L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-10/11 (1984-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Talde susaratu baten banitatea

(edo poster bati egindako komentarioak)

 

Fanvoyeur

 

        Behin komentatu zidan leninista batek, kantudok eta edozein sofiak ez dituztela beren mamin graziatuak ezta mozkortuta ere debalde saltzen. Susako neska-mutil-gehio horiek ordea, txoro moderno antigualeko horiek, bost txakurretan saltzen duela poster eta guzti. Graziosoak direla esan nahiko zuen. Edo agian plusbaliaz hitzegin nahi zuen. Baliteke. Baina hori esan zuenean, gabon zaharretako edo tribura bueltatzeko sasoiak erakarrita esan zuen. Eta galdera faltaezina ez zen luzatu: Ikusi ditu amak larrubixi? Eta aitak zer dio?

        Eskerrak ama euskarak ez dakiela ezer plusbaliaren salmentaz. Bakarrik daki bere semeak (eta alabaren bat ere bai, orain ez dute euskaraz ligatzeko lotsarik lehen bezala), inflazioaz akatzen direla aise. Euskara ama batek jakitea gustagarri litzatekeena ordea, da, bere bi, hiru, zazpi semealabak premuak-premiak izateko garaian daudela eta ez dela lotsatu behar larrubixi ikusten baditu ere. Baten bat inflatuxe ageri arren ere. Oraindio ez bada konturatu etxean hazitakoak kasta askotara ateratzen duela, oraindik banitateak bi alde dituela edozerk dituen antzera, jai dago urkiolan sanantoniotan.

        Baina ez gaitezen hain bukoliko jarri. Pelotarien booma ere pasa zen eta horregatik ez genuen botorik irabazi. Botoak teknokraten marketinak irabazten ditu, eta horiek ere saiatu ziren, baina alferrik. Superatua omen dago jokoa. Ama lotsatzen bada, umeak batere ez; eta aita, beti kontzientziaren zentroan.

        Beste ezkerreko fraidekume batek, bere aitaren zeraren tamainuan zeukan ardura guztia jarria. Zenbat mikra, zenbat mitra gehio faloaren luzaeran. Kezka izugarriak sortzen ditu mikraz edo mitraz neurtzeak estatu zibilizatu eta ez-zibilizatu guztietan. Inor ez dago salbu. Eta gainera, sikiatra jesuitikoak ziurtatzen duenez, gorputza eksibitzen duten guztiak pelota jokoan atzelariak omen dira. Aurrelariak luzitzeko. Eta nola argudio adhominum egitea oso erraza den jokoa despistatu nahi denean, denak, hoiek denak, marikoiak, deklinatu zuen bokatiboan.

        Baina ze arraio! gaztetxo mokoti hoiek narziso xamarrak direla, bai, TAZE! Gertatzen dena da, irudia eta (i)majina saldu behar dutela superbizitzeko. Biluzten dena biluzten dela eta soinean jantzirik idealenak jazten dituenak jantzi ditzala.

        Zenbatek desiratu izan duen hizkuntzarekiko inzestoa, sustrairaino eramaten zuelako bidaia horrek. Baina joan denak kontatuko duenaren esperoan daude gehienak. Susararik beroenean ere, arriskua neurtu. Harrizkoa, badakizue, beste hark esaten zuen legez. Banitatea hutsa ez bada, harrizkoa delako.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.