L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 5 (1990-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Oroimenean...

(haize bolada batek eramango ez duen arima)

 

Aaahhh

 

Gau hartan, Jimpsek, gau gehienetan antzo, ez zuen lasai lo egin, gau hartan bere garunean soldadu horisken gorpuak milaka erortzen ziren odoleztaturiko zeru baten aintzinean, diapositibak bezala. Ezin zituen Vietnamiarrek heriotz hurbilaren aurrean jartzen zituzten aurpegiera adierazkorrak ahaztu, beraien dolorezko keinu garratzek neuronak jaten zizkioten. 63ko arrats lainotsu batez, horrenbeste maitaturiko gutunontzi leiala arerio bilakatu zitzaion, etxera iritsi orduko, zuzenki ezagutzagabetasunaren irrikaz beterik, sorpresaren egarriz abiatu zen gutunontziak erakutsiko zizkion sekretuak konpartitzeko asmoz, baina gutunaren zigilu salatariak iragarri zion hura ez zela inongo parte oneko berririk izango. Vietnamera aberriaren alde borrokatzeko aginduek bere bizitza oinazean bihurtu eta gerra denentzat azalez bukatu zenerako, erraietan jasaten ari zena behin eta latzagoa jazotzen ari zen. Usu bisitatutako psikiatra ezberdinen gela aseptikoak alperrikakoak gertatu ziren, eritasun hori sendatuko zuen zientziaren antidotorik ez zen sortu ez eta ere aurrerantzean sortuko.

        Iluntasunean behatz dardartiak telebistaren pantailean pertsonai ezagun baten imagina eraiki zuen, plastikozko irrifarrez Estatu Batuetako izpiritu narzisista gaurkotasuneko film basatian goraipatzen zuen. Aski ezaguna zen Jimpsentzat ipuia eta pantailako pertsonaia kolpe sendoz eraitsia izan zen. Hilotzen gainetik harrokeriz altxatutako pertsonaiak nazka sortarazten zion.

        Asperenka besaulkian alboratu zen.

        Bere erraietan ideia baten hazia loratzen zihoan, desio bat, HILEKORRA egingo zuen ideia. Bai, HILEZKORTASUNA, gerokotasun hitza ez zitzaion batere atsegin, ez eta ere gremiozko fama arrunta, HILEZKORTASUNA bakarrik; erlijio kutsua duelako eta gainera kaxkarkeria eta heriotza gainditzen dituelako.

        Supituki, dertada arroaz blai, Jimpsen oinak liburutegiruntz abiatu ziren eta bertatik bizpairu argazki album eskuratu ondoren, ia goiz guztiz zuhurki arakatu zituen. Behatzak, xarlangoak albumetako zoru oztopatuen gainetik korrika. Zakurrak akiturik, mingaina gorputzetik kanpo, gelditu eta argazki batean jarri zituzten begiak. Jimpsen biktima erretina barnean mira puntu apetatu zen. Errudun ezagun hura, Vietnamgo militar goi kargua zelarik eta uniformeak isladatzen autoritatepean babesturik disziplina zurruna ezarri zuen. Jimpsek argazkia eskutan hartu zuenean satizfakziozko keinu bat marraztu zen bere aurpegi ilunean. Leihotik euri tanten zipriztin zorroztuek kristaletan zeharkatzear zeuden. Euri zaparrada hura biziaren sinbolo agertu zen leihoko kristal lurrintsuan. Bera, gizon grisa, iragan ahaztu ezin eta etorkizun aurrikusi batez arkitzen zen loturik. Gizon grisek etorkizuna ez du garraztasunez ikusten, bizitzaren edozein alorretan balio ahal izateko ikuspuntutik baizik.

        Gehiago entretenitu gabe, autoari kexazko garraisi itzaldua atereaz Winteruilerako bidea jarri zuen. Herri txikia izanik ere ez zion axolik, horrela oroimena txikia balio apasionatua izan zedin.

        Iritsi orduko kanpai salatarien hotsek bekokia zimurtarazi zioten. Udaberriko lurrin fresku eta nabarra sargori bihurtu zen Jimpsen usain organu oparoan.

        —MC Neae jauna non bizi den esango al zenidake?

        MC Neae bezalako giza detritusari jauna bezalako goi tituloa eranstea nazka ematen zion eta hitza ahozkatu zuen aldi berean mila soldadu horisken gorpuak zerraldo erortzen ziren bere garun oinazetuan. Azkenik, egoera zela bide gutxiago laket zitzaion ezizen batetara jo behar izan zuen.

        —MC Neae, Vietnamgo harakina non bizi den esango al zenidake?

        —Bai atzerritar, han, parkearen inguruan dagoen etxe gorrixka harten bizi da MC Neae jauna.

