Zu ikusi ta...
Satarka
Egunero zugan pentsatzen nabil,
Barneko maitasun griña ezin il.
Gautegun arnasa estu ta larri.
Naiz izan negua, nik beti izerdi!
Zu ikusi-ta nere
Biotzak pil-pil.
Bizi nai dut, bizi,
Ta bein ere ez il.
Makurtu-ta ere
Arrastaka ibil.
Biotza gazte dut,
Kanta-kantari.
Txoriak bezela
Goiz-argiari,
Beti Kanta zuri,
Ez beste iñori.
Egunero zugan pentsatzen nabil,
Barneko maitasun griña ezin il.
Gautegun arnasa estu ta larri.
Naiz izan negua, nik beti izerdi!
Loretxo polita
Zu txuri-gorri.
Zure begitxoak
Zeruko izar bi.
Aurpegi alaia,
Eguzki argi.
Izatez apala,
Gogoa garbi,
Zugandik bekaitza
Dabil urruti.
Izketa gozodun,
Beti far-irri!
Egunero zugan pentsatzen nabil,
Barneko maitasun griña ezin il.
Gautegun arnasa estu ta larri.
Naiz izan negua, nik beti izerdi!
|