Hirureun urte dira gizonak
fekundazioaren protagonismoa bereganatu
zuela, 1967gn. urtean Luis Ham,
Dantzig-go estudianteak mikroskopioaren
aurrean espermatozoideen
isats-astinduak lehen aldiz ikusi zituenean.
Hirureun urte dira ere, gizonak ilusio
bat galdu zuela. Bere indarraren hazia,
sekretu liluragarri bat bezala gorde
zitekeelako ilusioa. Sapaburu alproja isatsalai
minimook (10-16 µ: munduko populazio osoa
sortzeko behar izan diren espermatozoide
guztiak aspirina erdi batetan sartuko lirateke).
Ez gara ezer Agatha ez gara deus.
Espermatozoide horretan, gure begi
urdin ederren sekretoa, baita gure bibolina jotzeko
trebezia paregabea ere, batzuek nahi luketenez.
Natura ala Nurtura,
betiko eztabaida amaigabea.
Hirureun urte eta gehiago,
ehun mila agian, utero ilunaren espiraletan
obulu bakar baten bila gabiltzan
miloika sapaburu isatsluze
insignifikanteak garela intuitzen dugula.
|