L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y aquí se mata a quien haga falta (1992-azaroa) —<txis0629>




 

 

Beriayn, Iuan

(Modo breve de Oir Misa; 110-112 ork.)

 

"Erregi(n)a Portugalekoa doña Isabel izandu zen Iaungoikoaren zerbizari andia; zuen limosnero bat zeñek repartitzen eta ematen baizituen Erregi(n)aren manus limosna andiac gende bearrei. Errege don Dionis aren Senarraren paje batek inbidias errar zion Erregeri: "Dakiela orren Magestadeak eze Erregi(n)a andrea dagola afizionaturik bere limosneroas conbeni den baiño geiago." Errege espantatu zen, etzuen sinestatu xoil, baia gelditu zen kuidadotan, ematen ziola zer pensatu. Determinatu zuen erran zionagatik ilzera bere emaztearen limosneroa, baia disimulatuago egiteagatic, ioan zen egun artan berean saldi gañean kanpora, pasatu zuen galzina labe baten aldetik, non ari baizira gizon bazuek labeari su ematen. Onetan ari ziradenei erran zioten sekretuan eta manatu zituen eze bere jauregiko mutil bateki igorriko ziotela erratera: "Ea egin duzuen Erregeak manatu zinduztena", eta hau onla erran, eta bereala egozi zazue labera, zeren ala konbeni zela. Respondatu zioten puntualquiro eginen zutela aren Magestadeak manatu bezala. Biaramun goizean igorri zuen Erregek bere emaztearen limosneroa mandatu oneki. Baia Iaungoikoak nai izandu zuen libratu peligro onetatik manera onetan. Gizon on onek zuen debozio akostunbratzen zuena egun oros Meza enzutea. Zioaiela bada bere manatu zizaiona egitera, eta pasazen zela Elizako atari batetik, jo zuten ezkila adi zezaten Meza erratera zioaiela Sazerdotea: nai zuenak sartu Mezaren enzutera. Bere kostunbre onareki kunplitzea gatik, Erregi(n)aren limosneroa sartu ze Elizara Meza enzutera. Meza enzuten zegon bitartean, deseoreki Erregeak jakin leen baio leen il zen, igoiri zuen berze mutila —inbidias abisatu zuena—, eta nola ezpaizuen kuidadorik iduki Elizan sarzeas, eta ez Meza enzuteas, baizik leen baño leen bere jaunari il berria eramoko ziola, joan zen leenik ion ere gelditu bage. Galzina labera eldu zen bezala erran zioten an ari ziradenei: "ea egin zuten Erregeak manatu zituena". Eldu zizaizkion bereala, eta egozi zuten labera, eta an akabatu zen. Berzea, kulparik etzuena, bere debozio onareki kunplitu, eta joan zen bere mandatuaren egitera. Eldu zenean erran zioten labeari su ematen ari ziradenei: "Erregek igorzen niauk jakin dezadan ea egin duzuen hark manatu zindustena". Eta nola inbidias akusatu zuena joan izandu baizen leen, eta labera egozi baizuten, respondatu zioten baiez. Ioan zen respuesta oneki Errege gana. Ikusirik hau bizirik, eta ikasirik nola berzea il zen, informaturik ongi negozioas aurkendu zuen gaizki eta falsokiro akusatu zuela Erregi(n)a eta aren limosneroa, eta ala kulparik etzuena Elizan sartu Mezaren enzutera, eta Sakramendu sanduaren adorazera, eta ala Iaungoikoak libratu zuela, eta berze bellakoa inbidiosoa, falsokiro akusatu zuena ala Erregi(n)a nola aren limosneroa, bere bekatuaren pena eta gaztigutan gaztigatu zuela, eta ala ez Erregi(n)a andreak, eta ez guizon onek zutela kulparik."

 

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.