L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-8 (1985-martxoa-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Nik... gogoratzen dut

(Je me souviens)

 

Georges Perec

 

euskaratzailea: Edurne Garitano

 

2

Nere osabak 7070 RL2 matrikulako 11 CVa zuela gogoratzen dut.

10

Nere lehengusu Henri-ren lagun bat, bere azterketak prestatzen ari zenean, egun guztia txabusinaz egoten zela gogoratzen dut.

28

Urte askotan ezagutzen nuen espresiorik zikinena "tremper la soupe" zela gogoratzen dut; ezkutuan irakurritako argot hiztegi baten ikusia nuen. Inoiz ez diot inori entzun erabilera hau eta bere esanahiari buruz ez nago oso zihur (dudarik gabe "feuille de rose"ren baliokide bat).

40

Japonek burua makurtu zuen egunaz gogoratzen naiz.

87

Duke Ellington-en Caravan, pitxikeri diskographikoa zela eta hainbat urtetan inoiz entzun ez arren, bere existentzia ezagutu dudala gogoratzen dut.

102

"Xavier Cugat"ez gogoratzen naiz.

115

Trenetako hirugarren klaseaz gogoratzen naiz.

141

Ranelagh kaleko goialdean, ingurapen trenbidea pasatu eta Boulogne oihanara joateko zegoen pasabide barrenean, zapatari batek, denda bezala erabiltzen zuen etxe antzeko bat zegoela eta gerra ostean gurutze gamadaz beterik izan dela, dirudienez, zapataria laguntzailea izan zelako, gogoratzen dut.

174

68ko Maiatzaz gogoratzen naiz.

183

Sarritan Bellec izena zuen ikasle batekin konfunditua izaten nintzela gogoratzen dut.

189

"S.F.O.O."k: Section Française de l'Internationale Socialiste esan nahi zuela gogoratzen dut.

215

Jean Paul Sartre-k John-k Freud-en gidoian lan egin duela gogoratzen dut.

225

Boris Vian, "J'irai cracher sur vos tombes" bere liburuan oinarrituriko filme projekzio batetik irtetzerakoan hil zela gogoratzen dut.

278

Robot hitza, txekiar hitza dela, nere ustez Karel Cape-ek asmatutakoa, gogoratzen dut.

285

Beren zifrak batuz bederatzi ematen dituzten zenbaki guztiak, bederatziz zatigarriak direla (sarritan hori egiaztatzen pasatzen nituen eguerdiak) gogoratzen dut.

288

"Caran d'Ache", "arkatza" esan nahi duen errusiar hitz baten (karandach?) transkripzio frantsestua dela gogoratzen dut.

325

Ordu askotan New York iluntasunean utzi zuen elektrizitate aberia garrantzitsuaz gogoratzen naiz.

343

Mowgli Jospin izena zuen jazz musikalriaz gogoratzen naiz.

382

Picasso-ren usoaz eta brak Stalin-i eginiko erretratuaz gogoratzen naiz.

393

Besoa apurtu nuela eta, klase guztiari igeltsua eskaini erazi niola gogoratzen dut.

400

Klase bukaera jotzeko zegoen kanpaiaz itxaroten izaten nintzenean gogoratzen naiz.

411

1940ko erreferendumean, bi galdera zeudela eta nere osabak, Ez-Bai erantzutea eta Bai-Ez erantzutea ez zela gauza berdina esplikatu zidala gogoratzen dut.

478

Metroan

                                                                                                                   gogoratzen dut.

480

Nik... gogoratzen dut.

(jarraituko du).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.