L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott tropikala (1980-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

—Galipott'kritiken—

 

Flore Sorta Spirituala

 

Jon Kortazar
Jon Etxezarraga

 

"Obras en las que unos planteamientos
teóricos excesivamente ambiciosos
no consiguen articular un cuerpo
poético convincente".

SARASOLA
(Ha. Social de la Literatura Vasca. 170 or.)

 

        0. Historia de la Literatura euskérika.

        Badirudi, Luis M. Mujikak gure euskal letren munduan kritikarik entzutetsuenak jaso eta jaseten dituela. Gogoratu beza irakurleak Erramun Etxezarretak Jakin errehistan egindalcoa eta Alfontso Irigoienek FLV aldizkari zientifikoan oraintsu argitaratua.

        Guk ez dugu —Jainkoak libra gaizala— ez lehenengoaren jakituria estilistikorik, ez eta bigarrenaren zientifismo frogaturik, baina azken lan honi buruz, publikoki iragarri nahi genuke gure iritzia, eta iritziok Luis M. Mujika mintzen badute jakin dezala erantzuteko bideak dituela, parka dezala, eta hala uste badu kritikoen kontrakritiko izateko eskubide osoa duela, eduki ere Bilbo hontatik idatzi arren euskara tekniko urbanoaz gehiegi eztakigunok baino azertu gehiago edukiko du seguru asko eta.

        Goazen bada, lana ikustera. Eta hasi ere titulutik hasiko gara, "Euskerika" hitzak, egia esan, badu bere funtzioa. Hau da, euskal literatura euskaraz eta erdaraz idatzitakoa bada, "euskerika" hitzak euskaraz idatzitakoa bakarrik adierazten du. Baina, hortarako zergatik ez erabili "euskaldun" hitza. Antza denez, idazlearen estilo "gehiegizkoa" jarrituaz sortu da "euskerika" hori. Horrela gainera "K" birekin euskalduntasunez disfrazaturik. Gure ustez, "euskerika" hitz horrek, ez du gaur egun "euskaldun" hitzak hartzen duen zentzua hartzen. Beste alde batetik, kontzeptua murriztuagoa iruditu zaigu eta hitz hori konnotazioz beterik agertzen zaigu.

 

        1. Lanaren alde.

        Hiru lau puntu aipagarri eta goresgarri bada lan hontan. Hainbaten, lirika tratatzen duenean idazleak. Guk geuk geure aldetik —izan ere oso gustora baikaude geure kautan geure buruokaz— hiru lau kapitulu aipatu nahi genituzke.

        Lehenbizikoa, XVII. mendeko euskal lirika herrikoari eskeiniak, nahiz ta agian, kapitulua sistematizazio faltaz aurkitu. Hau da, kapituluan ezaugarri berdinak aurkitzen ditugu olerkiz olerki: bisemia, paisajearen balio, e.a. Ez ote zen hobe ezaugarrien sistematizazio bat eskeini lehenik, eta olerkien adibideak eman ostean, aldrebes jokatuaz, hain zuzen? Gure ustez azalpenaren argitasunak irabaziko luke.

        Bigarrenez, Gazteluzar eta Lizardiri egindako azterketek, gure ustez, gauza berri batzuk aportatzen dituzte Gazteluzarren kasuan, eta sisternatizazio eta laburpen on bat Lizardiren kasuan.

        Beste kapitulu batzuk ere aipagarriak dira, goragokoen mailan geratu ez arren. Kasurako, Detxepare eta Orixeri dedikatuak.

        Baina kapituluon azertuok alde batera utzirik lanak badu akats haundiagorik eta handiegirik. Eta haundiegiak diogu, liburuaren balioak ilunduaz maila beheregi batean geratu direlako.

 

        2. Akats nagusi bi.

        Badira liburuan akats bi, edo bestela esanik, ikuspegi prolema bi. Gure ustez, kontzepzio momentutik hasirik oker jaio diren iritzi bi.

