Txakurrakatzailea
Fermin Muguruza
Los Angeles-New York, New York-London, London-Bilbo izan ziren Txakurrakatzaileak egin behar izan zituen eskalak Sondika aireportuko aparkalekuan hutsik zegoen Volvo markako kotxe beltza hartzeko. Aurrez hitzeginda bezala, giltzak jarrita zeuden. Bere kontaktu bakarrak utzitako grabazioak «Gizona zen, orain txakurra» zuen izena. Prest zeukan kasete barruan. Martxan jarri baino lehen, azken boladan entzundako zinta bildumak gogoratu zituen: «I shot the sheriff», «Fuck the police», «Millions of Dead Cops».
Kontaktoa biztu eta batera, iraulika hasi zen zinta. Zaratatsu arrankatu zuen. Kotxe barruan, bildumari izena ematen zion kanta entzuten hasi zen, ziztu bizian Bilbo aldera abiatzen zen bitartean. La Polla zen. Azkar asko memorizatuko zituen zenbait esaldi eta kanta zati batzuk. «Sabes que vas a comer por dar ostias a la gente. Sabes para quién trabajas, tus lágrimas las compras en las rebajas. Era un hombre, ahora es poli».
Hurrengo kantak pista haundia emango zion bere misioa zertan zetzan jakiteko. B.A.P. taldearen «Euskal Polizia» zen: «Lehen goardia zibilez potrotaraino geunden, orain gehiago izorratzeko Ertzaintza putakoia. Hasiera batean poliziak harrikatzen zituzten, orain berriz beraiek dira harrikatuak. Batzuek esaten dute langabeturik daudela eta ondorioz Ertzaintzan sartzen direla. Nik nahiago dut gosez hiltzea, mikeletez jantzia ibiltzea baino. Goardia zibil edo ertzain baten artean nik ez dut sekulako desberdintasunik aurkitzen. Francoren egunak ez dira urrun joan...».
Kontuz! Radarez kontrolatutako ibilgunea. Keinu bakar bat ere ez. Ez zuen abiadura moteldu. Jarraian SS-77 taldearen «Laster arte laguna»: «Lagun zintudan atzo, gaur ordea beste txakur bat. Dirua?? Hori aitzaki lerdoa!! Barrikadetan ikusiko dugu berriz elkar, bakoitza bere lekuan».
50 kilometro orduko baino arinago joanez gero, semaforoa gorri. Eta gorri jarri zen. Eta gorrian pasa zuen. «Txapelgorri bat inguratzen da, porra atera eta mehatxuka hasten da» zioen R.I.P.en «Txapelgorri» kantak. Baldin Badaren izen berekoak, datorrena: «Sadiko, putazain, saminak eta pizti hondarrak, jadanik ikasi duzue espainiar poliziarekin zuen lana ondo antolatzen. Nahikoa da. Milaka txakur herri honen Historian».
Bilbo gero eta lainotuago dago. Ezaguna egiten zaio Asuako kiratsa. E.H. Sukarraren «Kasko gorriak» kantak ixten zuen A aldea: «kasko gorriak gure aurka datoz, goazen aurre egitera denok. Nola daiteke holako batek egurra ematea guztioi. Batzuk lehengusu, beste batzuk koinatu, neba, horra sartzeko anormal osoa izan behar. Uaa! kaskogorri zikinak».
Kasetea auto-reversea zenez gero, B aldeko lehenengoa hasi zen segidan. Su ta Garen «Nazka»: «indarra soilik dakite erabiltzen. Txakurrak baino txakurragoak». Enekuriko bide zaharrean sartu da. Leihotik sirena hotsak Ezkerraldean.
Hurrengo kantak erreferentzia historikoa emango zion handik aurrera maiz entzungo zuen hitzari. Negu Gorriak eta «Zipaioen matxinada»: «cipayoak ingelesen menpe soldadu indioak kolonialismo zapaltzaileak erabili zituenak... Mende t'erdi geroago Pais Vasco kolonian nativo-vascoak koroia espainolaren menpe».
