L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-26 (1990-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Poema guztiak baino gehiago

 

Václav ?oví?ek

 

Euskaratzailea:

Karlos Cid

 

 

        Václav ?oví?ek Most hiri txekiarrean jaio zen, 1951ean. Geroxeago, Bilborekin antz ikaragarria duen hiri horretatik alde egin eta Litvínot-en bizi izan da gaurregunerarte, poesiarekin zerikusi handirik ez duen ogibide batera dedikaturik: Zálu(omega)í-ko lantegi kimikoetako langile. Orain arteko poema liburuak hauek ditu: Setba —Ereintza— 76an, Bez k?ídel —Hegalik gabe—, 1979an eta Zku¼ební kameny —Probazko harriak—, 87an.

        Poeta erreflesiboa da ?oví?ek, amodio gaiaren jorratzaile. Naturaltasuna darie bere poemei, Hegalik gabe-tik aukeratutako hiru hauek lekuko.

 

 

Zer esan zion parketik atera zirelarik

 

...Eta maite ez banaun,

utziko dinat ilea sorbaldetaraino

eta bizarra lurreraino

Begi bat aterako zionat ene buruari

egunero litro bat rum edanen

txilina tintinlariak erosiko belarrietarako

eta urrezko eraztuna sudurrerako

Erreko ditinak txokorrak,

txu eginen dinat ene inguruan

eta higuingarriro eginen ditinat barre algarak

Eta maite ez banaun

goitibehera bat erosiko dinat

parketik ibiltzeko

batipat euriaz geroztik

xixareak agerira atera ondoren

eta gero zapuztu eginen ditinat

trebezia apartez

Eta maite ez banaun

hegalak ebakiko zizkienat euliei

Eta maite ez banaun

orduan, orduan, orduan...

 

 

Parkean zer zaidan atsegin

 

Ilargirantz isuritzen den ura zait atsegin

eta eguerdi eguzkitsuaren belarra

Eta zuhaitzak ere

batez ere haizeak

odoleraino ilea

orrazten dien garaian

Loreak, jakina, ere bai

Eta neskak?

Atsegin zaizkit gazteetan gazteenak

oraino guztiari irribarre egiten diotenak

(Inoiz, ordea, bakarrik daudela

negar egiten dute isilean)

 

Nik ere halakoa nahi nuke izan

Alabaina dagoeneko ezin dut

ezta behar ere

 

 

Gutuna

 

Barbara,

nire poema bakar batek ere

ezin nazake jadanik salba

 

Eta guztiak

hire musua baino

gehiago zaizkidan

 

Hator

 

Ez zekinat

gutun hau nora bidali

eta jakin baneza ere

ez ninake bidaliko

 

 

Co jí ?íkal kdy(omega) vycházeli z parku

 

...A jestli m? nebude¼ milovat/ nechám si nar?st vlasy na ramena/ a vousy a(omega) na zem/ vyloupnu si jedno voko/ ka(omega)dy den vypiji litr rumu/ koupím si do usí zvonky cinká?ky/ a do nosu zlatej kruh/ Budu kou?ít doutníky/ plívat kolem sebe/ a odporn? se chechtat/ A jestli m? nebude¼ milovat/ koupim si také kolobe(omega)ku/ na proji(omega)dky parkem/ zejména po de¼ti/ kdy(omega) vylezou (omega)í(omega)aly/ a to je potom budu p?jí(omega)det/ s dokonalou technikou/ A jestli m? nebude¼ milovat/ budu upalovat mouchám k?id´´lka/ a jestli m? nebude¼ milovat/ budu, budu, budu.../

 

Co mám v parku rád

 

Vodu která tryská k mesici/ i tráva ze slune?ního poledne/ I stromy mám rád/ Nejvíce v dob?/ kdy vítr jim ?ese vlasy/ a(omega) do krve/ kv?tiny samoz?ejm? také/ a dívky?/ Mám rád mladé nejmlad¼í/ které se je¼t? na v¼echno usmívají/ (N?kdy ale kdy(omega) jsou samy/ potichu plá?í)// I já bych cht?l b´´t takov´´/ u(omega) to v¼ak nedovedu/ a také nesmím./

 

Dopis

 

Barbaro,/ moje jediná báseñ/ u(omega) m? mem?(omega)e zachránit.// A v¼echny jsou/ pro m? víc/ ne(omega) tv?j polibek// Pojd// Nevím/ kam tento dopis poslat/ a i kdybych v?d?l/ nepo¼lu jej./

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.