        Lehenengoa, nahiz eta inon esprexki agertu ez, narratibotasunari buruz egiten duen balorazioa da. Liburu osoaren zehar lirika goresten den artean, narrazioa eta narratibotasuna bazterrean utzi ditu. Eta ondorenez, alde arriskutsuetara eraman du. Bertsolaritzaren balioak ia kolpe batez ukatzera (299-307). "La improvisación en ciertos casos, significa superficialidad, reiteración y monotonía" (300), baina "en ciertos casos" baino ez bada, besteetan, pentsa genezake sakonak, erritmikoak eta lirikoak ere sortzen dituela. Bigarrenok zergaitik ez dira tratatzen bertsolaritza sailean?

        Etchahuni buruz mintzatzen denean badira, egon ere, alabantzak. Baina bertsolaritza sistema legez aztertzen denean ez dago horren aipamenik. Eta ez dakigu erreiterazioari zer bildur dion bere liburuan horrenbestean erabiltzen den espresabide bat denean ("pundonor" zorionekoarena, euskara urbanoarena, bisemia espresabidearena, e.a.).

        Ba dirudi kritika aldetik narrazioak ez duela lirikak duen balioa. Agian egia izango da, lanaren zehar ematen diren poeta famatuen adibideak ikusiz: Lizardi, García Lorca (a despropósito ez bada ere, Etxezarretak ez zuen bere artikuluan idazle hau Mujikaren iturritzat aipatu? Ah, bai, e?), eta Mujika bera, hain zuzen, bere buruz eta aburuz: "hemos probado en nuestro original Origen..." (319) "Nosotros mismos desde nuestro original Zortziko..." (336). Zertarako hainbeste intzentsu, hatsa dago ala?

        Beste alde batetik, ba dirudi aurre-ikuspegi bezela badagoela beste aurre-iritzi bat ere, Guk geuk, gure aldetik, ez dakigu jakin liburua literaturaren historia bat den, ala, euskara "Tekniko" eta urbano delako horren teoriak bigarrrenez aipatzeko bigarren plaza den. Azalpen lexikografikoa bihurtzen du, askotan, idazlearen hizkeraren azalpen xinplea izan behar zuena. Jakin beharko luke bada, kritiko berri eta iraultzaile honek, balore linguistikoak edo idazlearen norma ez dela, berez eta horregatik bakarrik, balio eta aztergai estilistikoa.

        Metodologia aldetik begiratuta (hots, bigilatuta) liburua, ez dakigu idazlearen hiztegi motaren aztertzeak ikuspegi semiologikotik egiten ez bada behintzat, zer informazio berri dakarren idazle baten balio estilistikoa ezagutzeko Lauaxetaren kasuan izan ezik, ez dakigu zertara datozen hitzen zerrendak. A, bai, ahaztu dugu jadanik Mujika bera, kritiko eta kritikoen kritiko izateaz aparte, lexikologo famatu bat dela. Seguru asko horregatik, zerrendok bere lexikologo pudonorrari behar duen intzentsua botatzeko eginda daude.

        Gure ustez, oso hizkuntza urbano batez idatzita egon arren, ez du liburuak helburu argi bat agertzen. Ez dakigu zihur liburua manual bat den, ala lexikologiari buruzko saio bat den, ala bestela ikerketa liburu bat den. Beharbada hiru arlook ikutzen ditu liburuak. Baina, nahiz eta hiru arlook kontradiktorioak izan ez, nahastuta dagoen zerbaiten inpresioa uzten dute.

        Dena dela, gure ustez, narratiba / lirika baliotasunak hain markatuak agertzeak ekarri dio ikazleari ondoriorik barregarriena: Bertsolaritzari buruzko saioa hain zuzen. Liburuaren fantasmagoriaren ezaugarririk argiena:

        Errima aberatsak / pobreak: teknika bat balio mailan jarri. Hau da, testu azterketetan saiatzen den B.U.P.-eko ikasleak ere badaki teknika huts bat erabiltzeak ez duela, horregaitik bakarrik, "balio markarik". Hainbat eta grabeago errima pobreak direla probatzeko datu bat kontutan hartzen ez denean: 301. or. "Declinativos plurales" aitatzen dira errima pobre legez, errima "-uak" balitz bezela. Bian "-uak" amaiera ez da hor puntua, "ziyuak" baizik. Orduan bat bateko bertso baten hiru silabako amaiera batek ez ote du balio estilistikorik?

