Galipott'kritiken
Lauaxeta eta "ALEA"
Jon Kortazar
Etxezarraga
Lauaxeta eta García Lorcaren arteko zerikusiak aztertu baditugu ere gure lan honen lehen partean, gerraurreko Bilboko egoera literarioaren barri zenbait eskeini nahi dizuegu bigarrenean. Baina hontan saiatu baino lehen, gure lantxo honen mugak argi jarri nahi genituzke. Lehenengo eta behin, aldi hartako Bilboko literatur giroa esatean, batez ere "ALEA" taldearen inguruan bizi izan zen giroaz ari gara. Baliteke norbaitek hori etxela euskal literatur giro bat esatea, baina gu ez gara hortan sartzen, eta kasu hontan behintzat, eztzaigu ardura ere. Eta mugei muga gehiago jarriaz, esan dezagun, oraingo hontan ematen dugun informazioa, aurrerapen bat baino ez dela. Guk, nolabait esateko, dato batzuk aurkitu genituen uste eta bilatu gabe, eta eskeini egiten ditugu besterik gabe, hurrengo baten askozaz zehaztuago eta luzeago egiteko esperantzaz.
Lauaxetaren bizitza eta lanen inguruan datotxoren batzuk kornentatzean Eusebio Erkiagarekin, Lauaxetaren lagun izan den D. Pablo Bilbaoren berri izan genuen. Bera izan ba bada D. Pablo Bilbao Aristegi jarraian datozen datoetarik gehienak eskeini zizkiguna. Gure eskerrak hemendik. Eta hona hemen aurrerapen hori.
1936.ko urtearen hasieran, otsailaren 22.an hain zuzen ere, "ALEA" (Asociación Libre de Ensayos Artísticos) izeneko taldea sortu zen Bilbon. Literatura eta arte munduaz arduraturik, intelektualak gehienok, dozenaren bat pertsona elkartu ziren egun eta urte hartaz Bilboko aspaldi bateko "Café Suizo"-an. Taldekoek diotenez, eta gero taldeko konponenteegan ikus dezakegunez, iritzi politikoak alde batera utzi ziren talde hau eratzean.
Talde honen eragilea eta bultzatzailea Jose Miguel de Azaola izan zen. Urte haietan Filosofia ikasketak egin zituen Friburgon bere Deretxoko estudioetaz aparte. Bera izan ei zen taldearen bizkortzailea eta "arimea". Geroagoan, Donostiaratu zenean ere, beste horrenbeste egin omen zuen hango talde desbardinetan.
Taldearen abiada unean pertsona berezi batzuk elkartu baziren ere, taldea ez zen suertatu itxia eta zarratua. Taldekoek izan ez arren ere beti izan zuten sarrera bestelako bilbotar, kanpoztar zein bidezkoek: 1942 urtean, "ALEA" taldeak "Cuadernos del grupo 'ALEA'" argitaratu zuenean bere lehen alean, eta hasierako aldiak gogoratuaz hauxe zekarren bere azalpenezko hitzaurrean: "Así, en nuestras reuniones han hablado frecuentemente forasteros de relieve, o bilbaínos que en ninguna otra ocasión nos visitaban, en tanto un núcleo reducido de fervientes áleatas imprimía el sello de continuidad y daba cohesión y eficacia a los multifacéticos trabajos del Grupo, que gracias a ellos forman hoy una obra de carácter homogéneo".
Talde hontako partaideen behin behineko zerrenda bat egingo bagenu, gerraurreari dagokionez behintzat pertsona hauexek aipatuko genituzke: Lehen aitaturiko Jose Miguel Azaola, Elisa Corcova (Juan Ramón Jiménez eta Zertobiaren adixkide izanik taldeko batzuk heuren ezagupidean jarri zituena), Guztavo de Maestu (pintorea), Sabino Ruiz Jalon (musikoa eta "El Liberal" egunkari sozialistan kritiko musikala), Francisco Azaola (idazlea), Luis María Barandiaran (ijinadorea), Pedro Ibarra Mac-Mahon (gaur egungo Güell-go baroia), Felix Quiroga (ijinadore nabala), Jaime Delclaux (olerkaria), Jose Ramón Amézola (guk ezagutzen ez dugun "Idea y Sentimiento" liburuaren egilea), Artadi, Jose Landecho, Martinez Ortiz, Pablo Bilbao Arístegi ("ALEA" taldeari dagokionez gure barri emoilerik onena), Blas de Otero (olerkaria) eta Esteban Urkiaga "Lauaxeta". Esan dugunez, zerrenda hau behin behinekoa da, eta batez ere gerraurreari dagokiona, "ALEA" talde legez zabaldu egin baitzen gerrostean eta erabat aldatu ere.
