L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-21 / Uda (1987-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Santa Grazin negu batez

 

Marta

 

Arratseko 7ak parean edo oraindik ohean egoten nintzen eta behe solairuko koletadun epotxa piano joka hasten zen. Garagardoa eta solfeo ikaslearen artea elkarkoiak diren ez dakit, baina parada haietan gehiegizko erre eta edana jasangaitz bihurtzen zituzten holako arrats kiratsek. Maddie azaldu zen arte.

        Hotzegi ez zenean auzoaren kulero eta sujetadoretan patioko leihoan ari izaten nintzen grinati. Neurak bapo jo ninduen. Behin lapurtutakoaz trabestitu nintzen, beharbada aje gabeko eguna zelako. Atean danbada galanta entzun zen. Zabaldu nuen eta eskilaretan topatzea beti desiro nuen auto ilehori esplosiboak, eskuartean ontzitxo bat, oh!! luze eta arras borobila bota zuen, komunera abiatu, biluztu eta joga egiten hasi zen, hau guzti hau biluzterakoan ontzitxoa hozkailu gainean uztea ahantzi barik.

        Ontzitxoari begira sukaldeko aulki sano bakarrean eseri nintzen. Hutsik zegoen eta nire joera alkoholikoekin ez omen zuen zerikusi handirik. Hi, adiskide, esan nion. Erantzunik ezean komuneraino paseiatu nintzen. Ilehoriak irribarre gozoz agurtu ninduen. Honekin jai dut pentsatu nuen. Pasilu erdian nengoen, txordatutako Joplisen poster eta pisu jabearen koadro horteroaren artean helduta, orduan meskalina ondoko bidaiaren batzu gogoratuz urdaila zulatu zidan West Endeko taberna italiarraren arkume usaina errealegi bihurtu zen.

        Maddie, ezer jaten?, proposatu nion gozoki. Sukaldari nahiz maitale trebea suertatu zen. Nik beraren joga saioetarako komuna atontzen nion. Aste osoa larrutan, papeatzen, goizeko seietako berriak entzuten eta kubatak prestatzen eman genuen, zigarrokin guztiak erre genituen arte.

        Beheko neskatxa-monstruo-pianojolea gogoratuz, tabako eske jaitsi nintzen laugarren mailara. Nire itxura alprojak barre egin arazi zion. Aitari pakete bat lapurtuko diot esanaz egongelan barruratu zen. Hartu, honengaitik ez batez atea itxi zidan. Alogeraz gogoratu nintzen. Baita etxearen jabeaz ere. Eskilerak launaka igo nituen. Maddie bere arropa biltzen ari zen. Agur esan zidan. Ateak danba egin zuen eta ni istorio honekin bakarka utzi ninduen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.