        Beste adibide bat 302. or. aldean, "-tu" puntua aipatzen duenean, puntua "-atu" izanik. Beste horrenbeste 303 or. hiru puntuko (?) estrofa bat aipatu ostean, "4 participios jalonan esta rima monótona". Zer, azken puntua ahaztua izan da zitan, ala inprentako hutsa?

        Klaro, puntu aberatsak eta pobreak, eta lirika / narrazio bikotea dira antza danez bertsolaritzan epaitzeko kriterio bakarra. Ba omen daude beste batzuk: "Cuanto aquí supone una insistencia en aspectos formales de la rima, no implica que nosotros valoremos desde ese sólo ángulo:... la mera temática (...) tiene más importancia, pero este no es el momento de tratar de eso" (306 or.). Hain zuzen ere, el primer caso de obra objetiva que olvida lo importante para detenerse en lo accesorio. Sin manipular las conclusiones, por supuesto, verdad Mujika? Inguru honetan: "Para hacer un poco de justicia con el bertsolarismo" (302 or.) estrofa bat zitatzea burletzar egitea da. Eta gehiago, hurrengotan (305s or.) Lizardi, García Lorca, eta Gandiaga ("en su Elorri cultiva, p. ej., una poesía elaborada que merece toda nuestra valoración") bertsolariekin parekatzen ba ditu.

        Gure ustez, badirudi Mujikak puntu honetan, ez duela ulertu estetika bi direla bertsolaritza eta olerkigintza. Jakina Elorri aipagarria dena, baina ez bertsolariekin konparatuz.

        Eta bukatzeko "c) El binomio poeta culto / poeta popular" kapituluxka idazten du. Berriro irakur beza irakurleak izenburu hori. Pixka bat arraroa ezta? Bai, idazleari, Mujikari ere arraroa iruditu zaio, handik eta lerro bitara, bereizkuntza hori matizatu beharrean aurkitu baita. Baina dena dela, bertsolaritza bukatzeko sail oso berezia dugu hau, bertsolaritzatik urrun diren pentsamenduetan amaitzen du-eta.

 

        3. Erredakzioa.

        Geroago eta irakurriagoa izan liburua, gugan liburua denpora gutxitan idatzia izan (horrela pasiboz idatzia izatea soportatu behar izan du-eta gixarajoak), prisaka-edo, delakoaren inpresioa gehitzen hasi da. Prisa horrek (denbora zehazten ba du, mesede bat egingo digu Mujikak) erredakzio anbiguo bat utzi du liburuan, esaldiak nahi etzuena esaten baidu kasu askotan: ("Una capacidad trascendente de lo 'sentimental bajo'", 292 or., Ondia! sentimental hazitxoren bat ere badago, ala?); eta beste askotan ambiguetate huts batean, hau da, ezer ez esatean: "Contamos con auténticos acentos elegíacos envueltos en la ecología de un simbolismo lozano y primitivo" (43 or.). Gu, jadanik, idazleak zer esan nahi ote duen asmatzen ere ba gabiltza: "Rasgos castizos de endogeneidad sintagmática" (270 or.). Sintagmática ala sintáctica?.

        Erredakzio hutsokin, askotan, gure euskara, hizkuntza "regional" bat dela baieztatzera darama: "La literatura culta euskérica (sic), en general, no tiene la elevación y universalidad de otras lenguas nacionales como la castellana, italiana, la francesa, etc., pero sí de otras lenguas regionales, como la provenzal, la catalana o la gallega" (11 or.). Hau da, mezu ideologiko konkretu bat daramate hitzok. Ez dugu guk, ez horixe, "lengua regional" horien kontra ezer, baina euskara tekniko-urbano bat egiteko horrenbeste ahaleginen ondoren "lengua regional" bat lortzeko, abixatu lehenago jode!. Berrogei urte itxaron behar honelako gauza bat entzun behar izateko. Quosque tandem Mujika!.

        Orain, anbiguetate hoiek ez dute mezu ideiologiko bat bakarrik eramaten, beste batzuetan txistean jausten dira "(Cardaveraz) Muere en Bolonia en 1770, a causa de la expulsión de los jesuitas" (133 or.): "por la expulsión" beharbada, baina "a causa"?: Etzuen merezi horren heriotza txarrik, batez ere medizinak geixotasun batzuetarako oraindik erremediorik etzuenean...

