Poema guztiak baino gehiago
Josef imon
euskaratzailea:
Karlos Cid
Josef imon Cej?ov-en jaio zen, 1948ko irailean. Gauregunean Prahan du bizitokia. Ugari dira, 1973tik hasita, txekiar aldizkarietan plazaratu izan dituen lanak. Baina literaturan ezezik, musikan ere ba dihardu, bere poemak musikatuz, blues-rock musika talde bat ere osatu zuen beste zenbait lagunekin. imon hiri eta zibilizazioaren poeta dugu, poemetan barrena kritika sozialerako joera erakutsiz. Idazkera aldetik, bi ezaugarri nagusi ditu: neurtitzen musikaltasuna eta jazzrockaren inspirazioa.
Ostatuko gosaria (1976), Asfaltozko usarrak (1979), Egun txekiarra(1979) eta Eremuko txoria (1981) dira orain arte argitaratu dituen liburuak.
Erantzuna
eta
aingeruak parabisutik
uxatu genituen
rock gogorreko taldeen
metrailatzeaz
haietako
zenbait lauxaduratan zeutzan
deiadarka
erantzun nahian
ahoa
gainezka bete genien
hegal odoleztatuez
eta gero
bularretik
erauzi genizkien bihotzak
eta bero-bero oraindik
ikurrean jarri
Ukabila estutzen ahazten dudanean
Gizon bakar bat ilargian
munduaren poema guztiak baino gehiago zait
sutuidazue buru alboan kohetea edo argizaria
ukabila estutzen ahazten dudanean
Emakume ederraren irribarre bakar bat
errima eder guztiak baino gehiago zait
utzidazue haien izenen artean etzaten
ukabila estutzen ahazten dudanean
Zezenketa
Urteak
zezenketa du antolatzen
eta emakumeak ekialdeko bitxiak legez
bat datoz nire azalarekin
edaten zuen
zentauroa naiz
kordatu eta bahiketetan pentsatu ere
egiten dut
erori arte
nire belarria
haurrek jasoko dute jolaserako
V´´pov?d
a/ and?le z ráje/ jsme rozehnali/ palbou/ hardrockov´´ch kapel// n?kolik/ jich z?stalo le(omega)et na dla(omega)b?/ k?i?eli/ cht?li vypovídat// do úst/ jsme jim nacpali/ zkrvavená k?ídla// a pak/ jsme jim z prsou/ vyrvaly srdce/ a je¼t? teplá/ ja dali na prapor./
A(omega) nebudu um?t sev?it ruku v p?st
Jedin´´ ?lov?k na M?síci/ je pro m? víc ne(omega) v¼echny básn? sveta/ spalte mi u hlavy raketu jak svíci/ a(omega) nebudu um?t sev?it ruku v p?st// jedin´´ úsm?v krásné (omega)eny/ je pro m? víc ne(omega) v¼echny krásné r´´my/ nechte m? le(omega)et mezi jejich jmény/ a(omega) nebudu um?t sev?iít ruku v p?st./
Corrida
léto/ po?áda corridu/ a (omega)eny jak ¼perky z orientu/ jdou mi kásn? k pleti// jsem kentaur/ kter´´ pil/ také se potácím a myslim na únosy// a(omega) padnu// moje ucho/ dostanou d?ti na hraní./
|