Goian zear
Egieder
Goiza, berez, zan eder.
Gau urdiñak ale
atsegiña emoskun
goizaldean. Argia
goi-zale.
Giro amesgarria
neritxon nora
nai begiak jaurtiki.
Zer autu ez nekian.
Zotzera?
Kalamua'rantz gora
erabagi zan
gogoa. Goi-zale jo
bear neban intz diz-diz
artean.
Oinkadape banatan
izarrak izar
milla dirdira itzaltzen
jatezala neritxon
maitiar.
Ortza urdin gardenetan
egazkarien
zerua nekusala
iruditan. Goi miñak
zoratzen.
Inguruak erlegi
dagoz iratzaz.
Izadiko aleak
dira gu otseintzeko
on utsaz.
Azkatu jat barrua
on eder gosez.
Tontor, arru ta lauak
asetuko al nube
gaur goizez.
Ain eder azelarik,
ene erri maite,
birloratu egingo
ete nok ire ederrez?
Baleite.
Erri bizitz, dardarka,
akust mendian.
Arruetatik gorantz
jatorkik ire indurra
goizian.
Gogoa esnatu jatak
erritar miñez.
Ezilkortu al jakuk
gure erriaren leia
goi indarrez.
Seme bakotxak aritz
bat iruditan.
Gazte, artu egik arnas
sendoa ire erriaren
mintzetan.
Au dok giroa. Astiro
naiagok maldan.
Izadi ernegarri,
noz arte izango gure
zoria?
Gorantz joiazak oñak,
gogoa barriz
gorago. Mendi goian
naiagok eder maite
gurariz.
Muñoz muño doazi
begiak orlei
zear. Mendi ta uriak
begi izpiz muinkatuta
maitiar.
Arimak goznartu nai
gure erriaren
eder-gaiak. Oraintxe
joakit gogoa intzez
loratzen.
Eder-bera opaka
jaukat aurrean.
Egi-on, bat egiñik,
orra besarkada bat
lorean.
Barrendu daidan bizi
au. Bera nigaz
loretu bedi urre
eztegutan, geure indar
bakanaz.
Gogoa, gozartuko
al dok lur bizi
onen dantasuna, zabal,
ta ikusi.
Edan, arima illezkor,
izadiak daun
ardo moskorlaria.
Lur arnasak, on, bekik,
beti iraun.
Nagon ixil. Atseden
dagidan. Mendi
gañean eta bakar
biotz lerturik, il ez
ta bizi...
nandin. Zer egin neinken?
Goira begira,
zeruan begiak sartu,
mendi ta laua ikusi
argira.
Goia, itxaso ta lurra
oroemengarri
biur jataz ots batez.
Arima, zer daurkitak
lurrari?
|