L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1967 III-IV Geldi ta itsu (1967-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Nerbion

 

I. Olabeaga

 

Ibai-zabal menperatu ta gero,

or zoaz geldi-geldi, itxasoruntz;

mendi oñei musu oparotsu

eman ta eman, maite-mindu lez, ero.

 

Bilbo-uri suarren, odol bero

daramanen, zain nagusi zaitugu.

Ez gorriz, bai oriz zara margotu,

gizon asmoak lagunduz ederto.

 

Bi ertzetan ola aundi ta itxusi,

zure odoletik zurrut egiten,

beste ibai ori baten iturri.

 

Urrin ta kedar dituzu ugari,

baporen emana bai da izaten.

Ez bitez, beintzat, argi-izpik estali.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.