Xabier Kintana
Atzo zazpi egun izan ziren,
arreba,
azkenengoz ikusi zintudanetik,
eta gaitzak jo nau.
Gorputza astundu egin zait
eta neure buruaz ere ez naiz
gogoratzen.
Mediku nagusiak baldin badatozkit,
ene bihotza ez da beren erremedioetan
pozten,
ez eta apez irakurleen baitan kontsolamendurik
aurkitzen:
ez baitu hondorik ene gaixoak.
Esan biezadate: "Hementxe duzu arreba"
eta horrek bai birbizituko ni;
haren izenak arima
indartuko lidake osorik.
Haren berriak izan eta neronenak
bidaltzea berari,
horrexek bihotzez senda nazake
egiazki,
Mesedegarriagoa zaitut, arreba neurea,
beste edozein medizina baino,
eta hitz eskribatuek ez dute, zure ondoan,
inolako baliorik.
Nire osasuna bera urrundik
honatzen datza,
arreba ikustean, ongi sentitzen bainaiz;
begiak irekitzen baditu, orduan,
gaztetzen zait gorputza,
eta hitz egiten badu, berriz ere,
sendo naiz gelditzen.
Besarkatzen dudanean, mina, nigandik
urrutzen da.
Baina ene ondotik joana da,
orain zazpi egun direla.
Egypto Zaharreko poema itzulia
81-11-23
|