L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-12 (1984-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Rubaiyyat

 

Omar Nabarro

 

(... mitxeletak salabardoz harrapatzen dabilen lepidofiloren antzera, dinostazu zabiltzala, heliconia doris eta heliconia numata lako berben esangura hutsala katibatu nahirik.

        Eta begira zein fite hegaldatzen diren kolore jaioberriak ilunabarrean. Aspaldi ez dituela erratzak amaraunak astintzen, dinozu, memoriaren zokondoetan arakatuz, aramuaren zuhurtziari mira eginda, euli krisalida baten pare xurgatzen zarenean.

        Egizu kontu ostera ere, zein ezina den anestesiatzen estratega bat alkodolez.

        Hobe erre, dinozu, alkolemak, eta Bereniceren erretratoa ere erre. Salabardoak eta erratzak errautsi. Eta hala ere, memoriak iraunen du errautsetan.

        Zapokrifo lotsabakoek eginen dute habia liburu merkatuetan, eta badakizu zein den mendekua...)

 

 

 

OMAR JAYYAM zure izena

aintzinako paganoen sena

bizirik dirauzu ene anaia

itzali arte goce oroimena.

 

 

 

Dagoeneko,

alferrik dita haizeteak,

                       iparrorratzak,

                       bitakora koadernoak.

ohol zaharrak aldaraztea,

lema berria agintzea,

arrakalak iztupaz kalafateatzea.

ahaztu egizuz

izarren kokadurak,

itsastxorien zentzudun norabideak,

urgaineko margo misteriotsuetan ezkutaturiko mezu ulergaitzak.

hobe erre

mapak,

planisferioak,

itsas gorabeherekiko liburu jakintsuak

eta

batez ere,

Bereniceren erretratu horitua.

                                   Berandu da.

                                   Lehortu egin da itsasoa.

 

 

 

Badakizu, Berenice, arratsalde hontan

eguzkiak udakoa dirudiela baratzean;

hozkirria, berriz, negukoa da begietan.

 

Berton nago, Berenice, aramuei begira,

zelan diharduten, mutuki, amarauna eraikiz;

eulitxoak eror daitezen zai bizi dira.

 

Ardura barik, Berenice, dira gurutzatzen,

patuak, bere hari finetan, biltzen ditu

hanka hauskorrak, ílegurizko gartzeletan.

 

Ez dugu, Berenice, aditzen karraxirik;

etxola beltzeko zurezko horman ez dantzut

hots apurrena ere, haizearena ezik.

 

Horregatik, Berenice, nire negarra,

ez da negarra eta oraintxe negarrez egon arren,

negarguraz, mutua da nire deihadarra.

 

Oroitzapena, Berenice, da amarauna;

ez delako hari infinitoen gurutzaketa

mehea baino, betirako preso naukana.

 

 

 

Eguna begitarte ilunaz gau oihala harildun bitartean

blai eginda euri ezabakorraz kaleak     hortxe egon

naun     kafetegi kutsu gehiegizko bazkalondo

honetan arratsaldearen norabideaz jabetu

ezinik     blai neu ere     nora ezean

lutoz sumatu ditut piztutako lehen-

engo argiak     argazkizelulak asal-

datu egin ditun     goizegi gautu

dun     eztulak askatzen taberne-

tan     data ere ahaztu dinat

agian asko igaro denbora

guretzat     ardotan blai

berriketa amaigabea beltz-

egia eguzkiaren ku-

britxeta     kolorez

harilduko ote

goizaren

maindi

rea bl-

ai

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.