Taldea hasiera baten tertulia bezela eratu zen, baina laister planteatu zen zelan jarri martxan talde hau, eta nola bideratu behar ote ziren literatura eta arteari buruzko taldearen kezkok. Lauaxeta bera izan zen arazo honi zelanbaiteko irtenbidea eskeini zaiona aldi hartan hain bizikera urrria eta agorra ei zuen Bilboko Ateneoan sartzea proposatuz. Eta hala erabaki egin zen. Garai hartako sasoian Bilboko Ateneoa edo Ateneo Bilbaínoa Carlton edifizioan zegoen Rodrigez Arias kaletik sarrerarekin eta Corta izena ei zuen enplegatu batekin.
Gerraurrean bada, "ALEA" taldeak, kultura eta arte arloko zenbait ekintza eratu zuen Ateneoan bertan, edo bestela, Gustavo de Maeztu pintoreak Egaña kalean zuen estudioan. Ekintza horietarik bat hitzaldi ziklo bat eratzea izan zen, eta ziklo horren barruan Esteban Urkiaga "Lauaxetak" hitzaldi bat eman zuen 1936.ko udaberrian gai honi buruz: "Sófocles y la tragedia griega". Hitzaldi honi dagokionez ez dugu segurtasunik bat izan zen ala bi izan ziren hitzaldiok. Jesusen Konpainian egindako ikasketen ondorenez badirudi Lauaxetak bazuela formazio humanistiko nahiko oinarritu bat, eta hori da izan ere ALEA taldearen inguruan ezagutu zutenen iritzia.
Lauaxeta eta García Lorcari buruz asko esan da, eta noizbait idatzi ere, elkar ezagutu ote zuten, elkarren adizkide ote ziren, Lauaxetak García Lorca eta "Generación del 27" ezagutu bazituen beste olerki egikera bat izango zuela beharbada, eta abar luze bat. Inpresioak batzu, iritziak beste batzuk, susmoak sarri, baina beti ere dato fidagarri urriz. Arrazo hontaz hauxe da guk oraingoz esan dezakeguna, dakigun guztia bestalde:
1936.ko urtarrilla zelarik, Margarita Xirguren konpaniak García Lorcaren "Bodas de Sangre" eta "Doña Rosita la Soltera o el Lenguaje de las Flores" antzerki lanak eszenifikatu zituen Bilboko Arriaga Teatroan. "Bodas de Sangre" lanaren estrenua zela medio Bilbora etorri zen García Lorca estrenuan hartan egoteko.
García Lorca Bilbora etortzearen kontestu hontan, Lauaxetak bide batez ezagutzeko aukera izan zuen, nahiz ta pasadizuz izan bazen ere. Gaur egun Bilboko Udaletxearen Liburutegia dagoen toki berean, Bidebarrieta kalean, "El Sitio" izeneko liberalen sozietate batek bere egonlekua zuen. Elkarte hortakoek omenaldi bat egin zioten hartan García Lorcari eta omenaldiaren ondoren aldi hartan Bilbon oso ezaguna ei zan "Luciano" jatetxean bere omenezko afari bat ospatu ei zen Sabino Ruiz Jalonek eraturik. Sabino Ruiz Jalon, lehen esan dugunez, "ALEA" taldekoa zen, eta Lauaxeta bera ere taldeko izanez, García Lorcaren omenez ospaturiko afarira joan zen. Hor ezagutu zuten elkar.
Dena dala ere, elkar ezagutze hori oso zirkustantzietakoa izan zen, uste baino lehen García Lorcak Madrilera itzuli beharra izan zuelako, antza denez, familia arazo batzuren beharrizanak eraginez. Madrilera itzuli beharrik suertatu ez bazitzaion Bilboko Ateneoan hitzaldi bat emateko zen "Cante Jondo"-ari buruz "ALEA" taldekoen iniziatibaz. Aldi hartan bazen oso ale gutxi kaleratu zituen aldizkari bat, "Norte", Ruiz Jalonen familiakoa zen "Graficas Nore"-k argitaratzen zuena. Aldizkari hortan publikatu zen, norbaitek hortan interesik balu, omenaldiaren argazki bat.
