abenduak 17
Elurrak hartu ditu trenaren beirak, bihotzaren beirak. Uniforme kakien anabasa bat eta motxilak. Zigarro merkeak erretzen ditugu. Zenbaitzuk atzean utzitakoa gogoratu nahi lukete poltsikoan dauzkaten maitaleen paineluak ateraz. Zenbaitzuk aurrean daukatena ahaztu nahi lukete, beste poltsikoren bateko paineluetan malkoak xukatuz. Zenbaitzuk zigarroak erretzearekin bakarrik konformatzen dira, ketan sostengatuz haien hausnarketak. Eta noizean behin irribarre egin nahi genieke gugana zuzentzen ez diren begiei ere. Errukia.
Nire inguruko gazteak ikusita bururatu zait bederatzi era ezberdin daudela soldadu bat imajinatzeko: gauez, egunez, ihesi, zigarro bat erretzen, negarrez, lohituta, bizirik, hilda, hegaberei beha.
Nire garunean malkoak pilatzen diren bitartean, hirietako etxeetako argi piztuak dakuskit. la leiho guztiak argiz beteak zomorroen lutoa ukatu nahian bezala. Eta trenaren txartelean idatzitako pentsamenduak oparitu dizkiot izotzari. Leihotik bota dut vire txartel zirriborratua. Ondokoak ez du oso begi onez ikusi nik leihoa ireki izana. Kanpoko hozkirria sartu da une batez, eta ia etxe guztietako ia leiho guztiak argiz beteak.
IA ETXE guztietako ia leiho guztiak argiz beteak
sorbalda sorbaldaren gainean eskuak sakeletan
sendi osoak guztiz jantzirik gau osoa zelatan erne entzunez
(esnatu ninduen eskuartean linterna
berarekin joten hasi zitzaidan ez
zen ez hitzilk ez mehatxurik ez ezer
ni joten eta joten segitu zuen
linterna apurtu eta iluntasunean
segitu zuen)
ia etxe guztietako ia leiho guztiak argiz beteak
ia ohe guztietako izarak zuriak harakinarenak
guztia entzun nahi dut guztiak txandaren zain
lehen eki izpiak hormetan luzatuz gerizak zeuen aurpegietan
jabetu gabe desager zaitezke hemen ez ditut begiak ixten
aldegin nezakeela otu zait amaierarte egon nahi dut begira
ez malkorik ez zirkinik behera begira nago beha nautenean
sorbalda sorbaldaren gain zementua baino jergoi leunagoa du
aiztoa hurbildu bitartean.
|