bernardo atxaga
geure etxea utzirik nora joan Kanada Argelia Turkia
zenbat aldiz panazko galtza beltz batzuekin zenbat aldiz zigarro ba
ten ke urdinarekin jostatuaz
pentsatzen nora ihes egin zenbat gezur pilatu behar ote Kanadako
basoen usaina izateko
zenbat adiskideren adios serio ikusi behar ote dira Pariseko
snack barretan goizeko hiruretan
hemen bezala jinebra botila batekin iraultzaz min
tza ahal izateko
zenbat aldiz urano bezala jiratzen jiratzen eta
jiratzen gure mendien ingurutik
zenbat urte barru borrokatu behar ote da
anaia gazteak gartzelan eguzkitan oilarite berriaren zain
dauden bitartean
bilbaoko aideportuan Istanbuleko abioia irrifarrez hartzeko
zenbat aldiz gure borroka konkretoaren
begietatik
etorkizuna ikusi nahiaz
paranoiaren itsasoko uhinak gure bila datozen egun hoietan
|