Kulparik ezan gorrotua
T. Etxebarria
Gure basuetako priztixen
republika zabalian,
auzixetan bein zebizen
danak alkar jan biarrian.
Zan euren tema sumiña,
gizona: lau oñekuak
daben etsairik aundiña,
kasti'uz sortua Jainkuak.
Txikirik eta ez aundirik,
priztixa artian ez zan ba,
kejaren bat ez ebanik
aren ondamenen aurka.
Zala, batian eiztari,
bestian nausi garratz bat;
zittuala, edo janari
edo dauko morroitzat.
Ta bein jakuen agertu
gauz'rik lotsagarrixena
arteko'en bat, zala biurtu
lagun leunki gizonena.
Irutxur au, aiñ txarrixa,
parka ezindako azpijana;
kendu zaspi aldiz bizixa
ta ordaindu ezin zana.
Bañan, a irutxurlari,
zeiñ al izan ete zeikian,
priztixak, nola erabaki
ainbeste salgei'n artian?
Otsu'k, txakurrak bildurrez,
zan'tik famelixakua,
ausarki izenta eban aurrez
arkume apal gizajua.
Ta gaizto danak, batera,
aragi samur gosiakin,
ziran Otsokon aldera,
faltsu'zana jakiñakin.
Baña, baketsu diranak
mardo, bedarrez mantentzen,
erremiñdu ziran danak
Otsokon guzurra entzutzen.
Eta arkumian aldetik
an ziran gertau gudari,
asarre, orruaz, jarririk
bata bestian lagundari.
Batzuk, atzeruzka ostikoz,
beste batzuk, adarka;
erpoi eta albagiñ zorrotz-
dun odolzalien aurka.
Eta onek, euren partetik,
ba zerebixezen ortzak,
narru'kendu nai bizirik,
katiauta erpoi zorrotzak.
Arkume aul, arraixuan
azpijanen mendekari;
eurak ba, beti Jainkuan
aurrenengo aldekari.
Baña, bedarr'jaten daben
lau-ankako baketsuak,
ez, baketsuk izanarren,
bildurtzen aren orruak.
Eta odol-zaliendako,
ariñ eben erantzuna,
euren ortzena bez'lako
minberia eta astuna.
Artian gure arkumia,
nun ezda ezkutau, koitaua;
gaiztuen gaizki guria
geruago zala aundixaua.
Ba, arkumian kulpa aundixa,
adole madarikatu
ta izate gorrot'garrixa,
ezindakua parkatu.
Gaiztuentzat, ona izatia,
garbixa azal da barrutik;
zintzua, orban gabia,
da eztauka kulpau nundik.
|