Gerra ez da amaitu! Erresistentzia zabaldu!
"Mientras sólo vuestro olor me demuestra que estais vivos"
El Corazón del Sapo
Objetiboak izan behar duzue eta bihotzari kasu egin
zuek ez zarete paradisu erratuetan konfundituko
Ez duzue besteon kupel garratz beretik edango
ardo garratzik edango
eta euri mingotsa dastatzen dugunok karriketan
lirika poliglotaz ezagutzen dugu atzerria gure herrietan zuen eskutik
Mihiak pozoindu dituzue eta aurpegiak atontzen dituzue irribarreak
esmalte
Gure herriek ez zuten erresistentzia nahikoa eskaini
Gure herriak okupatu, hustu
hustiatu eta hostiatu
tiraniaren baloreak ezagutu
eta odola eta ardoa kolore beraz margotzen dela konturatzeko
denbora nahikoa izan genuen
biak garratzak zirela konturatzeko
eta harrien inguruan eraiki dituzue zuen koloniak
guk jaurtiriko herrien inguruan
Frontearen alde berera itzuli dira garai bateko traidoreak
munizioak guri tirokatzen agortu zaizkie
beste lubakien ikuspuntu doilorretatik
eta esku batean defendatu genuen armarriaz
eta jaurtiki genituen proiektilen kaskiloen galderez afusilatzen
gaituzte orain.
Gure historiaren kapitulo honen amaiera ezagutzen dugu
herri okupatuaren kantuak abesteari utzi diogu aspaldian
pandero soinuak bafleetan aditzeari kultura deitzeaz
eta bihotzez objetibo izateaz pozten gara derrotan
Lasai.
Zuentzat ezpatatu ditugu mihiak
pozoindu ezpainak
mailutu besoak
ohostu dizuegu airea biriketatik
eta estrategia bera erabiltzen dugu oraindik
euria egiten duenean bertikalean tirokatzearena.
Kaioak ez dira gure herrian uso klonatuak
lasai zuek
gure herrietako kapitulo hau ez da amaitu
baina amaiera ezagutzen dugu
|