek erraiten die nula behin bazüzün potiko bat zein egün batean ohianealat juan züzün nehori ezer esan gabe.
Potiko hunek, zortzi urtekoa izanik, ez zian ünki basoko bideak ezagützen. Ebili ta ebili nula ekhia sarthü zenian potiko oro galdurik baitzegoen baso erdian. Eta hala nula argia ikhusten dü iluntarzünean. Argialat juan eta hor etxe khausitzen dü. Bortan jo eta zahar batek idekitzen dü atea.
Gai on potiko, eta zer habil?
Etxetik elkhi niz eta oain eztakit nula etxealat jun.
Berandü tük etxealat juaiteko. Hago heben, lo egiteko lekhu badiat eta.
Sukalondorat eroan eta erraiten dio::
Hebentxe lo egin zak bainan gauian zerbait entzüten balin baduk begiak ez ideki.
Hor gelditu zen gure potikoa eta nula gai erdian entzüten dü izutzeko soinü handia eta zer zen jakiteagaiti potikoak begiak ideki eta hor ikhusten tu atsoa mozkorturik sakramentien ele itxusi erraiten.
Potikoa izuturik aho zabalik erraiten dü:
Jinko Jauna laguntu nazazü belagile hunen kuntra.
Hau entzün eta atsoa jüramentü handi erraiten lehiotik elkhi züzün nehoiz berriro jin gabe.
Potiko etxe hartan barathu züzün eta urtheak pasa eta ezküntü züzün herriko neska polit batekin eta bertan oro urus bizi zütüzün.
|