San Sebastian
Paul Morand
euskaratzailea: Malkaitz
Donostiako Aste Nagusia dela-ta, hona hemen Paul Morandek 1922.ean eginiko poema. Itzulpena Malkaitzena da.
Hirurak eta kuarto; torri ze oren tutulua
kristalarriez gaindi
jazz-banda! Kilikatzen ene oinak
Eskeintzen die San Sebastianek bere euskal gorputza
atso jokalarisen geziei
plenum baten gutiziatsu
(nork, bada, Los Santos-ek salbu, emanen luke 35 bakoitzeko?)
bola hedatuz doa metrailadore xingola bezala
azareko sehaska kantu kaltsuak kantore
Hiria inskribatua da badia zirkuluan
eta Casino zirkuluan
erpinatik isurtzen duen adarrak bezala
bere frankia burrustan
Itsas arrainak jaten datoz
estolden atarira
Croupier belgikanoen ahotsa da entzuten
maskor ozenaren hondoan
Hortz zorrotzak bezala
hestutuz doaz, etxeak ibilbide hegian,
arartean, gainetik
komentu jesuitek
mastekatzen dute mendien paisaia.
|