L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-10/11 (1984-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Kritiko literarioak trebatzeko ikastaro trinkoak

 

        Suzko Jaurlaritza honek kritika ikastaro ezin hobeak prestatu ditu ofizio ondradu honetan trebatu nahi duen mundu guztiarentzat (seksu edo adin kontuei kasu egin gabe). Kulturaren arlo honi abiada emateko gustoz bazaude irakur ezazu, mesedez, azpian detaile guztiekin zehazten dizugun egitaraua.

        — Hildako poeten obraren sinbolojia

        — Erdi-hilean ditugun idazleen laudoriotzea.

        — Narratibaren susperraldiak detektatzeko gailuetan trebatzea.

        — Ezer esan gabe eta inor mindu gabe bi foliotan nola idatzi.

        — Idazlearen kolorea asmatzeko ikastaro trinkoa.

        — Goitizen eta ezizen erabili gabeen zerrenda bat eskainiko zaie dohan matrikulatzen diren guztiei.

 

Eskatzen da:

        — Euskarazko E.G.A, I.G.A., O.G.A., A.G A., eta beste zenbait titulo.

        — Beste hiru hizkuntza irakurtzeko gai izatea.

 

Izena ematen dutenei froga bat egingo zaie:

        — Folio batetan liburu imajinario bati buruzko kritika txarra idatzi.

        — Beste folio batetan liburu imajinario berberari buruz kritika konstruktiboa egin.

        — Hirugarren folio batetan liburu horri berorri buruz kritika aseptikoa.

        Epea bukatu eta hiru egunetara ospatuko da froga hau. Matrikulatzeko eskatzen da foto familiar bat ere, koloretan, hala nola interesatuak eduki dezakeen karnet guztien fotokopia. Konfiantza primatuko da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.