L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-7 (1984-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

Beste edozein...

 

Ruper Ordorika

 

Beste edozein

hiritako kaletan

flamenkorenak lirateke

entzundako azken akordeak.

Hemen, berriz, bandoneona nagusitzen da

trikitrixa erdi mutu baten antzean

itsuaren esku artean xamur ari dena.

 

Asmo ederrak aire zebalean desegin dira

Asmo ederrak maldan behera amildu dira

 

Bazter izkutuena ere libratu da

motoristen erronkatik

eta Ducatiak urruntzean

ixiltzen diren legez

honela

pasatuko hintzateke hi

haren ondotik

apenas itzal errainu bat utziaz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.