L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 12. alea (1999-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

Bi muturretako aizkora

 

Josu Landa

 

Ekialdeko aintzinako sinbologiak dioenez, bi

muturretako aizkorak bizitzaren bi alde nagusiak

irudikatu nahi izan omen zituen. Bata deusezteari

legokioke, eta bestea sortzeari. Zein baino zein

beharrezkoagoa, herrialde urrun horietako lege

zaharrak zioenez.  Izan ere, sortzailea izateko

kitaborroia behar den lekuan erabiltzen ere jakin

behar bait da. Horratx erabateko sortzailea eta

domingeroaren arteko muga. Horratx inongo

"keria"rik gabe funtziona dezakeen manikeismo bat.

Mutur bakarreko aizkora ere zorroztu gabe

daukanak aldamenekoari zorroztarria ohostu nahiean

dabiltza besteenak ere kamustuak geldi daitezen.

Desenkantoaren tentazioa, eta burua ezezik

bizkarrezurra makurtzeko ohiturak abaildutako

kadentzia. Etika eta politikaren arteko mugak

bereizten ez dakienaren tragedia.

Herri honetan, azken urtetako lege berriak

agindutako usadioaren arabera, aizkorak mutur

bakarrekoa izan behar ohi du, suge zuhurra

kirtenean jolasti baina. Lumari eta buldozerrari,

bakoitzari bere lekua eman behar zaiola dakiten

bezalaxe, etika eta politikaren mugak bereizten

dakitenen galeoia, hain zuzen ere. Lema gogorreko

galeoia, bestetik.

 

(Desdramatizazioaren profetei

eta desenkantoaren plastikoetan

lurrundutako minutuei)

 

Susa 10-11 Ale bikoitzean kaleratua

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.