Goizuetako «Ezpondan» ixtorioa
Luis Fernando Etxeberria
Goizuetan 1985.ean jasotako kontakizuna.
Kontalaria: ZUBILLAGA ARRIETA, Gertrudis (Domiñlazpiko amona, 82 urte)
Goizuetan gertatutako kontakizun honek XIX. mendera garamazki. Izan ere, kontu honen berri eman digun amonak ezagutu ornen zuen protagonista: Ezponda. Halare, holako kontakizun miragarrietan, herriaren lilurak asmaberritua eta egitaz gertatua berexten, ez da errexa izaten.
Garbi dagoena, zera da, gertakizunaren ingurumaria Goizueta dela. Ezponda bizi zen etxea, Perone, gaur egun ere Goizuetako Plazako kantoi ixkin batean dago, Herriko Etxeari begira. Mandoegiko zuloa, berriz, «Ezpondako zuloa» edo «Ezpondan minak» esaten zaiona, Errekalekuko lepotik Abaden Gurutzera dihoan bixkarrean dago, Mandoegiko zoko aldera pixkot iraulia.
Honelaxe dio kontakizunak:
"Ezponda, Peronen bizittu zen gizon gaxtoa ta aberatsa zen; erriko aintaria; zaldi zuri baten gañen ibiltzen zena.
Ezponda ori ill tzenen, bere anima perrotsan soñu antzen ayertzen men tzen, ta erriko apezak konjuroa iñ men tziten: artu men tzuten aurren, gurutzea atzetik zula, laño beltz baten gisan, ta Manduiko zulora eraman men tzuten. Ango zulon sartu zutenen, erru bete liñazi botez, esan mea tziten:
Ale aña urteko!
Ta ala kontestu men tzun zulon barrendik:
Nik orik'e beteko!
Geroztik zulo artan belarrik ez men dela atetzen esateunte" .
Gaur oraindik, Goizuetan, trumoi elementuak erasotzen dutenean: «Hara! Ezponda moittu duk» esaten du jendeak, eta hau idatzi duena horren lekuko, amari amajina bat aldiz aditua baitut esanera hori.
|