Kalos
Jalgi zen egun hartan ere
eta konturatu barik larregi edanda
susmatu zuen bere burua.
Egun guztia egin dut lan eta lan. Ilunabarrean ez dut, hustu basoerdien konturik eraman. Era orain, banoa; begiak lauso, zangoak laban, mihia lodi.
Hutsala, kontsumo-gizarte honetatik at
sor daitekeena oro:
alferkeria, drogak eta gezurra...
Ez duk atarramendu onik seme! Auzoan ezagunegia ere bahaiz. Urteetan aurrera hoa. Zeinek nahi hilako bat ondoan. Gizaixotan bakarra bahintz, zerbait!
Loak eramanen nau gaur ere ziur
bere atzapar madarikatuenetan barrena
baina ez dit horregatik nere gauerdiko
goza ostuko, ez horixe...
Itxaropena da soilik geratzen zaidana. Garraztasuna bere ahala sendi nezakeena hori izan behar, inola ere.
Eneak egin du baina nik egun oro
mundura sortuz geroztik ukitu,
bizi, amestu, ikusi, izorratuak...
iraunen du, iraunen du.
|