        Edo "pundonor", "pudor" hitzagaitik erabiltzen duenean: "El euskaldún tradicionalmente, ha sentido un morboso pundonor por esconder a los demás sus más profundos sentimientos; tal pundonor ha repercutido en la baja calidad lírica" (12 or.). Ba dugu ba gure lirikaren ahultasuna azaltzeko oinarrizko errazoia.

        Grabeago, hori geroxeago bertsolaritzari aplikatzerakoan. Parrafoak, ez liburuak, bertsolari liriko guztiak ahaztutzen baiditu: Etchahun, Bilintx, Xalbador... Baina, klaro, aurreratxoagoan matizatzera behartuta dago: "No se olviden..." (139).

        Horrelako erredakzio negargarri bat, maixutan tono inapelable batekin eta estilo sasi-barroko batekin nahastutzen badugu, kriston liburua erditu digu Mujika jaunak.

        a) Maixu tono inapelablea. Hasten denean hasi idazten, gure gainetik agertzen da beti Mujika. García Lorcaren aipamenak komenigarriak ez direnean eginaz (eta komeni denean, Lauaxetaren kasuan, adibide legez, aipamen bildurti bat eginaz) eta guri, irakurle exjakitun lelooi, paternalki dioskunean: "piénsese, por ejemplo, en la Cristiada de Hojeda", 15 silabako bertsoen adibide argibide bat emateko. Guk egia esan Hojeda, ezagutu ere ez genuen egiten. Honekin ikus dezakezuenez Mujikari errazoia ematen gaude: irakurleok bere zain egon behar dugu zerbait ikasteko.

        b) Estilo sasi-barrokoa. Egia esan, anbiguetatean ikutu dugu puntu hau, baina ba dago zertan barriro aipatu. Antropologiatik ("endógeno") eta Zientziatik ("valencia") hartutako hitzak agertzen dira. Funtzioa?, testoa esoterikotu (hitz hau ez dugu begiratu hiztegian baina dena dela susmo txarra hartu diogu). Nidios ezertaz enteratu ez, eta Mujikak jadanik jauna, euskal letretan duen berritzaile-iraultzaile fama goratu.

 

        4. Kontradikzio, "mal vicio".

        "Es importante que nuestra crítica literaria gane en objetividad, imparcialidad, profundidad y extensión. Esta es una tarea a realizar inmediatamente para el bien de nuestros letras, pues los tópicos sobre un escritor en algunas de nuestras historias de literatura vasca van saltando de un autor a otro, sin mayor examen crítico, y casi sin cambio alguno" (381 or.). Leku arraroa, horrelako printzipoen deklarazio bat egiteko, baina enpin!

        Oso ados gaude Mujikarekin, baina besterik litzateke esaldi hori topikoz beterik dagoen lan batean ez baletor. Beste alde batetik, manual batean topikoak eta aipamenak egotea beharrezko iruditzen zaigu. Ez dakigu oraindik, osoz orijinala den manualenik. Horregatik bada, "inmediatamente" hori, liburu honen ostean dela interpretatu behar dugu.

        Bueno, topikoak non? Ba batez ere Bizkaiako XIX. mendeko idazleak tratatzerakoan, eta hori, gure ustez, normaltzat jo dezakegu, ez daute-ta idazleok (Mogel, izan ezik) oraindik ondo aztertuak. Baina, topikoak erabili ezkero, hobe da, humil esan eta akabo. Baina, (liburua ikerketa lana ere ba dela ahaztu gaberik) badira huts nabariak. Txikiak beharbada, baina nabariak. Eta beste idazle bategana pasatu baino lehen geuk egingo dugu Mujikak eskatzen duen "examen crítico" hori. (Y que nos perdone el atrevimiento de querer dejar las cosas cerca de bien).

        1) "Detxepare es, sin duda, un poeta no influenciado por el fuerte moralismo intransigente del Concilio de Trento" (15 or.). Eta hain "sin duda", duda gaberik ere, ez baitzen posible. Trento Kontzilioa 1545. urtean hasi zen, Detxepareren liburuaren —orain dakigunez— bigarren edizioa argitaratu zenean.

        2) "En Etxeberri de Sara es de destacar, junto a otros valores, el carácter de su secularidad" (168 or.). Posiblea da hori, baina zergaitik "junto a otros valores"? Abade ez izatea balio estilistiko bat ote?