        Gehiegizkotzat jo zuen Jimpsek azken hitz horrekin besarkaturik zihoan doinua eta gonbitolarria sabeletik eztarriruntz igotzear nabaritu zuen. Parkeko sahats negarti baten babesean alboraturik zigarroaren keak misteriotsuki eraikitzen zituen itxura kilikagarriak mentalki moldatzen eta menperatzen hasi zenerako zeruan hedatuz zihoan lohidura beltzak gaua zela iragarri zion, hurrunean alkoholez bustitako piano frenetikoaren hotsa isiltasunaren soinuarekin tartekatzen zen, izarren inhar itzalduek Jimpsen bihotzaren txingar ahoztuak piztu zituzten. Maleta beltz bat eskuan zuelarik, katu ibileraz, leihotik sartu zen MC Neaeren logelara. Poltsikutik labana atera zuen, eskuko mugimendu azkarra eta... MC Neaeren bizia bukatua.

        Katu miaukada garratzak logelako ormak durundatu zituen. MC Neaeren laku dizdiratsuen uhinetan, azken ikuskizuna Jimpsen aurpegi konbulsoa izan zen. Aurrez azterturiko liburuak, medikuntzari buruzko zenbait ideia orokor, maleta beltza, bertako tramankuluak... nahikoa gertatu ziren lana burutzeko... MC Neaeren odol isurkiak bi ontzien hustasuna asetzen zuen. Jimps abiadura bizian New York-era zuzendu zen, ke gortin kiratsaz estalirik autoestratak gainezkatzen dituzte neoiezko txartel monolitikoek xedera ailegatzear zegoela adierazi zion: NEW YORK GAUA. Portura iritsi orduko ur lasaian izugaitz etzanda zegoen txalupak motorrak biziki berotuak zituen; intxaur hezur flotagarriak, askatasunaren estatua arribatu bitarte, luze iruditu zitzaion denboraz nabigatu zuen. Han zutitzen zen erregetasunez, sinbolikotasunean, geratzen zen harrizko musa arroa.

        Jimpsek sarrerako goardia lotiak habilki engainatuaz, estatuaren barrutia arakatzerakoan, garun imagin izarniatzailean, errealitate hurrun batetik fikzio kilikagarri batetara igaro zela iruditu zitzaion. Pasabide, korridore eta eskailerak haur urduritasunez iragan zituen, pisuak bata bestearen atzetik gibeleruntz proiektatuak.

        Jadanik koroa gailurreratua zuen, eta bi bider pentsatu ezean kororiko kristalezko tarte huts bat hautsia zuenerako, azpian, zorroztasun gardenez zauritutako itsaso errugabearen aiene sakona entzun arazi zen.

        Jimps gerora, bizkarrean zehar tortxara pasa zen, arrakastako bukaera baten aurrean zeramazkin odolezko ontzi zipristintsuak arimak egin zitzaizkion. Izotzezko tortxatik zintzilikaturik, ohoredun tamainezko brotxa atereaz, odol isurkiez margotu zuen. Horditurik garraisika hasi zen, kobazuloko soinu basatiak irten ziren urraturiko eztarri bukeezinetik, gordinkeri hutsean, naturak eskeinitako hitzegiteko dohai miresgarria katarsis fisiko eta psikologikoan bihurtua. Garraisiak jadanik goardien ardurazkoan bilakatu ziren, basetik krudelki tirokaturiko foko argitsuek, alturan hiritar arometako hodei beltz erraldoiez estalirik zeuden begi itsu batzuk ireki zituzten; Jimps inguruko aurpegiera kikilduak lekuko, atxilotua izan zen.

        Mementuzko asetasuna nabaritu zuen bere gorputzak. Vietnamgo soldadu zaharren istorioa aski ezaguna izango zen, horrela paperean, zeluloidean eta biniloan hilezkorratua izateko.

        Baina orain oroimenen kutxan gorderiko atso (ahaztuezin) baten hitzak nere garunean suaz aurkitzen dira nahasturik: ez zara behin ere konformatuko. Orain bizitza guztirako izango den zelda, arrotz hontatik, izarren inharrak zeldaren bakardadea hausten saiatzen direnean, gaua akiturik (sei) barrotengandik zatitua ikusten denean, beti HORI bilatzen dut, itzulera gozoa zen, birlorturiko aberria bainan nere pentsakizuna galeraren min garratza zen, eta nere begiak betirako ilargiruntz begiratzen zuten, lortezina, bilatzen. Eta han ikusi nuen. Utzi nuen toki berberan zegoen, itsasoaren gainean etzanda, baina tortxarik eta koroarik gabe, ilargiaren kolore berberakoa. Ongi ikus zitekeen bularraren forma leuna, besoena, aldakena, horrela gogoratzen dudan bezala, beti begiradarekin bilatzen jarraitzen dut, zeruan lehen puska agertu bezain laister, eta zenbat eta gehiago hazten den hainbat eta gehiago ikusten dudala apetatzen zait; bera edo berea den zerbait, baina bera bakarrik, ehun, mila jarrera ezberdinetan, bera ilergia ilargia delako eta hilbete bakoitzean zakurrak gau guztiz zaunka egin arazten dituelako eta beraiekin batera ni.

 

© 1986

Ulertuko ote ditu inork nere ipuiak?

Ingeles filologiako urteroko "pelma" berdina.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.