Violet Font
INOIZ BUKATZEN JAKIN EZ DUDAN
RIMBAUD PROSTITUTA BATETAZ MAITEMINDU ETA
VERLAINEK BELGIKAN BI TIRO BOTA ZIZKIOENEKO
IXTORIA ZENTZUGABEAREN HASIERA
bus urdin kakati batetan galdu ziren gehien gustatzen zitzaizkidan ene bi poemei eta aspaldian irakurri dudan poetarik onenetarikoa den jérôme musseteko-ri, violet fontek ahalketi
(Kafetetxeko pianu zaharrak
«Delphi I» jotzen du. Be-
saulki gorriak daude eta
pendulu apaldun zurezko
paret erlojua txoko gainean,
absenta botila, haur baten
burmuina baino gorrago den
ito pentsakorraren alboan.
Hiru mutil eta neska bat
sartu eta beste mahai ba-
ten inguruan esertzen dira.
Behinola begiak itsutu eta
ahoa aldarri bilakatu zi-
tzaion pentsakorraren lagu-
nak behatzen die. Geldiro
begirada aldatzen du, bai-
na berriz bihurtzen.
«Delphi I» entzuten da.
Beltzez jantziriko neskati-
larengan finkatu zituen be-
re itsutuak. Eskubiko esku-
larru beltz ximeldua ken-
tzean, hatz luze ta aurpe-
gia bezain zuri eta biluzi-
ek liluratu zuten. Te kika-
ra ahoratzen ari zela, Ver-
lainek Rimbauden zakilari
heldu zion, hasperen mutu-
an...
«Delphi I» amaitzen da.)
ilunbetan,
commedia dell'arteko
bi mozorro itxuragabe
kafetegiko eszenatokian
xuxurlaka ari direnean,
marmolezko mahai izoztu gainean
absenta baso bat
dardaratzen da.
besaulki karmesian sor,
hotzez hordi,
beren hatz zuri eta sugetiez
izutzea lortzen nauten
mamu azantzuengandik biola erdiloa hilduten entzuten dut...
arlekin jeinutsuak
apalki gurtu eta eskua musukatuz
«untzi gorri bakartiak,
agian zastakatuak,
lainotan ezabaturik
eta gotikin zilarreztatuan jitoan,
hire begi itsutuak zabaltzen dituk,
hotzez hordi,
Ilargi jainkosaren presentzian
(beltzez, esku zuri hilduak).»
esatean,
mututzen dira,
eta
berehala,
biolak berriz ekiten duenean, jauzika eta barre algara artean,
karriak zorrotzetan,
aienatzen dira.
-isiltasunean, pianua-
(Rimbaudek
-loratan lo-
ozenki errezitatzen du
kaluzko pianulariarekin):
latzia beltzean
enbatak
-gasnia uher-
kafetetxeko pianu goibelaren ketara
gidatu zuenean,
tekadi leunetara
«ilargi paninatsu»
gurguratu zion
Verlainek.
(Hezurtsuetan
-paret erlojua metronomo mututzat-
errusiar kantuk
egiten du soinu).
Eta absentatan itorik
jainkosaren ahoko ijitoametsetan
eldarniatzen nintzen,
ero.
(Izkina ezkutuan
atzoko neska dago,
isilik
-elurretan jaka-).
|