bernardo atxaga
Han,
nun mendiak kuTXIloz eginak izan diren tokietan
berandu loratzen dira orratzak
eta udazkenetik negurainoko zubitik
eguzkirantz
abiatu zirenen erretrato TXIrTXIlatuak
haize more
batek sakabanatzen ditu zakarrez be
tetako haranetan zehar
ahate basatien kanta ez da harat iristen
bai ama guztiz zaitut maite
urte batzuk beherago
ziutatearen kalerik zabalenetan
jendeak espaloiei begira
DIRAU
nolabaiteko irrifarra dibujatzen zaiela
bere ezpain nikotinatuetan
|