Bertsoak
Atal honetan 19. mende bukaera aldera gertatu zen kaletar eta baserritarren arteko istilu bati buruzko bertso sail polit bat aurkeztea nahi genizueke.
Egia esan guran zera aipa genezake: pasadisuaren kontalaria baserritarra zenez gero, gertaturikoak berauen ikuspegitik azaltzen dizkigula, nola ba bestela!
Egileari buruzko xehetasunak nahi izanez gero, Lorentzo Garate Gabilondo zela ezan behar, Maltzeta-etxetxo baserrian jaioa eta 19. mendean bizi izana.
Eta azkenik, irakurle, bertsoak kantatzeko omen dira eta, ea ba, zuetariko nork ikasten dituen lehenik eta gero kantatu.
Dabid
1/
Milla zortzireun da
laroe ta amabosta,
kunplitu diradela
egun asko ezta;
urte berrian bian
izan degu festa,
portunatu dalako
basatxarri kasta;
polbora ta posta
ondotxo da kosta;
kaletarrak bota
guk lenbizi jota;
ez digute ezer eman
berona dala-ta.
2/
Txerria azi mendian,
eraman kalera,
probetxu aundirik ez ta
naikua galera;
gutxiñez amar lagun
izanak bagera
txerri ori bajatutzen
Azkoiti aldera;
guzizko arrera;
guk eraman bera
iltzeko erara
atariko atera;
argatik, kaletarra,
ondo bizi zera.
3/
Lorentzo ta Inazio,
Jose, Jose Maikiñ,
Maltzeta-etxetxo'kuak
nai duanak jakiñ;
Erramon da Antonio,
Manuel ta Joakiñ,
Utxerri'kuak ziran
aita iru semekiñ;
Etxosta're gurekiñ,
bere illobarekiñ;
Maltzeta ere piñ;
orra moduz ekiñ;
deabruak bazituan
txarri orrek berekiñ.
4/
Jatorriz guria zan
orren arrastua,
argatikan genduan
kuadrilla batua;
Utxerri zan estraña
orri tiratua,
juagatik ez izan
ardi golatua;
gizon armatua
bazan juntatua;
amarren kontua
ezta alperrik jua;
kaletarrak jan dute
gure txarrapua.
5/
Kuestio ederra da
ori alajaña,
zer dan orra probatu
gizon oien griña;
oietara ezkero
sobre zan jakiña,
legetatikan fuera
naiz izan egiña;
orien koziña
bistan daguan seña;
ein duten azaña
bestek eragiña;
probetxu on deiela
guria zan baña.
6/
Bi lagunez juntau zan
Ormola aurrian,
Jose Ormola ta Ubita
zituan urrian;
tiroz ikutua du
Josek bizkarrian,
ataipera sartu zan
erio-sugarrian;
asi da okerrian
kanpora biarrian,
aginka abarrian
danak jan biarrian;
atia itxi ez baliote
an zan sukaldian.
7/
Santa sekula oraindik
orrelakorikan
zenek pentsatu emen
pasako zanikan?
Zenek tirua tira
bazan atzetikan,
odola asi zitzaion
bere eridatikan;
kobrantza onikan
ez eon gugandikan;
zerbait nai orratikan
Ormola aldetikan:
Pedrori eldua da
patrikaratikan.
8/
Askori emana da
txarri ori sustua,
gurekiñ estrañetik
anka-apustua;
pareran zirudien
deabruan auspua,
beti dantzan zebillen
atzeko trozkua;
banuan juzkua,
etzan onezkua;
animan gaiztua,
ez izan justua;
Aldatxarren'i ia
jan zion astua.
9/
Kaso ederrak ditu
gure eiziak:
galanki nekatu ta
etxera gosiak;
arrisku galantian
an giñan guziak,
etzuan ikaratzen
gizonai eltziak;
orren agiñ luziak
etziran dultziak,
bi ontza pasiak,
mendian aziak;
ortan geradenean
Jaunari graziak.