Segitzeko Vioch-R eta euskal poliziari buruzko kantarik zaharrena. Erantzuna erabatekoa zen. «Ondo zainketan gaue, porra zuridun hoiek, gomazko pelotekin, kezko pote beltzekin, miseriaren ordena, kaosa eta etsipena. ZIPAIOAK HORMARA!». Etsaiakena azkena izanda, erantzun berdintsua proposatuko dio «Eskirol» kantan: «Ehun mila pezetagatik saldu egiten zara eta orain badakizu txakur bat zarela. Zure lagunak zure aurka, herri guztia ere bai. Ez diozu barkatuko zure lagunari. Txakurrak bezala, amorruz beterik zapalduko duzu aurrean dagoena. Beltzez jantzita, aurpegia ezkutaturik, eskuak zikin, txakurrak bezala, amorruz beterik zaunkaka beti, uau!, uauu! ZIPAIOAK SOGARA!».
Grabazioa amaitu aurretik ahots batek ohartarazi zion azkeneko kantaren egileek mehatxu gogorrak jaso zituztela kanta egin baino lehen, baita latzagoak ere egin eta gero. Potrotaino taldearen «Cipayos» entzuteko topera igo zuen bolumena: «No teníaspelas, poli te has metido. Eres un cipayo, eres un vendido. Manifestaciones pegas a colegas. Tu carne está muerta. Ya no hay amigos, ya no hay colegas. Eres un cipayo, eres mi enemigo. Pero en Ordizia poco vais a durar, porque la baska os va a matar. Ya estais muertos. Muertos. Cipayo bueno, cipayo muerto. Hijos de puta. Cipayo bueno, cipayo muerto. Cabrón!».
Txakurrakatzaileak bero zeukan burua. Zinta bukatutakoan, salto egin eta automatikoki biztu zen irratia. Euskadi Gaztearen frekuentzian zegoen. Patuak asmatu zuen berriro. Body Counten «Cop Killer» iragartzen zuen ahots ezti batek. Bilbok agurtu du. Kaseta gorde eta ozen ekin dio abesteari Ice Trekin batera:
Niki beltza zeukeat.
Eskularru beltzak zeuzkeat.
Burua aparretan zeukeat.
Gehiegi irauten ari duk kakazar hau.
Hamabiko motza zeukeat.
Nere kotxeko argiak itzalita zeuzkeat.
Tiroka hastekotan negok.
Txakurren batzuk txikitzekotan negok.
TXAKURRAKATZAILE, hobe hi ni baino.
TXAKURRAKATZAILE, izorrazak poliziaren ankerkeria.
TXAKURRAKATZAILE, bazekiat negarrez daudela hire etxekoak.
IZORRATZEA ZEUKATEK!
TXAKURRAKATZAILE, baina hau honetan hi-ta-ni.
Burua dena emanda zeukeat.
Gau hau izango duk hirea.
Kirten luzeko labana zeukeat,
eta hire lepoa prest dagoela zirudik.
Zaust egin dik nere adrenalinak.
Durrundan zeukeat nere estereoa.
Alferrik geratu ninduan zerri batek.
Akatu'adi, akatu'adi, akatu'adi zerri hori, akatu'adiI!
IZORRAZAK POLIZIA.
IZORRAZAK POLIZIA.
IZORRAZAK POLIZIA, Darryl Gates-engatik.
IZORRAZAK POLIZIA, Rodney King-engatik.
IZORRAZAK POLIZIA, nere hildakoengatik.
IZORRAZAK POLIZIA, hire askatasunagatik.
IZORRAZAK POLIZIA, ez'adi kakatia izan.
IZORRAZAK POLIZIA, izantzak adore puta piskat.
Segizak kantatzen IZORRAZAK POLIZIA.
TXAKURRAKATZAILEA!
TXAKURRAKATZAILE puta bat nauk!
TXAKURRAKATZAILEA!.
|