L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ustela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Mermelada Ustela (1976) —Hurrengo artikulua




 

 

a) Ez da hotzik, baina eskuak sakeletan daramazkizue. Oinez zoazte, edozertaz hitzeginez, lurrari beha zihurki. Ibiltzearen balantza eskasean, zuen

ukondoak igurtzi egiten dira ukitu erotiko batetan. Ikastaro luze baten atarian

zaude, eta lehen ariketa horrek «bertizeen musu zoroa» du izena.

        b) Zigarro bat ateratzen duzu, ah barkatu, ez naiz konturatu, nahi ahal duzu, ez, ez du erretzen, baina sua eskaintzen dizu, eta haizearen aitzakitan zeureetan biltzen dizkiozu eskuak. «Biligarroen habia» egin berria duzu.

        d) Ipuin banal bat kontatzera zoaz, ezagunen baten konturen bat, hitzen ezin asmatze tentsoa hausteko zozokeriaren bat, ba ahal dakizu, orain hemendik pasatzerakoan gogoratu naiz, eta aldi berean hurbilago duzun bizkarrean eskua ipinten diozu memento batez, irrifar eginez. Hirugarren lege honi «elurrezko hatzaparraren hotzikara» deritza.

 

        a) Ezpaloiko karratuak, hurrengo hilera pasatzean, ez hurrengoa, noiz arte luzatu behar duzu, hurrengo hilera pasatzean, noiz bestela, zergatik ez zaio gustatuko ba, orain, horratx, ez da ezer gertatu, lurrerantz behatu du, eta ez du ezer esan eskua beste aldeko bizkarrean xamurki ezarri diozunean. «Ilunabarretako ibilaldia» oso arrunta da, eta aterkiperako txit egokia.

        b) Eskuak, eskuak, inork ez zaitue ezagutzen, inork ikusiko ez bazintue bezala izanen da, eskuak, berak ez du indarrik eginen, eta zer ari zaren kontura ez dadin egiozu galderaren bat, nolako hatz luzeak dituen. «Usoen hegala isila» bezala ezagutzen den praktika hau gazteen artekoa da, eta Mahadeva-ren legedian guztiz debekatua dago agure-atsoentzat eta eskuetatik izerditzen direnentzat.

        d) Isilik, oso isilik, eskua besotik pasa dizu. Gehienbat bikote helduen artean erabiltzen den «esku eroriaren uztartzea» gazteetan legitimatzeko, burua Mutilaren bizkarrean jarri behar du neskak. Egun, tamalez, oso utzia dagoen praktika da, feministek gizonaren boterearen ezaugarritzat edo hartzen dutelarik.

 

        a) Eskuak patriketan edo atzean gurutzatuak dituela, besoa urrunago duen besoraino luzatuta bueltaturik, esku ahurraz hartzen diozu besoa. «Uhin apartsuaren lotura».

        b) «Uso zuriaren ehiza»: beste aldeko eskuaz alkandoraren lepoarekin ari da jostatzen, eta besoaz bizkarra inguraturik eskuan harrapatu duzu berea.

        d) «Usoen hegada isila»-ren bereizkuntza, eskutik hartzean besoa doblatu eta bere gerriaren beste alderaino eramaten dizu. Ariketa honi «besoak elkar gainka» esaten zaio, eta zenbait lekutan, Urola aldean batez ere, «gerrialdeko triangulua» ere bai.

 

        a) Eskua beste aldeko bizkarrean ipini diozu, eta besteak, gerria inguratzen dizu besoaz. Halakoetan komenigarria izaten da beso libreaz eskua har diezaiozun. Azken fasea urratu duzu «lorategietako korapiloa»-z.

        b) Gerriak elkarri inguratzen dizkiozuenean, «gurutzearen korapiloa» egiten duzue. Praktika hau, maiz askotan, uztartze sakonagoren ataria izan ohi da.

        d) Esku ahurraz besoa elkarri hartzen diozuenean «uhin apartsuen lotura bikoitza» ari zarete egiten, edo eta, Vatsyayana zaharrak dioen bezala, «sugearen besarkada».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.