Ama-lur
Artetxe-Egia'tar Eulogi
1. Mendien lelua
O Ama lur!... Erri zaarren aitona zeran erria!
Noiztiko, eta nundikoa ete zure sortze iturria!
Noiz ta nundiko zure ezkutukizko jatorria!
Nori itaundu, eta nok ase lei jakin-nai onen egarria?
Jakin egarri
Misterioz betea,
Erantzun ziurrik
Iñok emon gabea.
Itaun, itaun bai. Or dituk nai aiña aran eta zelai,
Guztiz orlei, zuri-gorri lore-pitxiz, dan-danak alai,
Baita beste ainbat baso-mendi, iturri ta ibai;
Or baita Kantauri, bere asarretan dana irentsi nai.
Mendi-itxasoai
Naita itanduko
Misterioa ezta
oso argituko.
Aixak... i...
Lepoa zabal ta gain-gain doan mendi mardul guri,
Zenbat eunkiz dauzkak, inguratzen auen lur menditsu ori?
Mundua mundu, emen naxak zai, aterri nai euri,
GORBEI nazanetik beti eta beti, beti naxak adi,
Inguru guztitik, euzko lurra jatak, ikuspegi ori.
Antxiñatan ta gaur
Gizaldiak ezkero
Berau da Euzko lur,
Berau beti-betiro
Euzkotarren ama lur.
Aixak... i...
Goi-goiena aixan bizkar-legorreko, mendi gaillur gorri,
Zenbat eunkiz dauzkak, inguratzen auen lur basotsu ori?
Mundua mundu, emen naxak zai, elur ta euzki gori,
AIZGORRI nazanetik beti eta beti, beti naxak adi,
Inguru guztitik, Euzko lurra jatak, ikuspegi ori.
Antxiñatan ta gaur
Gizaldiak ezkero
Berau da Euzko lur,
Berau beti-betiro
Euzkotarren ama lur.
Aixak... i...
Kondaira ta entzutez, nagosien aixan, napar mendi andi,
Zenbat eunkiz dauzkak inguratzen auen lur menditsu ori?
Mundua mundu, emen naxak tinko ta zai, gizaldiz gizaldi,
ARALAR nazanetik, beti eta beti, beti naxak adi,
Erromatar, nai godu aurretik, Euzko lurra yatak inguruko ori.
Alboz arraza asko
Izan igaroak,
Emen dituk bertoko
Betiko euzkoak.
Bere lur emen dau
Euzkoak len ta gaur,
Biotzez maitatzen dau
Berbere ama lur.
Itaun beste bati:
Orra AUÑAMENDI!
Sor ta sarkaldeti,
Bai iparraldeti,
Nai ego-aldeti
Dakustan lur ori
Noizkoa dirudi,
Nortzuk dituk bizi?
Noizkorik ez dago,
Or beti bai-dago
Arri-aro ta lenago,
Burdin-aro ta gero;
Mendi nazan ezkero
Erri ori or dago.
AUÑAMENDI
Nazaneti
Lur ori ta ni
Jaio-jaiotzati
Euzkalerri
Gaituk beti.
Euzkalerri
T'euzko lur
Euzkotarren
Ama lur.
2. Itxasoaren kantua
Kontau kantaz KANTUARI
Itxaso artega ta urduri,
Noizbein bare ta kantari,
Geien zezen burrukari.
Baiña... ixii!...
Laga eik lelu ori!
Ixo ixo... ixi!
Noizbat bare adi!
Ixo... ixo... ixi!
Naita une erdi!
Aupa!, ta murruntz andi,
Aupa!, ta purrutz emendi;
Joo... bein goi-goiti,
Joo... gero azpi-azpiti.
Ixo... ixo... ixi!
Ago pizkat geldi!
Ixo... ixo... ixi!
Geldi... geldi... geldi!
Izanik eure sorterri,
Mundua mundu burruka dautsak
Lur eder menditsu orri?
Gorrotu ori azaldu eistak!
Diñoan dana ez dok egia,
Gorrotua ez dok neurria,
Ez dok ezta asarria,
Emon bakotxari beria.
Olaxe dok neure izatia,
Ori ene betiko egitia,
Urduritasun guztia
GUZTI-EGILLEAK ezarria.
BERE gogoa betetatia
Neure onen zergaitia,
Ortara dago itzia
Ene iraupen guztia.
* * *
Zer dakik ainbat eunkian
Lurralde orren gaiñian?
Ikusten urriñean
OIZ Bizkai erdian?
Aruntzago ANBOTO,
Eskoira GANEKO?
Emen itxas-aldean
SOLLUBE aldamenean?
Sortaldera ERNIO,
IGOTZ onuntzago?
Beste milla lekutan
Bai da emen menditan
Bizkai ta Naparro,
Laburdi ta Zubero.
Orrek Euzko mendi,
Ni euzko KANTAURI,
Beti gaituk anai,
Beti bai kantari.
Araba'ko aldetan,
Baita Gipuzkoa'n;
Danak esat-ezkero,
Ezta amaituko.
Mendiok eta ni
Sortu giñaneti
Olan gaioazak beti
Lotuak alkarri.
Ibai eta iturri
Ditugu lokarri,
Euron erraietati
Jatorkak jatorri.
Izanik burrukari
Eta orrulari,
Bai nok ameslari
Alan ameslari.
Olaxe nok ari
Gizaldiz gizaldi,
Mundua Jaungoikoak
Sortu ebaneti.
* * *
Arrezkeroz antxiña-antxiñatan,
Denpora zarren denporetan,
Lenengoz gizon agertu zan
Bizitzen mendi onetan.
Azkarra zoan benetan
Itxas-ertz ta ibaietan,
T'abere basatietan
Jan bizi-bide lorretan.
Baita artzuloetan
Ta pisti narruetan,
Laster moldatu zan
Soiñeko gaietan.
Alan lur auzketan,
Bai abere zaintzan,
Naiz itxas-lanetan
Guztiz ausarta zan.
Len bere etxia
Artzuloa ba'zan,
Gero borda alaiak
Egiten ari zan.
* * *
Ona emen Euzkalduna,
Zintzo ta gizon ona;
Argia dau adimena,
Bai besoetan almena.
Baso ta etxeko jauna,
Berea izkuntz biguna;
Beste iñork ez dauana
ALGUZTIDUNAK emona.
Agur, euzko luri
KANTAURI'n goralmena
Artu egistak gaur;
Izan beti euzkaldun,
Jaungoikoa beti gur;
Sorterri Berak emona
Iraun bedi Ama Lur.
|