L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 12. alea (1999-urria) —<vlad1213>




 

 

—Liburutegi eta liburudendetatik askatu beharrekoa—

 

Itzulia

 

Joan Salvat-Papasseit

 

1894an Bartzelonako Urgell karrikan jaio zen. 1911an Santa Madronako azokan liburu saltzaile bat ezagutu ondoren literatura munduan sartu zen. Hogei urte inguru zituenean independentzia aldarrikatzen zuten taldeen inguruan mugitzen hasi zen, Juventuts Socialistes-etan adibidez, eta bere idazki politiko-sozialetarako "Gorkiano" ezizena hartu zuen. "Los Miserables" aldizkarian argitaraturiko lan batengatik bi hilabeteko kartzela izan zuen 1916an, eta gari honetan izaten du futurismoaren berri. Tangoa eta Kokaina, sozialismo eta anarkismoa ditu maitale. 1924an, Abuztuak 7 zituenean hil zen.

 

Zerua eta itsasoa

        zerua eta itsasoa

eta Garraf-eko bazter beruntsua

zelaia eta mendia itsasoaren besarkada bezala

—Gaztela utzi zuenak ez luke itzuli nahi.

 

Montjuich gailurra

eta Portua mastaz betea

Rambla bat bihotzarekin

                                suarekin

                                        eta odolarekin

Estadio tanpakari bat Marte zelaitzat

diska-jaurtitzailerekin

dituen hiriari errendatutako lastaolak

 

milaka gezi airean askatasuna oihukatuz.

 

 

Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

Joan Salvat-Papasseit: Antologia. Koldo Izagirreren edizioa. Pamiela.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.