L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 III-IV Udazkena (1964-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Udazkena

 

Olabeaga'tar Iñaki, F.S.C

 

Ipar-aize txistularia,

aize erauntsi, txaranbelen,

egun motzen sortzelaria...

Udazken ontan ager zera

zorrotz, zeken, biotz-gabia...

Nere gogo barrun-barruan

erein dezu zaputzkeria,

oztuz Udako su-gar bero,

illunduz begien argia...

Zugaitzetan zabaldu dezu

eriotz musin, itxusia,

loretoki ta basoetan

euri ta oiñazpi oria...

Txori bildurti kantariak

artu dute gaur igesia;

ezin... ezin dute eraman

zure gezur, zitalkeria...

Zer zabiltz emen edatutzen

tristura ta bakartaldia!

Azpikeriz ken dizkiguzu

margo, indar, poza, bizia...

Agur egun maitagarriak!

au det barrungo marmaria.

Bero billa danok joan dira,

ni bakarrik emen geldia.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.