"ALEA" taldekoen bitartez beste zerbait gehiago ere jakin ahal izan dugu talde honek, eta bere inguruan mogitzen zen Bilboko jendeak, zelako gustuak, ezagupideak eta jokerak zituen aldi hartako literaturari begira. "Generación del 27" deritzaion belaunaldiko idazleen ezagutu nahia eta kezka ei zuten batez ere. Nahiko ondo eta sakon ezagutzen omen zituzten heuron lanok. Olerki eta olerkarien mailan Juan Ramón Jiménezek arrakasta gehiago ei zuen heuron artean Unamuno, García Lorca, edo Machado batek baino. Pedro Salinasek berriz nahiko sarpide eta entzute ei zuen ikasle unibertsitarioen artean. Teatroari dagokionez, idazlerik estimatuenak hauexek ei ziren: García Lorca, Alejandro Casona, eta baita Jacinto Benavente eta Jardiel Poncela.
Lauaxeta bera ere, bere aldetik seguru asko egingo zituen bide urratzeetatik aparte baina ez alde, "ALEA" taldeak eta garai hartako Bilboko mugimendu honek eskeintzen dizkigun koordenatan jarri hehar dugu bere lanak aztertzerakoan, nahiz ta aldez aurretik jakin, hauek hakarrik etzirela izan bere jorrabideak. Euskal literatura idatzi zein herrikoiaren jorratzea ezin dugu ahaztu esate baterako. D. Pablo Bilbao Aristegik gogoan ditu oraindik Lauaxetaren gustu literarioei buruzko zehaztasun batzuk: Lehenengo eta behin, Paul Valery-ren lanak eta "Poesía pura" izenez ezagutzen den jokerea oso ondo ezagutzen zuela, hortaz behin baino sarriagotan luze mintzatu baitziren. Lehen esan ditugu talde honek, "ALEA"-k, zelako ezagupidea zuen "Generación del 27" zelakoari buruz, baina detaile bezela balio badu hona hemen anekdota bat berak kontatu bezela: Behin, Diputazio aurrean, Espasa Calpek egin zuen Antonio Machadoren Lan Bildumaren bigarren argitalpena besapean erosi berri zekarrela aukitu zuen Lauaxeta, hortan oso interesatua baitzegoen.
1.936. urten "LUISES" izeneko aldizkari hatek hiru ale argitaratu zituen. Izenak berak ere iragartzen digu zelako taldea zen eta nork eraginda, baina hori alde batera utzita, hauxe da beharbada interesgarriena: bihilabetekari hartan olerkari bi, Lauaxeta eta Blas de Otero, idazle izan ziren. Lauaxetak erdaraz idatzi zuen gai erlijiosoei buruz, eta baita ere poema bat euskaraz. Poema hori erderaz ere argitaratu zen. Itzulpena Lauaxetak berak egin zuen, baina erdal moldakuntza olerki legez, Blas de Oterok eman zion. Blas de Oterok berak ere, erlijio gai mistikoei buruz argitaratu zuen olerkirik, "Blas de Otero y Muñoz, C.M." firmaturik.
"ALEA" taldea gerrostean berriro bildu zen, eta 1942.tik aurrera "Cuadernos del Grupo ALEA" argitaratzen hasi zen. Lauaxeta etzen "aleaterren" artean, eta horregaitik, taldeko eta olerkari ere izan zela-ta, omenaldi bat egitea pentsatu zuten taldeko izandakoaren omenez, baina behar ziren kontsultak egin ondoren baztertu egin zuten ideia hori, etxegoen gerrondoko politika giroa hortarako-ta.
Lauaxeta, ameslari bat ei zen hizkera eta zinuetan ere, idealista bat, traturako fina, kultoa, lotsakorra idazterakoan, tipo desenfadatuaren guztiz kontrako pertsona. Inork etzuen pentsatuko izakera horrekin gudarien komandantea izan zitekeanik. Horrelakoa ei zen Lauaxeta.
Lauaxeta gogoan
(orduko Blas Otero.ren poema bat)
Blas de Otero y Muñoz, C.M.
Cuerpo de Cristo, por mi amor llagado,
vida del alma cuando al mundo muerto...,
¡tírame ese clavel ensangrentado
que en la espiga, sin luz de mi pecado
ha florecido tu Costado abierto!
Alma de Cristo, de dolores llena,
mar de amargura bajo el verde olivo...,
déjame que me lleve esa azucena
que en la playa, sin sol, de mi honda pena
pone un silencio de jazmín cautivo!
Sangre de Cristo, manantial de plata
en el oro, sin luz, de tu poniente...,
¡mira este fuego de pasión que mata
y anégame en la espuma de escarlata
que brota, pura, de tu eterna fuente!
|