10/
Gure erida artuta
ibaira arrastuan,
atzeko konfiantza
nunbait falta zuan;
ez ibilli ta egon
istillu gozuan,
bestela ortikan gora
martxatuko zuan;
Ubantxo'k jo zuan
makillaz buruan,
ibaiko potzuan
bertan bota zuan;
samurtuta zegoana
klaro ezagun zuan.
11/
Pozik sartua zana
txerri-toki baten
atia zabaltzia
asko omen zuten;
ez du edozeñek ala
txerria zaitutzen;
uste etzendutenak
ikusi zenduten
zuei eramaten;
ari naiz esaten:
guk ekarri aurten,
zuek beste baten;
noizbait asiko al zerate
ordañak ematen!
12/
Jox-Auxtiñ Malmai ere
oso dudatikan
libratu izango da
orren agotikan;
oinbestez urreratu
eltzera atzetikan,
ibaira salto egin du
oso estutikan;
or dago pozikan
dala bizirikan;
pasa da ur-petikan
al dun lekutikan;
egiñ izan biar du
murgill ederrikan.
13/
Bizentek konpañiaz
egin duen lana,
badakit papeletan
bialdua dana;
ez du oso altuan
menditarren fama:
ez giñakiela juango
eper batengana;
bera egon ona,
ala dauka sona;
tiralari zuzena
ark bear zuana;
bera ere bestek ilda
izango zan juana.
14/
Gizon orrek ez du nunbait
eiz-bildurrikan,
bestela etzuan esango
orrelakorikan;
libre naiago orrek e
bere partetikan,
beste neurtzen errez da
aldamenetikan;
juan orratikan
zerbaitegatikan,
esanaz platikan
orma gañetikan:
«Seguru ote ziok
ori oraindikan?»
15/
Jose Otola kalian
estraña tiria,
otsarekiñ seguru
ura ikaria!
Amar oñez aparte
tiruan biria,
txerria azkar iltzeko
ura zan jiria!
Aitola'k ordia
petxuan erdia
zuzen nunbait tia;
ez da kobardia;
lagun izango zuan
aingeru guardia.
16/
Dionisio burruka
egiña estrañatik,
Gurutzia bigarren
eldua ankatik;
Martita're makillaz
jotzen zan burutik,
Bizente erakusten
orma gañetatik;
Marianok orratik
lenengo tirotik
jo du biotzetik,
al duan lekutik;
makaldua egon ezpalitz
martxa danengatik.
17/
Eskribau jauna're an zan
bolsillo testigu,
txerri orrek badu olako
zenbait kuestiu;
guretzat ere izan zan
naikua kastigu:
nekia prankorekiñ
utsikan gelditu;
eskribauak badu,
timaz jo ei du,
bolsilloâ pasa du
inposible ezpadu;
atzeko patrikaran
ikutua badu.
18/
Bi karnizerok dute
narrua kendua,
okerra bazan ere
or da zuzendua;
ezta sasoe txarra
Gabon ingurua;
urdaia gazitzeko
ez da berandua;
gure txarbargua
or da geratua;
pisuz sei arrua,
zer urdai-mordua!
Ongi pasa deiteke
aurtengo negua!
19/
Bertsotan ari naiz
txarri orren kausan,
guretzat probetxurik
ez dalako izan;
gu allegatzerako
Aitola palta zan,
parte gabeko asko
kale ortan etzan;
gu ere esperantzan
jatorriz nola zan;
erituta juan zan
erren eiñez dantzan;
laurden bat gutxiñez e
guretzat bear zan.
20/
Ganau ona jatxi zan
gurekin menditik,
nekiak aprobetxa
izanagatik;
baserritarrak eaman
kaletarrai beti,
utsa da eramatia
pagatziagatik;
debalde bertatik
juan zan gugatik;
aitortu-ezagatik
bistan dago onetik;
orra ogei bertso berri
basaurdiagatik,
|