L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txortan aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txortan-3 (1985-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Eguraldi xarmanta

 

Terrapin

 

Eguraldi xarmanta dugu, bai; eta larunbata izanik, gaur ere agertuko da haize petralen bat. Hala ere, ez dugu ilargi beterik izango. Zeozer da, ezta? Badut lagun bat beti horrelakoekin dabilena: ilargia dela, izarrak direla, onda kosmikoak eta abar. Hor goian omen dago marraztuta gure patua.

        —Eta emakume asuntoa, zer?

        —Ez zekiat ba, hego haizerik ez baldin bada...

        Hiru hilabete ditu Martin "Bixerrek" aintxintxikari eman ziola. Berak dioenez, gorputza gogortzeko, zaintzeko.

        —Beno bai, hala duk. Baina batipat tripa bajatzeko. Azken batean Maritxuk esan zidan horrela ezin zela jarraitu. Larrua jotzen asko makaldu nintzela eta... badakik. Nik usten diat tentsio altua dutelako dela.

        Majina bat istilu izaten da larunbat arratsaldetan, zerua iluntzen dijoan bezala. Jakiña, aste guztia etxetik lanera eta lanetik etxera, txikiteoa eta telebistaren terapia, nola ez ba lelo aurpegi hau? Bainan bilatzen diote batzuek telebistari ere bere grazia. Horra hor Anttonio:

        —Bai, bazekiat, babaloreena irudituko zaik, bainan ni ahal dutan guztietan bederatziak inguruko iragarkiak ikusteko prest egoten nauk. Zakila goxatzen diat eta nere gustoko neska irrifarrez agertzen denean, puuuffff!!! Kriston korrida, pantaila blai egin arte.

        Gaueko hamarretan biltzen dira Tutu, Maxwell eta Kokito. Banaka helduko dira tabernara. Kafe konpletoa eskatu. Purua piztu, eta gogor jokoari. Ondorenean, kopa erronda bat hartu ata zuzenean putetxera. Han, jokoan irabazi duenak bi txorta aldi egingo ditu beste bien kontura, bainan ezin hauek berdin egin, galdu egin bai dute.

        —Bai, jokoa ez duk errenta, ez.

        Speedy dugu koadrillako gaztena, ikaslea da oraindik. Hau ere larunbatero kaleratzen da, bederatziak aldean, patrikan asteko paga bero beroa duelarik eta gastatzeko amorrazioa.

        —Hi tio, pasatzeko ba ahal duk?

        —Bai, zenbat?

        —Talego bat. Hau hostixe tic, Siouxsie & The Banshees Donostian eta sarrerentzako diru justua diat. Berdin ahal zaik hurrengoan pagatzen baldin ba diat? Eh, tio? Enrrollatu hadi!

        —Ez, ez. Txokolatea nahi baldin badek, oraintxe dirua.

        —Beno, beno, heldu tio.

        —Bale.

        Geroxeago Pilarren etxera abiatzen da. Pilar hogeitamar urteko emakume mardula da; ipurdiak pixkabat eroiak ditu, baina a zar nolako titi parea! Speedyk esku biak behar ditu bakoitzerentzat. Pilarren gizonak Donostiko diskoteka batean egiten du lan larunbat gauetan, eta ez da igande eguerdiarte agertzen. Zer ibiltzen ota da? Pentsatzen du Pilarrek, eta gutxiago ez izatearren, bera Speedyrekin oheratzen da.

        —Gaur ezingo diagu egin, Speedy, hilekoarekin natxegok, eta badakik horrela nazka ematen ditela.

        —Beno, orduan, txupatuko din, ez ta?

        —Bai, hori bai.

        Joxemiel dugu ezkon bakarra. Arantxarekin, hain zuzen. Sukaldari ona dela eta, Txepi eta Mailurdes ditu gaur afaltzera gonbidatuak. Afari afrodisiakoa, noski, Joxemieli tokatzen zaion bezala. Beti izan da horrelakoa, naiz eta batzuetan... Hala nola fimosisetik operatu zenean. Itxura denez, sendagaiak pastila batzuk eman omen zizkion oheratzerakoan har zitzan,

puntuak ondo sendatu arte. Baina laugarrengo egunean, ahazturik edo asmatu zergaitik, pastilak irentsi gabe oheratu omen zen. Eta hor izan ziren kontuak. Gauerdi euritsu hartan etxe dena astoratu bait zuen pitilina lehertu egin zaiziola eta. Don Enrikerengana eraman aitak eta auskalo zer bitxikeri egin omen zion honek gaueko grina beltzean.

        Ba du Txepik ere horrelako bat. Urrategirekin gertatu zaion honi nire etxean geratu ziren gau batetan. Goizeko laurak aldera esnatu nintzen haien gelako zarataz. Estularrialdi ahotsak iritsi zizkidan eta beraiena joan nintzen. A zar koadroa! Urrategi begiak irten beharrean eta urduritasunez mugitzen ahoa. Txepi berriz, seriotasun osoz, odoldutako pitilinari begira. Eta bai begiratzekoa izan ere, zeren bi hortz zeuzkan pitilin harro hark. Urrategiren ahoko protesia bait zuen zintzilik. Denok elkar begiratu eta: "Gurutze Gorrira eraman beharko diñagu, ez?".

        Ba dugu oraindik beste bat, Igor. Honek larunbat gauetan bakarrik irtetzen du etxetik, eta asmo bakarrarekin: Itxura honeko emakume birjiña bat bilatzekotan, eta ezkontzekotan, noski. Ez da hori ere gauza makala eta.

Petralak gertatzen dira bai zenbat larunbat arratse. Ni? Nik zertara jotzen dudan? Beno, ni eguraldiaren gora-beheran ibiltzen naiz, eta gaur nahiko xarmanta nabaritzen denez...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.