L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 III-IV Udazkena (1964-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Lenengo Jaunartzian

 

Olabeaga'tar Iñaki, F.S.C.

 

Jose Angel nere

illoba maiteari

 

Neguaren biotzean

lurra lilluragarria

degu, begien aurrian

elur txijkun, diztiratsuz,

zuriz jazten zaigunian.

 

Maite, zuri zuri zaude,

goi-aingeruk bezin zuri.

Gaur zeruko danak daude,

zuri begira tai gabe.

«Bai, eder dago», diote.

 

Oien artian, bat dezu,

begiz ikusi eztezuna.

Or-ortxe zenun, maitetxu,

besarka gogoz emanka,

zuri... muxu eta muxu.

 

«Nere semetxo laztana,

txit ixillik esan dizu,

gorde ondo Jesus ona.

Biotz txukun ta garbian

izan beti zoriona».

 

«Ez aztu amak dizuna,

oso maite zaitun amak,

Jainko aurrian dezuna,

zai ta zai danak zeruan

egongo geran eguna».

 

«Bitartian artu amak,

Jainkoarekin batian,

ematen dizun laztana;

zeruko maitasun gozoz

txit betia dagoana».

 

«Agur sernetxo kutuna,

gaur, zuri zoragarria,

Jainkozko usai dezuna.

Ama dezu zu agurka;

artu nere laztan leuna».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.