        3) "Realismo, ingenuidad sugerente y movimiento son rasgos principales de esta producción" (22 or.) "Movimiento" hori ez ahal dago Lekuonagandik hartua? Ba ez da zitatzen.

        4) "Etxeberri pensaba que... es legítima la creación (hiztegi aldetik) siempre que se mantenga el debido equilibrio" (172 or.). Jakin nahi genuke zer den oreka, kasu hontan.

        5) Larramendik erderaz idatzi zuela-ta.

        6) Huts bat: "Las pastorales de Zuberoa, teñidas a veces, de farsa, especialmente en la Comedia de Carnaval" (207 or.). Falta en absoluto un estudio serio sobre lo que es la Pastoral.

        7) "(Pastoralean) una contextura bastante elemental" (207 or.). Agian, manikeoa bai, baina Pastoralaren sistema ez da inoiz elementala.

        8) Barrutiari buruzkoa, beste barik, letxe txarrean jartzekoa dok. "La temática de esta pieza se centra en los esponsales de San José y de la Virgen María, el nacimiento de Jesús, y así como otros personajes duales, como los ángeles y el diablo, el bien y el mal, el bufón y el zángano" (203 or.) Diskutigarria da hori gala denik baina tira. Dena dela, gaitik pertsonaiengana pasatzen da testoan gauza berdinak balira bezela, eta "el bufón y el zángano" pertsonaia bat bakarra da, eta ez bi, eta jakin nahi genuke baita "el bien y el mal" non agertzen diren. (Ikus. Barrutiari buruz hurrengo Pott Tropikalean argitaratuko dugun azterketa).

        9) "P. Topet Etxahun, el mejor lírico popular" (257 or.). Hau ere, probatuko balitz edo probatuko balu, hainbat hobe. Eta hau topiko bat ez ba da, que Santa Lucia nos conceda la vista.

        10) "Esta ruptura (gerra, hain oker)... significará una superación definitiva del aislamiento tradicional de nuestras letras con las corrientes estéticas europeas" (327 or.). Detxeparek ez zuen Errenazimentuarekin zer ikusirik izan, Axular ez zen inoiz unibertsitatera joan, Mogel ez zen neoklasiko bat izan, Bilintxek ez zuen Erromantizismorik ezagutu, Txomin Agirrek ez zekien Errealismoa zer zen, eta Lauaxetak eta Lizardik ez zuten inoiz olerkari frantzesik irakurri.

        11) "La huella de la generación del 27... apenas es constatable en estos autores. Pensamos que tanto la poesía de Lauaxeta como la de Lizardi, hubiese ganado enormemente con un influjo más intenso de la estética de Lorca, Alberti o Jorge Guillén" (353 or.) Lauaxeta eta Lorcari buruz alboan argitaratzen dugun artikulua irakurtzera konbidatzen dugu irakurlea.

        Bai, baina 357. or. Mujikak: "hay ciertos posibles influjos de la poética de García Lorca" diola esaten badiguzu irakurle eroapentsu horrek, hauxe esango dizugu: Hori ez da gure prolema, Mujikarena baino. Influentziak bazirela bazekien 357 or. testoa zergatik idatzi du? Eta zergatik hain argi?

        12) "Voces como lerdija en vez de kristalea", (357 or.). Jakin beza irakurleak "Otsez bete egixubez lerdijok" Lauaxetak berak honela itzultzen zuela "llenad de rumores el pinar" (Arrats-Beran. Verdes 1935, 24 or.). Ez genekian "pinar" esateko "kristale" hitza genuenik. Egia esan, txalogarria da egin duen Lauaxetarenganako hurbilketa, baina "tendencia puritanista" topiko hori diskutigarria da gutxienez gure ustez. Baina topiko hori Mujikak mantentzen du.

        Adibideok jakina, pitxikeriak dira. Baina Mujikaren "pose" bat desmontatzen dute, berak ere topikoak erabiltzen dituela probatuz.

        Mila esker Muxika zure liburuak irakatsi digun jakituriagatik, baina guri benetan gustatzen zaiguna "disko-musika" dela irakatsi digu, hain zuzen ere humilago aurkezten diren idazleak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.